menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

norabidea 2021

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, Barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ari diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren euren hasierako igurikimenak.

Krisi sanitarioa, krisiak jarduera ekonomikoaren jaitsieran izan dituen ondorioak eta testuinguru horretan gertatutako aldaketa guztiak gorabehera, Bizkaiko enpresen jarduera berritzaileak ez du aldi baterako etenik izan; kontrara, etengabe aldatzen ari den testuinguruak sortutako premia berrietara bideratu du bere jarduera.

BERRIKUNTZA-JARDUERA

Norabidea 2021eko datuen arabera, Bizkaiko 10 enpresatik 4k berrikuntza-jarduerak egin dituzte 2020an.

Gainera, enpresa horien % 52,3k aitortu dute berrikuntza-jardueraren bat egin dutela azken 4 urteotan, etenik gabe edo aldizka.

Berrikuntza-jarduerak etenik gabe garatu dituzten enpresetan zentratzen bagara, ikusiko dugu hiru enpresatik ia batek sistematikoki berritu duela.

BIZKAIKO BERRIKUNTZAREN INDIZEA

Inkesta honen oinarri den eta enpresetako berrikuntza-jardueraren sistematizazio-gradua neurtzen duen Bizkaiko Berrikuntzaren Indizearen arabera, enpresen % 30,2k berrikuntza-maila handia edo oso handia dute.

% 22,8k berrikuntza-maila ertaina dute, eta % 46,4k baxua edo oso baxua.

ENPRESA BERRITZAILEEN EZAUGARRIAK

Azterlanak Bizkaiko berrikuntza-jarduera sistematizatuaren hainbat aldagai identifikatzen ditu, eta aldagai horiek mantendu egiten dira denboran zehar.Honelako enpresek garatzen dituzte berrikuntza-jarduerak:

  • 50 langile baino gehiago dituztenek
  • Beste enpresa batzuekin lankidetzan jarduten dutenek
  • Beren jarduerak garatzeko laguntza publikoak jaso dituztenek
  • Esportatzen dutenek,edozein delarik ere beren fakturazio-portzentajea
  • Enpresa sortu berriek
  • I+G+B arloko langileak dituztenek

JARDUERA BERRITZAILEAREN ONDORIOAK

Azterlan honek orobat erakusten du zein ondorio ekarri dizkieten enpresei beren jarduera berritzaileek.

Aipatzekoa da adierazle honek hazkunde handia izan duela, zeren iaz enpresen% 68kadierazi bazuten inpaktu “handia” nabaritu zutela galdetutako gaiei buruzkozenbait alderditan, aurten % 78,8k esan baitu hori.

Hauek dira enpresek gehien aipatu dituzten ondorioak:

  • Eskaintzen dituzten ondasun edo zerbitzuen kalitate handiagoa
  • Fakturazio eta irabazi-marjina handiagoak
  • Erantzun-epe murritzagoak bezeroen premiei egokitzeko
  • Malgutasun handiagoa produkzioan edo zerbitzuak emateko orduan
  • Eskainitako produktu- edo zerbitzu-sorta zabaltzea
  • Lan-giroa eta produktibitatea hobetzea

Jarduera berritzailearen ondorioei dagokienez, “Kalitate hobea eskaintzen diren ondasun edo zerbitzuetan” izan da berriro ere enpresek gehien aipatu dutena, baina aurten hainbat aldaketa gertatu dira, eta hauek dira azpimarragarrienak:

  • “Lan giroa eta produktibitatea hobetzea”: 6. postutik (% 67,6) 3. postura (% 83) igaro da; hauxe izan da igoera handiena izan duena.
  • Eta “Informazio trukea”, berriz, % 27,6tik % 36,6ra igo da.

JARDUERA BERRITZAILEAREN ARRAKASTA MAILA

Emaitza hauek agerian uzten dute jarduera berritzailearen arrakasta maila etengabe ari dela hazten. Aurreko azterlanarekin alderatuta, hazi egin da euren igurikimenak dezente edo erabat bete dituzten enpresa berritzaileen portzentajea, 2019ko % 65,3tik 2020ko % 78,8ra igaroz eta sail historikoaren gailurra erdietsiz. Izan ere, esperientziak positiboa izaten jarraitzen du elkarrizketatu diren eta berrikuntzak inplementatu dituzten enpresa gehienen artean.

ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA

Bizkaiko enpresen % 30,8 lankidetzan aritu dira azken urtean.Berritzaile eta ez-berritzaile bezala sailkatutako enpresen desberdintasun handienetako bat da ez-berritzaleek berritzaileek baino askoz gutxiago parte hartzen dutela eragile teknologiko, ikerketa-erakunde publiko edo unibertsitateekiko lankidetzetan.

Enpresek emandako datuen arabera, lankidetzaren helburuak gainditu edo gutxienez bete egin dira kasu gehienetan; lankidetzan diharduten enpresen % 55,0k adierazi dute euren helburuak bete dituztela eta % 6,8k, berriz, gainditu egin dituztela.

Aldaketa bat gertatu da enpresek lankidetzan aritzeko dituzten arrazoietan. Igo egin daezagutzarekin lotutako arrazoien portzentajea (% 48,5etik % 50,6ra) eta, igoera hori oso handia ez den arren, nola “Merkatuko arrazoiak” % 48,5etik % 41,6rajaitsi diren, hain zuzen, jaitsiera horrek eragin du aldaketa.

Aipatzekoa da baita ereaurten badela beste arrazoi bat, alegia, “Bezeroari eskainitako produktuak / zerbitzuak hobetzea / zabaltzea”, nahiz eta portzentaje oso txikia duen (% 1,5).

ENPRESA EZ-BERRITZAILEAK

Aurreko ekitaldian ekimen berritzailerik egin ez zuten enpresek esan zuten ez zutela berrikuntzarik egin merkatuaren dinamismoagatik, baina ez horregatik bakarrik.

Alde batetik, enpresen % 52,8k (iazko antzera, iaz %51,7ko portzentajea erdietsi baitzen) “Merkatua” aipatu dute oztopo nagusi bezala, ziur daudelako merkatuak ez duela eskatzen halakorik edo ez dagoela berritzeko baldintzarik.

Baina, bestetik, enpresa askok aipatu dute “Ez dagoela beharrik", izan ere, arrazoi hori eman duten enpresen portzentajea % 7,8tik % 18,6ra igaro da.

Bestalde, asko jaitsi dira“Enpresaren antolakuntzarekin lotutako arrazoiak”, % 29,1etik % 8,4ra.

Aurten arrazoi berri bat agertu da, hots, pandemiak eragindako egoera; enpresen % 9,3k adierazi du “Krisi eta pandemia egoera” izan dela berrikuntzarik ez egiteko arrazoia, eta 4. postuan kokatu da arrazoien zerrendan.

4.0 INDUSTRIA

Helburutzat harturik jakitea zein neurritaraino sartu diren 4.0 Industriako teknologiak Bizkaiko enpresa produktiboetan, “Norabidea 2021” txostenak gai horri buruzko hainbat galdera txertatu ditu, horrela jakiteko zein teknologia erabiltzen diren gehien Bizkaiko enpresetan eta nolako abantailak eman dizkieten enpresa horiei.

Jasotako datuen arabera, industria produktiboaren sektoreko 4 enpresatik 1ek lan egin du 4.0 Industria definitzen duten teknologietakoren batekin. Hauek izan dira esanguratsuenak:

  • Lantegiko, prozesu operatiboetako, balio-kateko (hornitzaileak eta bezeroak) eta departamenduetako datuak integratzea softwarea erabiliz (CRM, ERP, GMAO, e.a.) (% 15,7).
  • 3D simulazioak (% 11,7).
  • Cloud Computing-a (% 11,1).

Badira beste teknologia batzuk, hala nola Big Data, 3D inprimaketa edo robotika kolaboratiboa, ez direnak sartzen zerrenda horretan.

Aipagarria da Bizkaiko industria produktiboaren sektoreko enpresetatik % 5,1ek bakarrik jaso eta aztertzen dituztela datu kopuru handiak -hala euren produkzio sistemetatik nola bezero eta hornitzaileengandik- softwarearen bidez erabakiak hartzeko (CRM, ERP, GMAO, e.a.)Puntu hori kontuan hartu behar da, adituek baitiote AAn eginiko aurrerapenek markatzen dutelalan arloko digitalizazioaren inflexio-puntua, hau da, esperientziak metatu eta euren akatsetatik ikasten duten makinek enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handituko dute, kostuak murriztuko dituzte eta merkatu berrietan sartzeko gaitasuna hobetuko dute.

Enpresei galdetu zaie zein abantaila lortu dituzten teknologia horiek erabilita, eta kalitatearekin (% 76,5), informazioarekin (% 69,5) eta malgutasunarekin lotutakoak (% 65,5) izan dira gehien aipatu dituztenak.

Azterlan honi esker posible izan da baita ere 4.0 industriaren barruan 4.0 industriako teknologiak erabili dituzten enpresen profil bat taxutzea. Honelakoak dira:

  • Enpresa sortu berriak
  • Esportatzen duten enpresak
  • I+G+B arloko langileak dituzten enpresak
  • 50 pertsona baino gehiagoko plantilla duten enpresak
  • Beste enpresa edota organismo batzuekin lankidetzan jarduten duten enpresak
  • Sarrera fasean dauden produktuak merkaturatzen dituzten enpresak

Profil hau bat dator, neurri handi batean, enpresa berritzaileekin.

EGOERAREN BALORAZIOA ETA ETORKIZUNERAKO GILTZARRIAK

Krisi sanitarioa, krisiak jarduera ekonomikoaren jaitsieran izan dituen ondorioak eta testuinguru horretan gertatutako aldaketa guztiak gorabehera, Bizkaiko enpresen jarduera berritzaileak ez du aldi baterako etenik izan; kontrara, etengabe aldatzen ari den testuinguruak sortutako premia berrietara bideratu du bere jarduera.

Horren erakusgarri da, adibidez, parte-hartzea jaitsi egin dela “Marketin eta salmenta” arloarekin lotutako esparruetan (% 17,9tik % 13,9ra) eta jarduera berritzaileak ugaritu egin direla antolakundeari dagozkion prozeduretan, esaterako, pertsonek enpresan duten partaidetza bultzatzeko ekintzak, lehen postuan kokatu direnak, % 7,4tik % 12,1era igo direlako.

Adierazle askok behera egin duten arren, nabarmendu behar da beste hainbat hazi egin direla.Hala, ugaritu egin da berrikuntzako helburuen kopurua, eta baita ere antolakundeek berrikuntza-prozesuei ekiteko hartu dituzten erabaki irmoena.Pandemiak aldaketa sozial batean murgildu gaitu, baina horrek enpresen miran jarri du berriro berritzeko beharra, testuinguru ekonomikoa ona ala txarra den kontuan hartu gabe.

Badaude nabarmen hazi diren beste bi datu garrantzitsu: berrikuntzarekiko igurikimenak eta jarduera berritzailearen ondorioak. Hala, berrikuntzarekiko igurikimenek % 72ko portzentajea lortu dute (iazko % 57koaren aldean), eta egin diren berrikuntza-prozesuekin lortutako ondorioei dagokienez, enpresen % 97,4k adierazi dute nabaritu dutela ondorioren bat berrikuntza hori ezarri ondoren. Hamar enpresatik zazpik esan dute “inpaktu handiko” onuraren bat lortu dutela euren jarduera berritzaileari esker.

Horrelako adierazleen hazkundearen ondorioa daasko hobetzen dela enpresek berrikuntzaz duten pertzepzioa.

Nola ondorioak oso positiboak izan diren, nola igurikimenak aise bete diren eta nola berritu ez duten enpresen artean hazi egin den berrikuntzak egin beharraren aldeko iritzia, ziurrenik horri guztiari esker hazi da baita ere Bizkaiko enpresek etorkizunean berritzeko duten asmoa, eta arlo guztietan gainera, baina batez ere hauetan: enpresa edo merkaturako produktu eta zerbitzu berri edo hobetuak, eta prozesuak. Hain zuzen, azken hori da sail historikoko datu altuena lortu duen adierazlea.

Bukatzeko, 4.0 industriari dagokionez, behera egin du 4.0 industriako teknologiaren bat erabiltzen duten produkzio-industriako enpresen kopuruak, baina lortu dituzten onurak agerikoagoak dira enpresentzat (enpresen % 58k 4 onura edo gehiago aipatu dituzte, eta iaz portzentaje hori % 39,1ekoa zen), eta bereziki aipatzekoa da % 76,5en iritziz “kalitate” handiagoa lortu dutela.

Alderdi horiek guztiak kontuan hartuta, baliteke Bizkaiko enpresek lehiakortasun-abantaila bat izatea aurrean dugun etorkizun berrirako.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten