menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Bizkaiko enpresa esportatzaileen % 70ek diote 2019anjarduera edo ekimen berritzaileren bat egin dutela, eta portzentaje hori Bizkaiko enpresa guztiena baino dezente handiagoa da (% 48,8).Halaxe erakusten du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Ganberak Barrixe-Berrikuntza Behatokiaren bitartez egin duten Norabidea 2020 txostenak. Enpresa esportatzaileen berrikuntza-esparru nagusia prozesuetan oinarritzen da (% 46,7), ondoren produktuetan (% 43,3) eta, neurri txikiagoan, antolakuntzan (% 33,2) eta marketin eta merkaturatzean (% 27,8

Bestalde, inkestari erantzun dioten eta berrikuntza-jardueraren bat egin duten enpresa esportatzaileen % 32,9k neurtu eta zehaztu egiten dute fakturazioaren zein portzentaje datorren inplementatu dituzten berrikuntzetatik.

Berrikuntzaren esperientziak balantze positiboa du enpresa esportatzaile gehienentzat.% 65,1ek baieztatu dute inplementatutako berrikuntzek guztiz edo nabarmen bete dituztela finkatutako helburuak (portzentaje hori txikiagoa da enpresa guztiak kontuan hartuz gero: % 62,1), eta % 10,6k uste dute berrikuntzek arrakasta izan dutela.Gainera, porrotaren pertzepzioa oso txikia da, zeren hamar enpresa esportatzailetik bik baino ez baitute uste horrelako ekimenak porrota izan direnik edo uste baino gehiago urrundu direnik espero ziren emaitzetatik.

Hauek izan dira enpresa esportatzaile berritzaileek garatutako berrikuntzen ondorio garrantzitsuenak: fakturazioa, marjinak edo irabazi garbiak handitzea (% 80,3), ondasun edo zerbitzuen kalitatea hobetzea (% 79,5), merkatu berrietara sartzea (% 77,2) eta produktu- edo zerbitzu-sorta zabaltzea (% 75,9).

Zalantzarik gabe, enpresek baloratzen dute laguntza publikoen garrantzia berrikuntzak txertatzeko orduan.Enpresen % 37,8k diote laguntza publiko edo babesen bat jaso dutela jarduera berritzaileak egiteko.Portzentaje hori ia erdira jaisten da Bizkaiko enpresa guztiak kontuan hartuz gero (% 18,9).Era berean, esportatzen duten konpainien % 34k uste dute laguntza publikoak erabakigarriak direla euren berrikuntza proiektuak garatzeko, eta % 26,6ren iritziz, erakundeen laguntza “pizgarri” bat da eta baliagarria proiektua azkartzeko.

Bizkaiko enpresa esportatzaile gehienek etengabe berritzen dute, ekonomi eta finantza testuingurua gorabehera, eta etorkizunerako aurreikuspenei dagokionez, aipatu dute asmoa dela jarduera mantentzea eta zenbait kasutan helburu handiagoak finkatzea, batik bat produktu edo zerbitzuen, prozesuen eta marketin eta merkaturatzearen berrikuntza arloetan.

Bestalde, enpresentzat hauek dira ekimen berritzaileak garatzeko oztopo garrantzitsuenak: merkatuak ez du ematenaukerarik edo ez du eskatzen; kostua handiegia da; eta enpresek ez dute behar besteko antolakuntza-gaitasunik.

norabidea2020

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria

boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten