menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Sistema aurreratuak, elikagaien ERPak, esaterako, ezartzean, enpresak euren eragiketak eraldatzen ari dira, eta, horretarako, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta kontsumitzaileen esperientziaren hobekuntza dituzte xede. Teknologia eta elikagaiak bateratzen direnean, ekoizpenerako zein banaketarako prozesuak hobetzen dira, eta, horrez gain, aukera berriak irekitzen dira produktuak eta ingurumenaren kudeaketa pertsonalizatzeko.

Hona hemen, besteak beste, elikagaigintzan egingo diren berrikuntza teknologikoak:

Elikagaien 3Dko inprimaketa, esaterako, kontzeptu berritzailetik haratago bilakatu da, elikagaien pertsonalizaziorako bideragarria den tresna bihurtzeko. Teknologia horri esker, berariazko premia dietetikoetara eta norberaren gustuetara egokitutako elikagaiak sortzen dira. Horrez gain, forma eta testura paregabeak dituzten elikagaiak inprimatzeko gaitasunak aukera berriak irekitzen ditu gastronomian. Era berean, garrantzitsua ere bada elikagaien zarrastelkeriaren murrizketan daukan ekarpena, osagaiei modu eraginkorragoan ateratzen zaielako onura eta hondakinak gutxitzen direlako.

Bestetik, elikadurako Gauzen Internet (IoT) goitik behera aldatzen ari da elikagaigintza, gailuen eta sistemen arteko lotunearen bidez. Teknologia horri esker,datuak unean bertan bildu eta trukatzen direnez, eragiketen eraginkortasuna eta elikagaien segurtasuna hobetzen dira. Hotz-katearen monitorizazioa adibide nabaria da, eta, bertan, IoT sentsoreek bermatu egiten dute elikagaiak baldintza egokietan egongo direla garraiatu eta biltegiratu bitartean. Horrez gain, etiketa adimendunek informazio baliotsua eskaintzen dute elikagaien freskotasunari eta kalitateari buruz, eta, horrela, kontsumitzaileen erosketa-esperientziak egiten du hobera.

Errealitate areagotua (EA) eta errealitate birtuala (EB) elikagaiekin eta elikagaien markekin daukagun elkarreragina aldatzen ari dira. Teknologia horiei esker, esperientzia murgiltzaileak eta pertsonalizatuak egiten dira, kontsumitzaileen partaidetza hobetzeko. Esate baterako, EAko aplikazioek elikagaien itxura nolakoa izango litzatekeen erakutsi dezakete kontsumitzaileen etxean bertan, erosi baino lehen. Horrez gain, EAk eta EBk aukera apartak eskaintzen dituzte elikagaien arloko hezkuntzarako, esperientzia elkarreragileak eskaintzen dituztelako nutrizioari eta elikagaiak prestatzeko metodoei buruz.

Era berean, robotikak funtsezko zeresana dauka elikagaigintzan, baina, batez ere, errepikatzen diren zereginen automatizazioan eta ekoizpenaren eraginkortasunaren hobekuntzan.Robotak zeregin zehatzetarako erabiltzen dira; esate baterako, elikagaiak ebakitzea, zuritzea, sailkatzea eta paketatzea. Horrez gain, modu nabarian sustatzen dute elikagaien segurtasuna, sentsoreak eta kamerak dituztelako kutsatzaileak antzemateko eta desagerrarazteko. Are gehiago, nekazaritzan, robotek ereiten eta uzta biltzen laguntzen dutenez, eraginkortasuna hobetzen dute, eta laneskuaren premia murrizten dute.

foodretail.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-03-21


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: ❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄

boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten