menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Renove Smart Industry Laguntza-Programa - 2024
Laguntzak: Industria 4.0

Oinarri hauen xedea da makineria eta/edo ekipamendu aurreratu berria (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko inbertsioak sustatzeko laguntza-programa bat arautzea, EAEko industria-enpresetarako eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetarako; zehazki, Industria Adimentsuaren arloan teknologiak aplikatzera bideratuta dauden eta 4.0 industria-proiektuak ezartzen dituzten enpresa eta zerbitzuetarako.

Eskabideak aurkezteko epea

2024ko maiatzaren 23tik azaroaren 8ra arte

Jatorrizko:EHAA - 99. zk., 2024ko maiatzaren 22a, asteazkena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34 902 70 214 2 // +34 944 03 70 00

Entitate onuradunak

Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte industriakoak eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetakoak diren industriako enpresa txiki eta ertainak (ETEak) diren pertsona fisiko edo juridikoek, 4.0 industria-proiektuak ezartzeko makina eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko proiektuak aurkezten dituztenek.

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta egikaritze-epeak.

Makineria eta/edo ekipamendu aurreratua eskuratzea (hardware eta softwarea) 4.0 industria-proiektuak ezartzeko industria-enpresetan eta industria produktu-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresetan, eta proiektu-prozesuari lotutako aholkularitza/ingeniaritza zerbitzuetan. Makina eta/edo ekipamendu aurreratu hori (hardwarea eta softwarea) teknologia hauek txertatu edo erabiltzen dituzten proiektuak egiteko eskuratu beharko da:

  • Big Data eta analitika aurreratuko teknikak txertatzen dituzten makina eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erabiltzen dituzten fabrikazio aurreratuko proiektuak, industria-eremuen barruan hainbat iturritako «datuen bolumen handiak» prozesatu eta aztertzea ahalbidetzen dutenak, enpresa horien arlo eta prozesuei eragiten dieten jarrera-ereduak identifikatu (Business Intelligence, Data Mining edo antzekoak) edota aurreikusteko helburuarekin. Hala, erabakiak hartzea errazten da eta enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen da.
  • Fabrikazio gehigarrirako proiektuak, ekoizpen/fabrikazio malgua eta pieza eta forma geometriko pertsonalizatu berrietako hainbat material-motaren bidez (plastikoetatik metaletaraino) eginikoa sustatzen dutenak industriako sektore edo enpresa zehatz baten beharrak asetze aldera.
  • Robotika aurreratu eta kolaboratiboko proiektuak, denbora errealean langileekin, beste robot batzuekin eta baita makinekin ere lan egiten duten konektatutako robotak sartzen dituztenak. Hala, prozesuak hobetuko dira eta fabrikaren barruan produktibitatea areagotuko da.
  • IIoT proiektuak (Industrial Internet of Things), fabrikaren barruko gailu eta makina guztien Interneterako konektibitatea sentsorizatu eta bermatzea ahalbidetzen dutenak, denbora errealean informazioa bildu eta trukatu ahal izateko, konektatutako gailu eta makinen erabilera- eta jarraipen-aukerak kontrolatu, automatizatu eta, neurri handi batean, biderkatzeko aukera emanez.
  • Adimen artifizialeko proiektuak, inguru-eremura bideratuak, non fabrikako makinak eta/edo ekipamenduak modu autonomoan ikasi eta erabakiak hartzeko gai diren. Era berean, Machine Learning edo Deep Learning teknikak proiektu-mota horietan txertatuz, besteak beste, honako hau egin ahalko da: fabrikaren produktibitatearen ikuspegitik, jarrera edo egoera garrantzitsuak aurreikustea (adib.: makinen mantentze-lan prediktiboak); objektuak detektatzea; irudiak identifikatzea; edota jarraibideak ezagutzea. Hala, fabrikako aktibo eta prozesu guztiei buruzko ezagutza automatizatu eta hedatu ahalko da, eta enpresa zehatzei erabakiak hartzen lagundu.
  • Sistema ziber-fisikoen proiektuak, fabrikan konputazio eta konektibitate aurreratuko gaitasunak dituzten osagai, objektu fisiko edo makinak txertatzen dituztenak. Hala, enpresa zehatz baten balio-katearen barnean objektu adimentsu bihurtuko dira.
  • Errealitate birtualeko proiektuak, simulatutako munduetan edo giro birtualetan egoera errealak irudikatzea ahalbidetzen dutenak.
  • Errealitate areagotuko proiektuak, erabiltzaileak mundu erreala gailu teknologiko batez ikustea ahalbidetzen duten teknologiak txertatzen dituztenak gailuak emandako informazio grafikoari esker. Hala, informazio erreal edo fisikoa informazio birtual gehigarriaren bidez areagotuko da.
  • Biki digitalen proiektuak (Digital Twins); hala, homologo errealaren jarrera simulatzen duen objektu edo sistema baten kopia birtuala sortuko da, monitorizatzeko, egoera zehatzetan objektu edo sistemaren jarrera aztertzeko eta horren eraginkortasuna hobetzeko. Hainbat abantaila ditu; besteak beste, produktuak garatu eta frogatzea, produktu fisiko batekin egitea baino merkeagoa eta eraginkorragoa baita. Gainera, eredu birtualaren kopia infinituak egin daitezke, eta hainbat egoeratan probatu daiteke.

Gastu hautagarria aldeek (laguntzaren eskatzailea eta fabrikatzailea/hornitzailea) onetsitako eskaera edo kontratuaren eta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren gutxieneko % 10eko ordainketaren bidez egiaztatu behar da.

Egingo den 4.0 Industriaren proiektuak barne hartuko ditu aplikatu nahi diren makina berriak eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea), baita proiektuari lotutako aholkularitza/ingeniaritzako gastuak ere. Proiektuak gutxienez 50.000 euroko zenbatekoa izan beharko du (BEZa kanpo), eta entitate eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren ekoizpen prozesuari lotuta egon beharko du; era berean, enpresa onuradunaren EAEko jarduera-zentro bat hornitu beharko du eta han instalatu beharko da.

Aholkularitza/ingeniaritzako gastuek ezingo dute gainditu proiektuaren aurrekontu osoaren % 25. Aholkularitza/ingeniaritzako gastuek proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 gainditzen badute, partida horretan doikuntza egingo da, proiektuaren aurrekontu osoaren % 25eko muga ezartzeko.

Eskuratutako makina berriak eta/edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta abiarazi beharko da, eta, edozein kasutan, eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabeteetan.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten