menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

NASAko eta Massachusetts Institutu Teknologikoko (MIT) ingeniari batzuek hegal guztiz berri bat eraiki eta probatu dute. Ehunka pieza txiki eta berdinekin muntatzen da, eta ikerlariek diote horri esker posible dela formaz aldatzea, hegaldian zehar hegazkinaren maniobrak kontrolatzeko eta produkzioa eta mantenimendua eraginkortzeko.

Hegal iraultzaile hori ehunka pieza ñimiñoz eginiko gelaxkaz osatuta dago eta pieza horiek deformatu egiten dira hegazkinaren biraketa eta maniobrak kontrolatzeko

NASAren hegalek ez dute behar azalera mugikor bereizirik (aleroiak) hegazkinaren biraketa eta inklinazioa kontrolatzeko; egituran osagai zurrunak eta malguak nahasten dituen muntaketa-sistema berriari esker, hegal osoa edo zati batzuk deformatu egiten dira. Azpi-multzo txiki horiek torloju bidez lotzen zaizkio elkarri eta sareta ireki eta arin baten moduko egitura bat osatzen dute. Gero, egituraren antzeko polimerozko geruza fin batekin estaltzen da dena.

Emaitza da hegal bat, metalezko edo compositezko ohiko hegalak (beira, karbono, boro edo zeramika zuntzak) baino askoz arinagoa eta, baita ere askoz eraginkorragoa energiaren erabilpenari dagokionez. Nola egiturak pospolo-buruen antzeko milaka triangelu txiki dituen, azaleraren zati handiena espazio hutsak dira eta horrela sortzen da “metamaterial” mekaniko bat, elkarrekin konbinatzen dituena gomaren antzeko polimero baten zurruntasun estrukturala eta aerogel baten arintasun handia eta dentsitate baxua. Hegalaren eraikuntzan aplikatutako ikuspegi berri honek malgutasun handiagoa eman diezaioke etorkizuneko hegazkinen diseinuari eta fabrikazio prozesuari, eta ikerlariek dagoeneko probatu dute NASAren haize-tunel batean.

elpais.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria

boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten