norabidea 2019
Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan
norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, Barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ari diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren hasierako igurikapenak.
Bizkaiko hamar enpresatik seik ekimen berritzaileak garatu dituzte 2018an
Antolakundeen %62,1 gustura daude lortutako helburuekin eta %77,6k fakturazio handiagoa dute.
BERRIKUNTZA-JARDUERA
Bizkaiko enpresen %57,1ek adierazi dute berrikuntza-jardueraren bat egin dutela 2018an. Datu horien arabera eta aurreko urtearekin konparatuta, dezelerazio bat gertatu da, enpresa berritzaileen tasa portzentajezko 3,6 puntu jaitsi delako.
BIZKAIKO BERRIKUNTZAREN INDIZEA
Inkesta honen oinarri den eta enpresetako berrikuntza-jardueraren sistematizazio-gradua neurtzen duen Bizkaiko Berrikuntzaren Indizearen arabera, enpresen %34,1ek berrikuntza-maila handia edo oso handia dute.
LORTUTAKO HELBURUAK
Norabidea 2019 txostenean bada beste ondorio garrantzitsu bat, antolakundeen %62,1ek uste baitute berritzeko hartutako erabakia arrakastatsua izan dela. Hona hemen lortu dituzten emaitzak: kalitate hobea (%81,1), fakturazio handiagoa (%77,6), eta bezeroen premiei arinago erantzuteko gaitasuna (%74,9).
BERRIKUNTZA MOTAK
Inplementatutako berrikuntzen tipologiari dagokionez, berrikuntza teknologikoen artean aipatzekoak dira: produkzio prozesuen hobekuntza (%28,4), merkaturako produktu berriak (%28,4) eta produkzioko teknologia berriak (%28,2). Eta berrikuntza ez-teknologikoen artean (marketinekoak edo antolakuntzakoak) hauek nabarmentzen dira: kudeaketa praktika berriak edo hobetuak (%10,3), antolakuntzako aldaketak (%7,8), eta sustapen eta komunikazio era berriak (%7,1).
ENPRESA BERRITZAILEEN EZAUGARRIAK
Azterlanak Bizkaiko berrikuntza-jarduera sistematizatuaren hainbat aldagai identifikatzen ditu. Honelako enpresek garatzen dituzte berrikuntza-jarduerak:
- enpresa sortu berriek eta beren negozio-zikloa hastapenetan dutenek,
- 50 eta 100 langile bitartean dauzkatenek,
- nagusiki zerbitzuen sektorekoek,
- enpresa esportatzaileek, fakturazio-portzentajea kontuan hartu gabe.
- beren jarduerak garatzeko laguntza publikoak jasotzen dituztenek,
- berrikuntzak gauzatzeko beste konpainia edo erakunde batzuekin lan egiten dutenek,
- I+G+B-ko langileak dituztenek,
- inplementatutako ekintzekin beren igurikapenak ase dituztenek.
LANKIDETZA
Bizkaiko enpresen %40,9 lankidetzan aritu dira azken urtean. Horrelako lankidetza-akordioak dauzkaten enpresen tasa berdin mantendu da azken hiru ekitaldietan, beraz, esan genezake funtzionatzeko modu hori ohikoa dela enpresen artean.
Berritzaile eta ez-berritzaile bezala sailkatutako enpresen desberdintasun handienetako bat da ez-berritzaleek berritzaileek baino askoz gutxiago parte hartzen dutela eragile teknologiekiko lankidetzetan. Alde hori nabarmena da baita ere Unibertsitateekiko lankidetzan.
Hauek dira lankidetzaren helburu garrantzitsuenak:
- Produktu edo zerbitzu berriak edo hobetuak diseinatu eta garatzea (%36,4).
- Produktu edo zerbitzu berrien kontzeptuak eta ideiak sortzea (%30,5).
- Eta merkatu berriak garatzea (%29,2).
Oro har, enpresek emandako datuek erakusten dute lankidetzaren helburuak gainditu edo ase direla. Enpresen %4,6k bakarrik esan dute lankidetzak ez diela lagundu beren helburuak lortzen.
ENPRESA EZ-BERRITZAILEAK
Beste muturrean daude 2018an inolako berrikuntza-jarduerarik egin ez duten enpresak, %42,9 alegia.
Enpresa talde horretako konpainia gehienek berriro adierazi dute beren ustez ez dela beharrezkoa ekimen berritzaileak egitea, batzuek ez dutelako premiarik ikusten, beste batzuek pentsatzen dutelako ez dagoela ondasun eta zerbitzu berritzaileen eskaerarik, eta besteek, aldiz, berrikuntzaren kostuagatik.
Berritzen ez duten enpresen %64,8k diote nolabaiteko laguntzak (dirulaguntzak, orientazioa, zerbitzu teknologikoak, e.a.) beharko lituzketela egoera hori aldatzeko.
Txostenak
barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Joerak
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-08-28
IraunkortasunBioplastikoak: etorkizun jasangarriagoa eta merkeagoa agintzen duten berrikuntzak
2024-08-09
BerrikuntzaEHUk kostu txikiko teknologia sortu du droneen arteko talkak prebenitzeko
Norantz doan 4.0 industria2024-07-03
AAk enpresetan daukan eragina2024-06-20
Klimarako berrikuntza positiboa2024-06-05
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-01-08
DigitalizazioETE-en digitalizazioak 628.000 milioi euroko ekarpena izan lezakeEuropako ekonomian
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
DES2019 – Digital Enterprise Show. Innovation Hub2019-05-13
Ospital batek ahots bidezko laguntzaileak instalatu ditu logeletan2019-04-29
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
2023-11-21
Adimen ArtifizialaAdimen artifizialak nola aldatuko duen gure bizimodua bost urtean
2023-11-17
Adimen ArtifizialaAdimen artifizial honek errepide edo zubietako arrakala arriskutsuak antzemateko aukera ematen du
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Adimen Artifiziala birziklapen-prozesuan2023-02-02
Adimen Artifiziala:5 giltzarri enpresentzat2022-12-14
Adimen artifizialaren kritika eta aukerak2022-09-05
Google-n adimen artifiziala gai da haur batek bezala ikasteko2022-07-14
Laguntzak
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren Bigarren Laguntza-Deialdia 20242024-06-27
Erronka 2024 Laguntza Programa2024-06-20
Bideratu Berria Programa - 20242024-06-12
Sakondu Laguntza Programa - 20242024-05-27
Zabaldu Laguntzen Programa - 20242024-05-27
Bikaintek Programa 20242024-02-19
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - 1. deialdiak - 20242024-01-23
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko