menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2022an

Azterlan honen helburua Bizkaiko enpresek digitalizazioarekin duten harremana aztertzea da:

  • enpresen digitalizazio-maila desberdinak ezarriz,
  • ematen dizkien onurak identifikatuz,
  • gaikuntza-teknologia desberdinetan etorkizunean egingo den inbertsioaren aurreikuspenaz galdeginez;
  • eskatutako laguntzak ezagutzea;
  • eta digitalizazioa bultzatzeko zer tresna eta gaitasun dituzten zehaztea.

Gainera, Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitalaren Indizea (BEEDI) egiteko aukera eman du.

Eraldaketa digitalaz ari garenean, oro har, antzematen da digitalizaziosofistikatuena hartzen dela kontuan.

Azterlan honek erakusten du inkestatutako Bizkaiko enpresek jarrera ona dutela oinarrizkotzat jotzen diren teknologia digitalen erabilerari dagokionez, eta funtsean lortu dutela lehendik existitzen diren prozesuak digitalizatzea. Baina orain falta dena da areago sakontzeanegozio-eredua aldatzen lagundu dezaketen teknologia disruptiboetan (teknologia aurreratuetan).

BIZKAIKO ENPRESETAKO ERALDAKETA DIGITALARI BURUZKO PERTZEPZIOAK

Bizkaiko enpresa parte-hartzaileei galdetu zaie ekin dioten azken urteetan eraldaketa digitaleko prozesuren bati eta zeintzuk izan diren horretarako arrazoiak.

Oro har, Bizkaiko enpresen % 63,9k esan dute oraintsu garatu dutela eraldaketa digitaleko prozesuren bat, dela puntualki edo dela modu sakonago batean.

Kontsultatu diren enpresa guztietatik:

  • % 25,4k uste dute eraldaketa digital “sakona” egin dutela
  • eta % 38,5ek adierazi dute “partziala” edo “puntuala” izan dela.

Enpresek, funtsean, bi arrazoi ematen dituzte eraldaketa horri ekiteko:

  • Batetik, enpresaren helburu estrategikoak (% 60,6).
  • Bestetik, merkatua eta lehia (% 46,9).

Beste behin ere, tamaina funtsezkoa da digitalizazio-prozesuei ekiteko unean. Hala, alde handia dago 10 langile baino gutxiagoko enpresen eta 50 langile baino gehiagokoen artean.

BIZKAIKO ENPRESEN DIGITALIZAZIO-FASEAK

Bizkaiko enpresak euren digitalizazio- eta automatizazio-fasearen arabera kuantifikatu eta tipifikatzeko, txostenean aztertu da enpresa-ehunak maiz erabiltzendituen teknologia desberdinak, hots, aurreratuenak eta ez hain aurreratuak.

Enpresak bi multzo nagusitan sailkatu dira: OINARRIZKO DIGITALIZAZIOA ETA DIGITALIZAZIO AURRERATUA * (ikusi sailkapenaren taula)

Bildu diren datuei esker, Bizkaiko enpresen digitalizazio-fase desberdinak finkatu ahal izan dira:

  • Bizkaiko enpresen % 65,8 oinarrizko digitalizazio-fasean daude.
  • Bizkaiko enpresen % 23,7 digitalizazio-fase aurreratura iritsi dira.

Azkenik, enpresen % 10,4 ez da iritsi oraindik aurreko bi faseetara. Enpresa horiei “ez digitalizatuak” deitu diegu.

OINARRIZKO DIGITALIZAZIO-TEKNOLOGIEN APLIKAZIOA

Atal honetan gehien aipatu diren teknologiak dira:

  • Batetik, Bizkaiko enpresen % 64,0k maiz lan egiten du kudeaketa aurreratuko softwareren batekin enpresako arlo desberdinetan, hala nola proiektuen kudeaketan, kontabilitatean, leialtze eta marketin arloan, laneko arriskuen prebentzioan, kalitatean, eta abarretan.
  • Gehiengoak (% 62,8) zibersegurtasuna txertatu du bere kudeaketan.
  • Bizkaiko hamar enpresatik lauk -% 41,3- merkataritza elektronikoan dihardu (erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B edo B2C proiektuak).
  • Kontsultatutako enpresen % 36,7k adierazi dute modu birtualean lan egiten dutela.

Inkestatutako enpresen % 88,7k esan dute oinarrizkotzat jotzen diren teknologia bat edo gehiago erabiltzen dituztela, eta % 11,2k ez dute bat ere aipatu. Hala, teknologien batez bestekoa 2,9koa da enpresako.

DIGITALIZAZIO AURRERATUKO TEKNOLOGIEN APLIKAZIOA

Digitalizazio- eta automatizazio-teknologia aurreratuagoen ezarpen eta erabilpenari dagokionez (enpresen % 23,7k aipatu dute praktika hauetakoren bat), ez dute hainbesteko presentziarik Bizkaiko enpresen artean, normala den bezala. Aipagarria dahalere:

  • Teknologia guztien artean gehien erabiltzen direnak dira 3D simulazioa edo/eta lantegiko prozesuen eredu birtualak. Bizkaiko enpresen % 13,8k erabiltzen dituzte horrelako teknologiak.
  • % 8,2k adierazi dute balioa sortzeko prozesuak kontrolatzeko seinaleak eta datuak integratzen dituztela, balio-kateko beste agente batzuekin batera egiten denean (hornitzaileak eta bezeroak).
  • Aldiz, enpresa gutxiagok aplikatzen dituzte IDSA edo GAIA-X teknologiak edo driver konektagailuak datuak prozesatzeko orduan; guztizkoaren % 5,8k zehazki.

Inkestatutako enpresen % 76,3k ez dute aipatu teknologia aurreratu bat bera ere, eta % 3,1ek bakarrik aipatu ditu lau edo gehiago.Teknologien batez bestekoa 0,5ekoa da.

DIGITALIZAZIOAREN ONURAK

Digitalizazioak eskaintzen dituen onurei dagokienez, aipatzekoa da ez direla oharkabean pasatzen enpresetan, zeren jaso diren emaitzek guztiz kontrakoa adierazten baitute.Enpresek maila hauek bereizten dituzte:

  • Produktu edo zerbitzuaren kalitatea hobetzea (% 42,1)
  • Erabakiak hartzeko prozesuak hobetzea (% 36,2)
  • Lan baldintzak hobetzea (% 32,1)

Kontzeptuka sailkatuz gero, azpimarragarria da:

  • digitalizatutako enpresen % 66,5ek kalitatearen hobekuntza nabaritu dutela.
  • gehiengo batek (% 51,2) hobekuntza antzeman duela informazioaren erabileran.
  • % 37,0ren iritziz, malgutasuna dela digitalizazioarekin lotzen den beste abantaila bat.
  • % 33,7k eraginkortasuna hobetu dutela.

INBERTSIO AURREIKUSPENAK

Hamar enpresatik ia zortzik aurreikusi dute datozen hiru urteetan oinarrizko digitalizazio-teknologietan inbertitzen jarraitzea, neurri handiagoan edo txikiagoan.

Aitzitik, digitalizazio maila aurreratuko teknologiei dagokienez, % 29,4k baino ez du aurreikusi hiru urteko epean automatizazioko aplikazio edo teknologiaren batean sakontzea.

GEHIEN ESKATZEN DIREN LAGUNTZAK

Sostengu ekonomikoa da enpresa-sareak gehien nabarmendu duen aukera, izan laguntza ekonomiko zuzen bat, izan dirulaguntza bat edo izan finantzaketa. Halaxe adierazi dute enpresen % 68,3k.

Bestalde, % 41,9k eskatu dute orientazioa edo kasu bakoitzerako aholkularitza pertsonalizatua, eta enpresa ez digitalizatuak dira horrelako laguntzak gehien eskatzen dituztenak.

Hirugarrenik eskatu da plantillak osatzen dituzten pertsonen gaitasunak hobetzea, dela teknologiari edo gaitasun digitalei buruzko prestakuntza eskuratuta edo dela gaitasun horien bidez baliabide berriak enpresan sartuta (enpresen % 24,0).

ENPRESEN TRESNAK ETA GAITASUNAK

Enpresek, oro har, oso ongi identifikatuta dauzkate euren langileen ezagutzak, etorkizunean digitalizazio-prozesu bati ekin ahal izateko (% 84,5).

Horrekin batera, aipatzekoak dira laguntza-tresnekin lotutako puntuak, hala nola zuzendaritzaren prestakuntza (% 77,9), langileen aldeko jarrera (% 76,3) eta behar besteko oinarrizko azpiegitura, hau da, Interneterako konexioa, ekipoak… (% 75,9).

Aitzitik, hauek dira balore baxuenak izan dituzten puntuak: asti gutxi teknologien ezarpenari ekiteko (% 38,6), digitalizazioko plan bat izatea (% 36,7) edo administrazioaren laguntzak eskuratzeko aukera (% 36,7).

DIGITALIZAZIOAK IZANGO DUEN INPAKTUAREN BALORAZIOA

Bizkaiko enpresen % 20,6 ados daude esatean digitalizazio eta automatizazioko teknologien aplikazioak inpaktu handia izango duela epe ertainean, eta % 47,2 nahiko ados daude baieztapen horrekin.Hala, Bizkaiko enpresa gehienek uste dute epe ertainean inpaktua sakona izango dela euren sektoreetan (% 67,8).

Bestalde, Bizkaiko hamar enpresatik zazpik uste dute eraldaketa digitala aukera bat dela euren negozioaren garapenerako (% 71,1) eta hori da gehiengoaren iritzia, edozein izanik ere sektorea.

BIZKAIKO ENPRESEN ERALDAKETA DIGITALAREN INDIZEA (BEEDI)

Indize bat egin da Bizkaiko enpresen digitalizazio- eta automatizazio-gradua neurtzeko -horretarako aintzat hartuz zein teknologia erabiltzen dituzten eta, ondorioz, zein fasetan aurkitzen diren-, eta baita ere jakiteko zeintzuk diren epe ertainean inbertitzeko dituzten aurreikuspenak, hau da, baduten asmorik eraldaketa digitalean ahalegin handiagoa egiteko edo eraldaketa horri hasiera emateko, oraindik ez badute egin.

Adierazle honetako batez bestekoa 10,4 puntukoa da Bizkaiko enpresa guztientzat. Indizearen emaitzen arabera, inkestatutako enpresen % 30,3k digitalizazio-maila altua edo oso altua dute.

IKUSI LABURPENA

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten