menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Accenture aholkularitzak eginiko Getting to equal 2019 txostenak dio antolakundeen barruan kultura korporatibo berdinzalea dela berrikuntzaren bultzatzaile garrantzitsuena, enpresaren faktore geografikoak eta demografikoak, tamaina edo sektorea baino askoz garrantzitsuagoa alegia. Emakumeak garrantzitsuak dira. Halaxe dio Accenture aholkularitzak. Martxoaren 8aren karietara, aholkularitzak urtero egiten duen txostena plazaratu du baieztapen hori frogatzeko. Oraingoan berrikuntza hartu du ardatz eta ondorioztatu du enpresa berdinzaleenak direla sortzaileenak.

Gainera, jokoan dagoen aberastasuna kuantifikatu du. Aholkularitzak dio munduko BPGa zortzi bilioi dolar handiagoa izan litekeela konpainien pentsaera berritzailea %10 haziko balitz hamar urtean. “Datu horiek erakusten dute kultura berdinzalea lortzea ez dela bakarrik behar etiko bat, baizik eta negozio arloko lehentasun bat. Disrupzioaren aroan konpainiek ezin dute arrakastarik izan ez badituzte etengabe sortzen produktu, zerbitzu, eduki eta prozesu berriak” adierazi du.

Kultura korporatibo horrek, 2018an 40 adierazleren arabera definitu zenak, aukera ematen die langile guztiei aurrera egiteko. 27 herrialdetako 18.000 langileri eginiko inkestek eta 8 herrialdetako goi-zuzendaritza karguei eginiko elkarrizketek erakusten dute exekutiboen %95en iritziz berrikuntza funtsezkoa dela beren antolakundeen lehiakortasunerako eta negozioaren bideragarritasunerako. Era berean, %76k uste dute langileak motibatzen dituztela sormena sustatzeko.

Espainiaren kasuan, berdintasuna eta aniztasuna bultzatzen duten enpresetako langileen pentsaera sortzailea beste enpresetakoa baino zazpi aldiz handiagoa da. Hori lortzeko garrantzitsuena da lan-ingurune estimulagarri bat eskaintzea langileei, batik bat autonomia emanaz, hau da, izan dezatela askatasuna nahi bezala jokatzeko eta, orobat, erraztasunak emanaz bizitza profesionala eta familiako bizitza bateratzeko.

elpais.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Iraunkortasun

Epea:2025-06-30


Kontsultatu
Berrikuntza
Terminalean

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Ekintzailetza

Epea:2025-05-16


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte

boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten