menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Indartu 2022 Programa
Laguntzak: Inbertsio

Agindu honen xedea da Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta eremu horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako 2023ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egitea, ekoizpen-gaitasuna sortzeko eta/edo handitzeko, betiere ondorengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan.

Eskabideak aurkezteko epea

2023ko maiatzaren 3tik ekainaren 30era

Jatorrizko:EHAA - 81. zk., 2023ko maiatzaren 2a, asteartea
Antolatzaile

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila



http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-desarrollo-economico-infraestructuras/
012

Erakunde onuradunak

  • Honako enpresa hauek lortu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzak: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte, bai eta azpiegitura digitalei lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta zerbitzu logistikoen enpresek ere –garraioa salbu–, baldin eta diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Hedatuan kokatuta badaude. Alderdi horiek Espainiarako 2022-2027 Eskualdeko Laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2022ko martxoaren 17ko SA 100859 (2021/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 5etik gorakoa den langabezia-tasa duten udalerrietan (5.2 artikuluan zehazten dira), enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egindako inbertsioek bakarrik jasoko dituzte dirulaguntzak.
  • Mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak (ETEak) dira 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak, eta, gehienez ere 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.
  • Enpresa handiei, jarduera berriak erakartzeko hasierako inbertsioetarako bakarrik emango zaizkie dirulaguntzak (establezimendu berri bat sortzeko aktibo materialetan eta immaterialetan inbertitzea; lehendik dagoen establezimendu baten ahalmena handitzea; establezimendu baten ekoizpena dibertsifikatzea, aurrez establezimenduan ekoizten ez ziren produktuekin; eta lehendik dagoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu osoan funtsezko eraldaketa bat egitea), edo lehendik dauden establezimenduetan produktu berriak edo prozesu berritzaile berriak dibertsifikatzeko, 2022-2027 aldirako onartutako eskualde-laguntzen mapa berrian identifikatutako eremuetan.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa

Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat joko da enpresaren aktiboari gehitzen zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko egiten den inbertsioa, baldin eta agindu honetan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoaz gain, baldintza hauek betetzen baditu:

a) Kategoria hauetako batekoa izatea, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan jasotako Kontabilitate Plan Orokorrak epigrafe hauetan emandako definizioaren arabera:

– 203 Jabetza industriala eta patenteak.

– 206 Aplikazio informatikoak.

– 210 Lurrak eta ondasun naturalak.

– 211 Eraikuntzak.

– 212 Instalazio teknikoak.

– 213 Makineria.

– 214 Lanabesak.

– 215 Beste instalazio batzuk.

– 217 Informazio-prozesuetarako ekipamenduak.

b) Lehenengo aldiz erabili edo funtzionamenduan jartzea. Honako hauek eginez gero ere jaso ahal izango da dirulaguntza: establezimendu baten aktiboak eskuratu (establezimendu hori konkurtso-prozedura bidezko likidazioagatik itxita badago) edota establezimendu batetik datozen aktiboak eskuratu (hirugarren batek merkatu-baldintzetan eskuratu izan ez balitu establezimenduak ateak itxiko bazituzkeen). Erabilitako eraikin edo bestelako eraikuntzak eskuratzen badira, berriak balira bezala jokatuko da haiekin.

c) Enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte irautea. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten