menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat enpresek, teknologia-zentroek eta ikerketa-zentroek dagoeneko COVID-19ren aurka borrokatzeko proiektu eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Mundu mailako pandemiaren aurka borrokatzeko, euskal sareak bere ezagutza eta teknologia proiektu desberdinen zerbitzura jarri ditu: koronabirusaren aurkako medikamentuak probatzeko proba klinikoetan parte hartuz, material jakin batzuen gabezia arintzen lagunduko duten fabrikaziorako soluzioak bilatuz edo grafenoa bezalako materialak ikertzaileen eskura jarriz.

Euskadik, Biocruces Osasun Ikerketarako Institutuaren bidez, ‘remdesivir’ farmakoaren eraginkortasuna frogatzeko nazioarteko proiektuan parte hartzen du. Sendagai antibiral horrek COVID-19k hedatzeko behar duen entzima inhibitzen du. Entzima hori, RDA polimerasa, blokeatzeko eraginkortasuna probatzean oinarritzen da saiakuntza klinikoa. Beste herrialde batzuetako kasu espezifikoetan jada erabili da aukera hau baina segurtasun klinikoa bermatzeko beharrezkoa da ikerketaren III. fasea egitea. Lehen frogen arabera, COVID-19ren familia berekoak diren SARS eta MERSen aurkako botika hauek koronavirusaren hedapena geldiarazteko balio dezakete.

Gurutzetako Ospitaleak, La Paz Carlos III eta Bartzelonako Clinic ospitaleek, eta Frantziako, Italiako eta Alemaniako beste hainbat ospitalek eta ikertzailek ikerketa honetan parte hartzen dute. Bi azterketa kliniko egingo dira, lehenengoa paziente larrienekin eta bigarrena egoera hobeagoan dauden pertsonekin. Osakidetzak adierazi du datozen egunetan Euskadin probak hastea espero duela, 30 paziente ingururekin, ikerketa gauzatu ahal izateko. Guztira, 400 gaixo larriek eta egoera hobean dauden beste 600k hartuko dute parte.

Bestalde, Graphenea, kalitate handiko grafeno-olatek egiten dituen euskal start-up-a, COVID-19ren inguruko ikerketei laguntzeko, grafenoa ikerketa-taldeen eta enpresen eskura jarri du. Grafenoa atomo bakarreko grafito geruza bat da, eta medikuntzaren alor honetan erabilgarriak izan daitezkeen ezaugarriak ditu.

Jesús De la Fuentek, Graphenearen sortzaileak dionez, “grafeno-formatu ezberdinak ikerketa-fasean dauden aplikazio medikoetan erabiltzen ari dira eta, bereziki, diagnostikoan eta terapietan lagungarriak izan ahal diren biosentsore aurreratuetan erabiltzen ari dira grafenoa”. Grapheneak Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen egoitzan dagoeneko eskaerak jaso ditu, eta ikerketa taldeekin harremanetan dago euren beharren arabera laguntza eskaintzeko.

spri.eus

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9

boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
Usamos Google Analytics y sus cookies. Aceptar Qué son?