menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Global Lehian Programa 2017
Laguntzak: Nazioartekotzea
Global Lehian Programa 2017
Deskribapena Deialdi egiten duen erakundea Amaiera data
Global Lehian Programa 2017: ETEak nazioartekotzen laguntzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila 2017ko apirilaren 26
Antolatzaile

Eusko Jaularitza

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

General Concha, 23
48010 Bilbao Bizkaia
http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-desarrollo-economico-competitividad/inicio/
+34944031400

Global Lehian Programa 2017
Izena EBAZPENA, 2017ko martxoaren 9koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko deialdia, 2017ko ekitaldirako. Programa horren helburua da banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak nazioartekotzen laguntzea.
Deialdi egiten duen erakundea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Xedea Ebazpen honen xedea da Global Lehian programa garatzen duen aginduan ezarritako laguntzetarako 2017ko deialdia egitea. Programa horrek helburu du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak nazioartekotzen laguntzea.

Global Lehian programako laguntzak ez itzultzeko diru-laguntzak izango dira, eta laguntza horiek arautzeko kontuan hartu da enpresek nazioartekotze-prozesuan duten heldutasun-maila; horren arabera, lau etapa bereizi dira:

  • Hastea.
  • Sendotzea.
  • Kanpo-ezarpenak.
  • Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea.
Eskabideak aurkezteko epea Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etan; amaitu, berriz, 2017ko apirilaren 26ko 12:00etan amaituko da.
Erakunde onuradunak Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta banaka nahiz lankidetzan jarduten duten mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), beti ere nazioartekotze plan bat indarrean izanez gero.
Banaka nahiz lankidetzan jarduten duten enpresen nazioartekotzearen etapak. Hasteko etapa. Etapa horretarako laguntzak eskura ditzakete banakako nahiz lankidetzako modalitatean jarduten duten enpresek eta erakundeek, eskaera egiteko unean profil hau dutenak: barne-merkatuan oinarritzen direnak, esportazio-jarduerarik ez dutenak edo hasi berria dutenak (salmenta guztien 5% baino gutxiago), eta kanpo-merkatuetara hedatzeko erabakia hartu dutenak. Fase horretan, enpresak edo erakundeak nazioartekotzeko helburuari begira duen egoerari buruzko diagnostikoa egiten du, aukerak eta mehatxuak aztertuz, eta etorkizunerako estrategia bat lantzen du, berekin dakarrena kanpo-merkatuetara zabaltzea

Sendotzeko etapa. Etapa horretan, esportazio-partzuergoak edo -taldeak nazioartekotze-plan bat jartzen du abian, esportazio-jardueran hasi berria izatetik erregularki esportatzen duen esportatzaile izatera igarotzeko. Horretarako, esportazioen bezero-zorroa sendotzen eta handitzen du, eta helmuga-merkatuak dibertsifikatzen ditu. Nazioartekotze-jarduera, eskuarki, jatorrizko enpresatik edo erakundetik bideratzen da, ez baitu izaten ordezkaritzarik edo ezarpenik atzerrian

Ezarpenetarako etapa. Hiru ezarpen mota bereizten dira:

  • Merkataritza-ezarpenak atzerrian. Enpresak atzerrian dituen establezimendu filialak edo sukurtsalak dira ?fisikoak edo birtualak?, nazioarteko merkatu bati edo batzuei arreta emateko, alderdi komertzialetan.
  • Ekoizpen-ezarpenak atzerrian. Atzerrian fabrikazio-proiektu bat gauzatzeko ezartzen diren establezimenduak dira, bai instalazio berriak abian jarriz, bai jada bazeuden enpresetako partaidetzaren bidez.
  • Zerbitzu-ezarpenak atzerrian. Kanpo-merkatu batean ezartzen diren zerbitzu-enpresen establezimenduak dira, bai instalazio berriak abian jarriz, bai jada bazeuden enpresetako partaidetzaren bidez.

Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea. Etapa horretarako laguntzen helburua da Euskadin egoitza duten enpresetan eta erakundeetan nahiz helmuga-herrialdeetako ezarpenetan giza kapitala sustatzea, kanpo-merkataritzan eta enpresa nazioartekotuen kudeaketan adituak diren langileen bidez.

Argibide gehiagorako

EHAA -57. zk., 2017ko martxoaren 22a, asteazkena

AGINDUA, 2014ko martxoaren 19koa - EHAA - 63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2021eko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2021-08-02

Aurreikusten
oharra

Diru Laguntzak - Ekintzailetza eta Industria 4.0


Argitaratuko:2021-07-19

Aurreikusten
boletina

Benetan martxan al dago hidrogeno berdearen iraultza?


Argitaratuko:2021-07-15

Aurreikusten
oharra

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen Programa


Argitaratuko:2021-07-01

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2021


Argitaratuko:2021-06-28

Aurreikusten
boletina

Ekoberrikuntza Zirkularrerako Laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-06-24

Aurreikusten
boletina

Ekintzaileei laguntzeko laguntzak


Argitaratuko:2021-06-16

Aurreikusten