menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

“Digital twins” edo biki digitalak makinei eta produkzio-prozesuei buruzko datu kopuru eskergak prozesatzen dituzten tresna gisa indartu dira, helburu honekin: prozesu horien benetako jarduera ingurune birtual batean erreplikatzea, euren portaera eta erantzunak aurreikusteko eta erabaki hobeak hartzeko.

Eraldaketa digitala funtsezko faktorea da produktibitatea eta eraginkortasuna bultzatzeko sektore industrialean.Tresna digitalei eta Informazio eta Komunikazio Teknologiei (IKTak) esker, enpresa industrialek denbora errealean egin ditzakete euren makinen funtzionamendua hobetzeko, produkzio-prozesuak optimizatzeko eta errentagarritasuna handitzeko egin beharreko doikuntzak.

“Digital twins” edo biki digital horiek makina baten benetako funtzionamendua erreplikatu dezakete ingurune birtual batean, euren portaerek eragin ditzaketen eszenatokiak marrazteko, produkzioko akatsei aurrea hartzeko, akats horiei erantzungo dieten ereduak proposatzeko eta erabaki hobeak hartzeko.Horregatik, biki digitalen sendotasuna eta fidagarritasuna ezinbestekoa da mundu errealaren eta birtualaren arteko aldeak ahalik eta txikienak izan daitezen.Honen guztiaren helburua da enpresak gai izan daitezela produkzio-katean gerta daitezkeen arazo edo intzidentziei aurrea hartzeko eta neurri zuzentzaileak inplementatzeko aldez aurretik etaahalik eta azkarren.Gainera, oinarrizko tresnak dira eszenatoki birtual batean hainbat alderdi aurreikusteko (hala nola makina baten narriadura, bere osagaien higatze-gradua…) eta, horren arabera, produkzio-lineen fidagarritasuna eta disponibilitatea handituko duten hobekuntzak martxan jartzeko.

Biki digitalek hainbat aplikazio dituzte, besteak beste “laborategi birtual” modura ere erabil daitezke.Behin sistemaren portaera erreplikatzekobezainbesteko sendotasuna duten eredu matematikoak lortu ondoren, biki digital hori erabil daiteke portaera hori aztertzeko eszenatoki desberdinetan, baita ere operazioko baldintza tipikoetatik oso bestelakoak direnetan.

Bestalde, posible da biki digitalak bereziki diseinatzea norabide biko informazio-fluxu bat izan dezaten, denbora errealean ere funtzionatzen jarraitzeko.Horrelakoetan, makinetan instalatutako sentsoreen sarea da funtzionamenduari buruzko datu esanguratsuak ematen dituena; ondoren, adimen artifizialeko algoritmoak prozesatzen du informazio hori, eta orduan jatorrizko objektura itzultzen da adierazle bezala.

CEIT teknologi zentroa, Basque Research and TechnologyAlliance (BRTA) aliantzako kidea etazentroko aktibo teknologikoen lau familietako bat ordezkatzen duena, erreferente bilakatu da biki digitalen arloan, industria sektoreko ikerketarako modelatu matematikoetan duen ezagutzari esker (“expertise”).

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio

boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten