menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

IBMko IoT aholkulari Juan Benaventeren iritziz, lengoaia naturalaren prozesamenduari eta beste teknologia batzuei esker posible da eraikin adimendunen zurruntasuna gainditzea eta erabiltzaileak eta egoerak hautemateko eta haietara egokitzeko gai diren eraikinak lortzea.

Eraikin kognitiboak gaitasun konputazional handiagoa du, gauza da datu gehiago bildu eta gordetzeko, dena testuinguruan jartzeko eta askoz interfaze sinpleago baten bidez eskaintzeko. Adibidez, lengoaia naturala interpreta dezake erabiltzaileekin elkarreragiteko eta irudiak eta bideoak aztertzeko.

Eraikin adimendunek ezin zuten halakorik egin. Praktikan, gaitasun horiek aukera ematen dute toki batera iristean eraikineko zerbitzu guztiak erabiltzeko, ahozko elkarrizketa baten bidez edo txata baliatuz.

Irekitzen ez diren ate automatikoak, gaizki erregulatutako aire girotua, etengabe mugitu beharra argia ez itzaltzeko? horrelakoak sarri gertatzen dira eraikin adimendunetan (agian ez da izen oso egokia). Bazirudien eraikin horiek uneoro egokituko zirela erabiltzaileen beharrizanetara eta eraginkortasuna maximizatuko zutela. Baina funtsean prozesu automatizatuak baino ez dira, eta datuak atzemateko eta aztertzeko gaitasun handia duten arren, akatsak egiten dituzte konturatu ere egin gabe.
Eraldaketa digitalaren aroan murgildurik gauden honetan, eraikin adimendunen torlojuak estutu eta eraikin kognitiboetara iritsi gara. Kontzeptu berri horrek bakarrik saltzen du bere burua, indibidualizatzeko eta erabiltzaile bakoitzaren esperientzia errazteko duen gaitasunagatik.

Lengoaia naturalaren prozesamendua, ikaskuntza automatikoa eta beste teknologia berri batzuei esker, egiturek erabiltzaile bakoitzarekin hitz egiten dute jakiteko zein solairutara doan edo kafea nola hartzen duen edo abisatzeko igogailua matxuratzeko zorian dagoela. Eta ez hori bakarrik, gai dira gertatutakoaren arabera jokatzeko. Horixe azaldu du Juan Benaventek, IBMko eraikin kognitiboetan espezializatutako IoT arloko (Gauzen Interneten ingelesezko siglak) senior aholkulariak. Adituaren iritziz, eraikin adimendunaren anaia nagusia gai da ?teknologiari esker zerbitzu pertsonalizatuagoak eta gugana hobeto egokitzen direnak eskaintzeko, interfaze atseginagoak erabiliz?.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko

boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten
boletina

Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?


Argitaratuko:2025-02-27

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresentzako Laguntza Gida - 2025


Argitaratuko:2025-02-20

Aurreikusten
boletina

Gure bizitza 2025ean bihurtuko duten supermaterialak


Argitaratuko:2025-02-13

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko laguntzen deialdiak ireki dira


Argitaratuko:2025-02-06

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten