menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

A puntutik B puntura joateko modua guztiz aldatu da eta hauek dira aldaketaren atzean dauden enpresak

IoMob

Plataforma honi esker, hiriek eta garraio-enpresa handiek konponbideak sor ditzakete elkarrekin konektatzeko autobusak, trenak, autoak, bizikletak, patineteak eta mota guztietako zerbitzu publiko eta pribatuak. Blockchain protokolo ireki bat baliatzen dute horretarako. Bestalde, bidaiariek aukera dute edozein zerbitzu aurkitzeko, beren jomugaraino nola eramango dituen ikusteko, aukerak alderatu eta konbinatzeko eta konektatutako edozein aplikaziotan ordaintzeko.

GouBlue

Startup gazte honek aplikazio bat sortu du etxetik lanerako eta lanetik etxerako joan-etorriak (egunerokoak eta 5-12 km artekoak) partekatzeko. B2B negozio bat denez, 200 langileko enpresei zuzentzen zaie eta kuota finko bat kobratzen die.

GouBlue enpresak orobat eskaintzen du aparkaleku korporatiboen kudeaketa zerbitzua, ibilgailua partekatzen duten langileei plazak bermatzeko.

OnTruck

Plataforma honek merkatu-gaien garraiorako eskualde mailako zerbitzu-enpresak konektatzen ditu garraiolari profesionalekin, aukera eskainiz bidalketa bakoitzaren egoera denbora errealean egiaztatzeko. Konponbide teknologiko honen helburua da jakitea non ez den eraginkorra merkatu-gaien eskualde mailako garraioa, eremu geografiko oso mugatu batean karga bolumen handi bat konbinatzen eta garraiatzen denean.

Revoolt

Azken miliako logistikarako All-in-one plataforma jasangarria. Konponbide honek ibilgailu elektriko konektatuak integratzen ditu, paketeria enpresek euren flotak eta bidalketak kontrolatu ahal izan ditzaten edozein dispositibotatik eta edozein tokitatik. Horrezaz gain, eskaera- eta entrega-ziklo osoaren kudeaketa integrala egiten du.

Sharge.io

Aukera ematen die erabiltzaileei euren etxeetako karga elektrikoko estazioak partekatzeko eta, horrela, irabazi ekonomikoak lortzeko kontsumitutako energiaren truke, txanpon birtual bat erabiliz. Gidariek aplikazio batean bilatu ditzakete karga puntu horiek.

PARC

Bartzelonako PARC startup-ak (PARC) bere txokoa egin du azken urteotan aparkalekuak partekatzeko sortu diren startup guztien artean. Aparkatzeko sare kolaboratibo bat da, aparkaleku-plazen jabeei aukera ematen diena plaza horiek alokatzeko (hainbat ordu edo egunetarako).

Parkifast

Klik bakarrean kalean aparkaleku bat aurkitzen laguntzen duen aplikazio mugikorra. Teknologia horrek mugikortasunarekin lotutako hainbat datu-iturri aztertzen eta prozesatzen ditu adimen artifizialeko algoritmoak erabiliz, horrela denbora errealean jakin daiteke non eta noiz gelditzen diren libre aparkalekuak.

Moia

Konpainia berri honek mugikortasunarekin lotutako eskaerapeko zerbitzu konektatuen zorro bat garatuko du. Hasieran, carsharing edo modu partekatuan erabiltzeko ibilgailuak izango dira negozioaren oinarria, baina gidatze autonomo partekatura iristea da asmoa.

elpais.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten