menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroko (BCAM), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerbasque-ko zientzialariak lanean ari dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin batera, COVID-19aren dinamikaren eredu bat sortzeko.

Eredu matematikoak, estatistikoak eta adimen artifizialeko algoritmoak baliatzen dituzte pandemiak Euskadin izan duen inpaktua deskribatzeko, gaitzaren infekzio prozesua eta denboran zehar izandako bilakaera irudikatuz.

Halaber, aldian behingo txostenak egiten dituzte zazpi egunerako aurreikuspenekin, oinarritzat hartuz egunero jasotzen diren datuak: kasu positiboak eta ospitaleratzeak Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) eta Erakunde Sanitario Integratu (ESI) garrantzitsuenetan.

Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, BCAMek administrazioaren zerbitzura jarri ditu bere esperientzia eta ezagutza, horrela informazioa emateko eta aurreikusitako ospitaleratze-kopuruari buruzko eguneroko balioespenak egiteko, horien artean larrien izango direnak eta ZIUetako arreta beharko dutenak.

Hain zuzen, zentroak lantalde bat jarri du martxan Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko ikerketa eremuan eta Biologia arloko Matematikaren Modelizazio eremuan, COVID-19-a aztertzeko. Lantalde hori estuki ari da elkarlanean UPV/EHU, Ikerbasque eta Euskadiko osasun erakundeekin. Diziplina anitzeko talde bat da, Euskadin eta Italian lanean ari dena eta nazioartean erreferentziazkoak diren zientzialariz osatua dagoena. Esperientzia zabala dute gaixotasun infekziosoen modelatzean (adibidez dengea, ebola edo gripea) eta eremu bereko beste erakunde batzuetako adituekin kolaboratzen dute. Horri esker, elkarren osagarri diren ikuspegi zientifiko desberdinetatik lantzen dute arazoa, administrazioei informazioa emanaz erabakiak hartzeko, eta ospitaleei laguntza emanaz beren egunerokoan, osasun arloko krisi hau kudeatzeko.

Eredu epidemiologikoei (SIR eta luzapenak), ikerketa operatiboari eta Gauss prozesuei esker, gaixotasunaren dinamika deskribatzea lortu dute. EAEko COVID-19 kasu baieztatuen intzidentziari, ospitaleratzeei eta ZIUn dauden pazienteei eta hilkortasunari buruzko datuak (Osakidetzak emandakoak) erabili dituzte emaitzak baliozkotzeko. Emaitza horiek diote epidemia fase linealean dagoela orain Euskadin, eta kasu positiboen kopurua egonkortzen ari dela. Aldian behingo txostenak egin dituzte zazpi egunerako aurreikuspenekin, oinarritzat hartuz egunero jasotzen diren datuak: kasu positiboak eta ospitaleratzeak EAEn eta ESI garrantzitsuenetan. Gainera, lanean jarraitzen dute euste-neurriek gaitzaren transmisioan izan dituzten ondorioak ebaluatzeko, eta horrela etorkizunean laguntza emateko neurri horien pixkanakako malgutze-prozesuari buruzko erabakiak hartzean.

wp.bcamath.org

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an

boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten