menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Chatbot adierazgarriak, algoritmo liluragarriak eta kontrolik gabeko inbertsioa: aurtengo AAren egoera harrigarria bezain ezustekoa da. Stanfordeko Unibertsitateko Gizakietan Oinarritutako Adimen Artifizialaren Institutuak argitaratutako“Artificial Intelligence Index Report 2024” txostenak aurrerapen azkar-azkar horren eta bere inplikazioen inguruko ikuspegi osoa eskaintzen du.

Txostenean nabarmentzen denez, AAk giza errendimendua gainditu du erreferentziako zenbait puntutan; esate baterako, irudien sailkapena, ikusizko arrazoiketa eta ingelesaren ulerkuntza. Edonola ere, oraindik atzean geratzen da beste zeregin konplexuago batzuetan; esate baterako, lehiaketa-mailako matematikak eta sen onaren ikusizko arrazoiketa.

Estatu Batuak liderrak dira AAko eredu nagusien iturri moduan, instituzio estatubatuarretan sortutako 61 eredu nabari daude-eta. Hori dela eta, modu nabarmenean gainditu dituzte Europar Batasuneko 21ak eta Txinako 15ak. OpenAI, Google eta Anthropic erraldoi teknologikoak, esaterako, aurrerakuntza azkar horretako abangoardian daude.

Sistema horiek ere kezkak sorrarazten dituzte betearazteko orduan behar diren energiaren eta uraren erabilera intentsiboaren inguruan. Horrez gain, kalitate handiko entrenamendu-datuen eskaera gero eta handiagoa denez, baliteke hurrengo urteetan hornikuntzak agortzea.

Oraintsuko azterlanetan iradokitzen denez, AA langileen emankortasuna eta haien lanaren kalitatea hobetzen ari da. Sistema horiek prestakuntza-maila urriko eta handiko langileen trebetasunen artean dagoen arrakala ixteko ahalmena ere badaukate, gainera.

Zenbat eta ahaltsuagoa eta nonahikoagoa izan adimen artifiziala, orduan eta kezka etiko gehiago sortzen dira bere garapenaren eta erabileraren inguruan. Lengoaia-eredu handien (LLM) erantzukizunari buruzko ebaluazio sendorik eta estandarizaturik ez dagoenez, AAko eredu nagusien arriskuak eta mugak modu sistematikoan erkatzeko egindako ahaleginak zailtzen dira.

Stanfordeko “Artificial Intelligence Index Report 2024” txostenean azpimarratzen denez, honako hauexek dira AAko aurrerakuntza azkarrekin batera gero eta gehiagotan sortzen diren arrisku eta erronka horiek:

  • Ez dago behar besteko ebaluazio sendo eta estandarizaturik, adimen artifizialeko ereduen erantzukizuna eta segurtasuna bermatzeko.
  • AAren garapenarekin eta erabilerarekin lotutako kezka etikoak sortzen dira, ustezko alborapenak, pribatutasuna, gardentasuna eta enpleguan daukan eragina kontuan hartuta.
  • AAko eredu aurreratuen kostu eta eskakizun energetikoak handiak direnez, jasangarritasunari eta irisgarritasunari buruzko galderak sortzen dira.

Gero eta handiagoak diren arrisku horiek jorratzeko orduan, honako hauxeizango dafuntsezkoa:

  • Jarraibide etiko sendoak garatzea.
  • Ikuskaritza arautzailea handitzea.
  • Industriaren, akademiaren eta arduradun politikoen arteko lankidetza handiagoa sustatzea.

infobae.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten