menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Teknologia berriek -batez ere Adimen Artifizialak, datuen zientziak eta machine learning delakoak- iraultza ekarri dute osasun zaintzara eta zaintza hori eskaintzen duten zerbitzuetara. Eta Hackernoon webgunearen arabera, dena aldatzen ari dira, hasi pazienteen kontsulta-ordutegien kudeaketatik eta ebakuntzetako laguntza fisikoraino.

Teknologia berri horiek gizakien ahalegina areagotzeko erabiltzen dira gehienbat. Ez dira konplikatuak erabiltzeko, eta eraginkortasuna eta efikazia ematen diete lan-prozesuei, horrek, neurri handi batean, baztertu egiten dituelarik gizakiak makinez ordezkatzeak ekar ditzakeen kezkak, izan ere, gehiago erabiltzen baitira gizakiei laguntzeko eta beren jarduera hobetzeko.

Hori gertatzen da, esaterako, pazienteen kontsulta-ordutegien kudeaketan. Adimen artifiziala eta machine learning baliagarriak izan daitezke itxaro-zerrendak murrizteko. Gainera, pazienteen informazioaren kudeaketa digitala lagungarri izan liteke ospitaleetan erabiltzen den paper kopurua murrizteko eta informazioa eraginkortasunez eskuratzeko.

Bestalde, chatbot direlakoen bitartez, pazienteek online, hots, osasun zentrora iritsi baino lehen helaraz diezazkiokete medikuari beren sintomak, kontsulta presentzialak azkarragoak izan daitezen. Ekimen horiei eta gehiagori esker, trabarik gabeko informazio-fluxua sortzen da alderdien artean.

Machine learning eta lengoaia naturalaren prozesamendua baliagarri izan daiteke medikuentzat informazio gehiago izateko eta xehetasunei arreta gehiago jartzeko pazienteekiko hitzorduetan. Berriki eginiko ikerketen arabera, medikuek wearable teknologiak (adibidez Apple Watch) erabil ditzakete pazienteen hitzorduak erregistratzeko. Internet of Medical Things delakoa erabiliz, pazienteek euren bizi-seinaleak kontrolatu ditzakete eta horren arabera jokatu, eta baita biltegiratu ere, kontsultetarako eta aurrerago aztertzeko. Hala, medikuek arreta gehiago jar diezaiekete pazienteei, eta, bien bitartean, haiek eramandako datuak erraz pasatzen dira ospitaleko erregistroetara eta norbere fitxa pertsonalera.

muycomputerpro.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak

boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten