menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

Ederrago bihurtu nahi zaituzten teknologiak

Joerak

Fintech, Insurtech eta edtech teknologien ostean, badator beautytech. Edertasunaren sektorea teknologia gorakorrak aplikatzen hasi da produktu berriak eta esperientzia pertsonalizatuak garatzeko.

“Ispilu, ispilutxo, esaidazu zein den erresuma honetako emakume ederrena” zioen Edurne Zuriren amaordeak aurrez aurre zuen beira hiztunari begiratzen zionean. Edertasun enpresek errealitate bihurtu nahi dute fantasia baten ikur hura. Eta asmo hori lortzekotan dira hainbat teknologia baliatuz: hasi sentsoreetatik eta adimen artifizialera, tartean igaroz ahots bidezko kontrol sistemetatik, errealitate handitutik, aurpegien errekonozimendutik edo 3D eskanerretik.

Horiek denak erabili dituzte ispilu adimendunak, kosmetika, kartara eginiko lurrinak eta bestelako aparatuak sortzeko eta, horrela, etxeko komuna edertasun saloi bihurtzeko. CB Insights plataformak edertasun industriako joerei buruz egin duen txosten baten arabera, enpresa sortu berriek gero eta merkatu-kuota handiagoa dute amaierako kontsumitzaileari zuzendutako marka eta produktu berriei esker, eta sektoreko konpainia handiengana hurbiltzen ari dira. Horri erantzuteko, enpresa handiek hainbat metodo baliatu dituzte: beste enpresa batzuekin bat egitea edo beste enpresa batzuk erostea, inkubazio eta azelerazio programak, teknologia berriak dendetan, eta abar.

L’Oréal da eraldaketa horren eredu argienetako bat. Talde horrek duela urtebete jakinarazi zuen bere ikuspegi aldaketa: alde batera utzi zuen munduko lehen edertasun konpainia izateko helburua, edertasun teknologietako munduko lehen konpainia izateko. “Digitalizazioarekin taldearen balio kate osoa birformulatzen ari gara. Horixe transmititzen dute gure berrikuntzek” dio Lubomira Rochet, L’Oréal enpresako arlo digitaleko zuzendari globalak.

Rochet-ek hizpide hartu ditu azken bost urteetan taldearen aldaketak gidatu dituzten ildo garrantzitsuenak. Lehena: merkataritza elektronikoa emendatzea, konpainiaren diru-sarreren % 23 eta hazkundearen ia % 15 ordezkatzen duelarik. Bigarrena: datuak analizatzea produktu, kolore eta testura berriak sortzeko. Adibidez, DeepVision sistema gai da Instagram sare sozialean partekatutako milaka irudi bistaratzeko. Gero, irudi horiek iragazi egin daitezke irizpide desberdinak kontuan hartuta (esaterako, elkarreraginak, “Atsegin dut” kopuruak, aipamenak, datak edo joerak), eta horrela jakin daiteke zer bilatzen duen jendeak, bilakaera horren araberako produktuak garatzeko. “Inspirazio iturritzat erabil dezakegu kontsumitzaileek sare sozialean partekatzen eta bilatzen dutena” esan du.

elpais.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025

boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten