menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

COVID-19tik ateratzen ari garen honetan, enpresek berritu nahi dute eta, gainera, berritu beharra daukate.Baina oso gutxi dira erronka horri aurre egiteko prest daudenak.

Berrikuntzak arrakasta izan dezan, beharrezkoak dira hiru gauza:

  • Berrikuntza lehentasun bihurtzea.
  • Inbertsioa eta talentua konprometitzea berrikuntzarako.
  • Prest egotea inbertsioa emaitza bihurtzeko.

Gero eta gehiago lehenesten da berrikuntza.

2021ean portzentajezko 10 puntu handitu zen (% 75eraino) berrikuntza euren hiru lehentasun garrantzitsuenen artean kokatzen duten enpresen kopurua. Kontuan harturik 2005etik egiten den azterlan honen sail historikoa, urte arteko gorakadarik handiena da hori.

Baina enpresen % 50 inguruk bakarrik inbertitzen dute horretan.

Lehentasunak ongi daude, baina konpromisoa ere behar da.Eta enpresen erdiak baino gutxiagok jartzen ditu benetako baliabideak helburu horiek lortzeko.Enpresa horiei berritzaile konprometituak deitzen diegu.

Antolakunde batek benetako balioa sortuko du, soilik bere berrikuntza-sistema prest badago lehentasuna eta konpromisoa emaitza bihurtzeko.

Berritzaile konprometitu askok aurre egin behar diote prestakuntza ezari.

Aurten inkestan sartu diren hainbat galderari esker posible izan da ebaluatzea zein neurritaraino dauden prestatuta enpresen berrikuntza-sistemak.Enpresa batek 100 puntu lortu behar dituondorioztatu ahal izateko ongi prestatuta dagoela berritzeko, baina berritzaile konprometituen laurden batek bakarrik lortu ditu 80 puntu edo gehiago.Batez besteko enpresa berritzaile konprometituek ez dituzte betetzen berrikuntzako prestakuntzarako kontuan hartzen diren -batzuetan esanguratsuak diren- jardunbide egokiak.Eta, definizioz, batez besteko enpresaren emaitza hori izan bada, berritzaile konprometituen erdiek puntuazio are baxuagoa dute.

Lidergoan eta taldeko lanean zentratzea lagungarri izan liteke prestakuntza arloko arrakala ixteko.

Prestakuntzarako bost elementu garrantzitsuenak bi puntu nagusitan laburbiltzen dira: lidergoa eta taldeko lana.

Lidergoa

Berrikuntzako liderrek emaitzak bultzatzen dituzte zuzendari nagusiak ongi finkatutako agenda argi bat duelako.Hain zuzen, konpainia berritzaileenetan zuzendari nagusia gai da lidergoa bere gain hartzeko, ongi ezagutzen du enpresa barruan gertatzen ari dena, eta berrikuntza lehentasuntzat dauka bere agendan.

Taldeko lana

Halaber, berrikuntzarako prestatzeko beharrezkoa da lankidetza sustatzen duen ingurune bat, zeinetan lotura estua egongo baita produktuak edo/eta zerbitzuak garatzen dituen lantaldearen eta merkataritza arloko zein salmentetako lantaldearen artean. Hain zuzen, inkestatutako exekutiboek aurten aipatu dute horixe dela gainditu beharreko oztopo nagusia berrikuntzan eginiko inbertsioak itzulera handiagoa izan dezan.

bcg.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten