menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Hamarkada honen amaieran milioika auto elektriko ibiliko dira mundu osoko errepideetan, merkatu horri bultzada emango dioten berrikuntza teknologikoz horniturik.

Artikulu honetan azaltzen da zein izango diren automobilgintza sektorea goitik behera aldatuko duten teknologiak.

Haririk gabeko karga estatiko eta dinamikoa

Telefonoekin gertatu bezala, egunen batean auto elektrikoa birkargatzeko aski izango da autoa toki espezifiko batzuetan aparkatzea.Praktikotasuna eta ergonomia dira bertsio estatikoaren abantaila garrantzitsuenak.Nahiz eta birkarga-operazioa ez den bereziki neketsua, deserosoa izan liteke, batez ere baldintza meteorologikoak txarrak direnean.Nolanahi ere, beti izango da erosoagoakablerik konektatu behar ez izatea.

Zoladura azpiko birkarga-sistemak inplementatuz, azpiegiturak energia-eremu bihurtzen dira, eta aukera ematen dute ibilgailua kargatzeko martxan dagoen bitartean.Dagoeneko hainbat esperimentu egin dira karga errealeko proiektu pilotuekin, eta esan liteke etorkizun handiko teknologia dela.Horrela gaindituko lirateke mugikortasun elektrikoaren hiru eragozpen handi hauek: autonomia, birkarga denborak eta ibilgailuen prezioa.

Teknologia honekin, autoek bateria txikiagoak izango dituzte, ez delako beharrezkoa izango hainbeste energia metatzea beste birkarga puntu batera iristeko.Autoak gelditu egin behar badu birkargatzeko, denborak murritzagoak izango dira.Eta, azkenik, ibilgailuak arinagoak eta merkeagoak izango dira.

Sistema eragileak eta datuak

Sistema eragileak (batzuk beste batzuk baino funtzionalagoak) inplementatzeko baino gehiago, ibilgailuek eta mugikortasunak aukera paregabea eskaintzen dute datuak bildu, kudeatu eta birbanatzeko, eta, bide horretatik, zerbitzu komertzial gehigarriak eskaintzeko.

Ziurrenik, epe luzera fabrikatzaileek konfiantza osoa izango dute Google edo Apple sistemetan (agian baita ere Amazon eta Microsoft sistemetan), beraz, autoetako kabinak estandarizatu egingo dira.Gidari bat horrelako autoen bolante aurrean esertzen denean (oraindik bolanterik badute), bere datuak sistemara igaroko dira, ibilgailuak ezagutu egingo du, eta bere neurrira eginiko zerbitzuak eskainiko dizkio, bere aukerako konfigurazio eta lehentasunekin.

Bi norabidetako karga eta V2G sistemak

V2G akronimoak vehicle to grid esan nahi du.Protokolo horri esker, ibilgailu elektriko batek sare elektrikoaren energia-iturri mugikor gisa funtziona dezake bere bateriarekin.Kontzeptu hori sareko argindar-eskaera eta -hornikuntza orekatzen laguntzeko garatu zen, argindarra ematen baitu eskaera gehien dagoen unean.Halaber, lagungarri da ibilgailu elektrikoen jabeen faktura elektrikoa merkatzeko.

Etxebizitza batean, auto elektrikoa gauez kargatuko litzateke, eskaera txikiagoa delako eta argindar-tarifak haranean egoten direlako.Aldiz, puntako orduetan eta tarifa handiena den unean, argindarra lagako luke.Hortaz, V2G sistemak abantaila ugari dakartza.

Elektrolito solidozko bateriak

Egoera solidoko baterietan elektrolitoa material solido batekin ordezkatzen da, gehienetan material zeramiko edo polimeriko batekin.Aldaketa horrek berekin dakar bateria batengandik espero diren zehaztasunak goitik behera aldatzea.Hala, ibilgailu seguruagoak lortzen dira, ia su hartzeko arriskurik gabeak.Ioi-litiozko bateriek ez bezala, egoera solidoko bateriek ez dute likido sukoirik eta ezin dira arrakalatu edo hautsi. Ondorioz, fidagarriagoak eta seguruagoak dira.

Baina, gainera, autonomia handiagoa eskaintzen dute, suteak prebenitzeko sistemak kenduta espazio gehiago geratzen delako material aktiboarentzat, eta horrela handitu egiten da trinkotasun energetikoa.Halaber, bizitza erabilgarri luzeagoa dute eta azkarrago birkargatzen dira.Laburbilduz, elektrolito likidoa darabilten bateriak baino hobeak dira, eta merkeagoak ekoizteko.

Kimika dualeko bateriak

Teknologia honek ezaugarri eta erabilpen desberdinetako bi bateria mota inplementatzen ditu ibilgailuetan: bata distantzia laburretarako eta bestea distantzia luzeetarako.Hala, bateria hauek bi munduetako onena konbinatzen dute, euren kabuz ez baitira gai premia guztiei erantzuteko.

hibridosyelectricos.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak

boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten
extra

Digitalizaziorako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-05-13

Aurreikusten
boletina

Digitalizazioa Europan


Argitaratuko:2024-05-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 63,5ek eraldaketa digitaleko prozesuei ekin zien 2023an


Argitaratuko:2024-04-26

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 23,5 digitalizazio-fase aurreratuan dago


Argitaratuko:2024-04-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitalari Buruzko Txostena


Argitaratuko:2024-04-12

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako azken laguntzak kontsultatu


Argitaratuko:2024-04-04

Aurreikusten
oharra

Adimen Artifizialak presentzia handiagoa du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2024-03-20

Aurreikusten