menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Iturri berriztagarrietako energia biltegiratzea, gripeari aurre egiteko txerto unibertsal bat garatzea, mikro-plastikoz josita dauden ozeanoak garbitzea, lurrikarak iragartzea… Gizateriak arazo handiak dauzka oraindik konpontzeko. Aurkituko ote dugu denentzako konponbidea teknologiari esker?

1. Karbonoa atzematea

Negutegi efektua eragiten duten gas isuriak murriztea ez da nahikoa tenperatura globalaren gorakada bortitzak prebenitzeko. Era berean, atmosferan pilatuta dagoen karbono dioxidoaren zati handi bat garbitu behar dugu, eta hori garestia izango da, baina beste arazo korapilatsu bat sortuko zaigu: zer egingo dugu CO2 horrekin guztiarekin? Horregatik, gero eta startup gehiago ari dira aztertzen nola birziklatu karbono dioxidoa produktu berriak sortzeko, esaterako, erregai sintetikoak, polimeroak, karbono zuntza eta hormigoia.

2. Energia eskala handian biltegiratzea

Zientzialari eta startup asko ari dira lanean sareko eskalako biltegiratze-modu berriak garatzeko, merkeagoak eta gehiago irauten dutenak, hala nola, fluxuzko bateriak edo gatz urtuzko tankeak. Nolanahi ere, premiazkoa da argindar kopuru handiak biltegiratzeko modu merke eta eraginkorrago bat sortzea.

3. Gripearen aurkako txerto unibertsalerantz

Hil ala biziko erronka da osasun publikoarentzat gripearen aurkako txerto unibertsal bat sortzea; txerto bat, hain kaltegarriak ez diren aldaeretatik babesteaz gain, eraginkorra izango dena mendean behin gerta litezkeen agerraldi katastrofikoen aurka.

4. Tratamendu bat dementziarentzat

Neurozientzia eta genetika arloetako aurrerapenei esker, gero eta hobeto dakigu zer den dementzia. Ulermen horrek pistak ematen dizkigu jakiteko nola murriztu edo desagerrarazi gaixotasun horren ondorio tamalgarriak.

5. Ozeanoa garbitzea

Ikertzaileek beldurrez begiratzen diete plastikoak gizakion osasunean eta ingurumenean izan ditzakeen ondorioei, eta mendeak beharko dira hamarkadaz hamarkada pilatu diren ehunka milioi plastiko tona desagerrarazteko.

6. Gatzgabetze energetikoki eraginkorra

Mintz mota berriekin eta teknika elektrokimikoekin posible da ur gazikarak ureztaketarako erabiltzea. Klima aldaketara egokitzeko teknologiei dagokienez, lehentasunezkotzat hartu beharko litzateke ozeanotik ur edangarria eskuratu ahal izatea.

7. Guztiz segurua izango den auto autonomoa

Arazoak dauzkate trafiko kaotikoa kudeatzeko eta zailtasunak dituzte zenbait klimatan ibiltzeko, adibidez elurretan edo lanbro artean. Egunen batean lortzen bada auto horiek seguruak izatea, posible izango da garraioa guztiz berrasmatzea.

8. Adimen artifizial bat gorputz baten barruan

Ikertzaile askok uste dute benetako adimen artifizial orokorra barne-prozesu konputazionalak mundu fisikoko objektu errealekin erlazionatzeko gaitasunaren araberakoa izan litekeela, eta AA batek gaitasun hori lortuko lukeela mundu fisikoarekin elkarreragiten ikasi ahala, pertsonen eta animalien modura.

9. Lurrikarak iragartzea

Lortuko balitz lurrikarak epe ertainean eta segurtasunez iragartzea, planifikatzaileak gai izango lirateke konponbide iraunkorrak aurkitzeko. Ordu gutxi batzuk lehenago eginiko ohartarazpen batekin, posible izango litzateke seguruak ez diren eremuak ebakuatzea eta milioika bizitza salbatzea.

10. Garuna dekodetzea

Gure garunak misterio handi bat dira oraindik neurozientzialarientzat. Lortuko bagenu kode hori argitzea, aurrerapen handiak erdietsiko genituzke eskizofrenia eta autismoa bezalako nahaste mentalen tratamenduetan. Halaber, hobetu egingo genituzke gure garunak ordenagailuekin edo beste pertsona batzuekin zuzenean komunikatzeko interfazeak. Garapen horrek erabat aldatuko luke lesioren batek edo endekapenezko gaixotasun batek eragindako paralisia duten pertsonen bizitza.

TECHNOLOGYREVIEW.ES

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa

extra

Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa


Argitaratuko:2020-05-29

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2020 Programa


Argitaratuko:2020-05-28

Aurreikusten
boletina

Sentsoredun iturriak eta heldulekurik gabeko ateak


Argitaratuko:2020-05-21

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako Laguntza-Programak: Epeak luzatzea


Argitaratuko:2020-05-14

Aurreikusten
extra

aurreTK 2020: Bizkaiko enpresen % 17,3k berrikuntzan inbertitu dute


Argitaratuko:2020-05-05

Aurreikusten
boletina

Bizkaia aurrera! Bizkaia Suspertzeko Premiazko Plana


Argitaratuko:2020-04-30

Aurreikusten
extra

Laguntza Programa: Zibersegurtasun Industriala, Telelanaren eta Digitalizazioa


Argitaratuko:2020-04-20

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Autonomoentzako eta ETEentzako laguntzei buruzko azken berriak


Argitaratuko:2020-04-15

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Laguntzak, finantzaketa, zerga-neurriak eta berrikuntza


Argitaratuko:2020-04-08

Aurreikusten
extra

Autonomoentzako eta ETEentzako laguntza- eta finantzaketa-azken neurriak, COVID19aren eragina geldiarazteko


Argitaratuko:2020-04-01

Aurreikusten
extra

Covid 19: Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko zerga-laguntzak eta -neurriak - Laburpena


Argitaratuko:2020-03-25

Aurreikusten
extra

Nazioartekotzeko laguntzak - 2020


Argitaratuko:2020-03-20

Aurreikusten
boletina

Zerga-neurriak eta berrikuntza Covid19


Argitaratuko:2020-03-18

Aurreikusten
boletina

Laguntzak: 2020ko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana


Argitaratuko:2020-03-12

Aurreikusten
boletina

Zein abantaila eskaintzen dizkie Adimen Artifizialak ETEei?


Argitaratuko:2020-03-05

Aurreikusten
oharra

Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak 2020


Argitaratuko:2020-02-28

Aurreikusten