menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Bizkaiko Berrikuntza Behatokia

Adimen artifiziala: LegebiltzarrakEBrentzat prestatu duen ibilbide-orria

Joerak

Nola hobetu dezake EBk AAren arloan duen bere mundu mailako posizioa?Maiatzeko Osoko Bilkuran Legebiltzarrak hainbat proposamen bozkatuko ditu adimen artifiziala garatzeko epe luzera.

18 hilabetez adimen artifizialari (AA) buruzko informazioa bildu ostean, Aro Digitaleko Adimen Artifizialari buruzko batzorde bereziaren (AIDA ingelesezko sigletan) txostenak ibilbide-orri bat proposatu du EBrentzat.Ikuspegi integral bat da, zeinaren helburua baita posizio komun bat lortzea epe luzera, EBk AAren arloan dituen balore eta helburu nagusiak nabarmenduko dituena eta legegintza arloan egiten ari den ahaleginei jarraipena emango diena.

Txostenak dioenez, EB atzean geratu da AAren inguruko garapen, ikerketa eta inbertsioan. Hortaz, bere ahaleginak bikoiztu behar ditu, adimen artifiziala funtsezkoa izango baita EBren eraldaketa digitalerako, eta gero eta inpaktu handiagoa izango duelako ekonomian eta eguneroko bizitzan.

EBk ezarriko dituen arau, berme eta erregelamenduek bermatu behar dute AAk sekulako abantailak dakartzala EBko eremu guztietan: trantsizio ekologikoa eta osasuna, industria, kudeaketa publikoa, nekazaritza, laneko produktibitatea, etab.

Txostenak ohartarazi du EBk azkar mugitu behar duela bere baloreetan oinarritutako arau argiak ezartzeko, bestela, arauak beste toki batzuetan sortuko baitira.

Zer proposatzen du adimen artifizialari buruzko txostenak?

Araudi-esparru abantailatsu bat, legeria dinamikoa eta gobernantza modernoa barne hartzen dituena, zeren Estatuen eta EBren indarreko legeriak zatikatuta baitaude, eta gainera, motelak dira eta ez dute segurtasun juridikorik ematen.Berrikuntza bultzatzeko eta araudi-karga saihesteko, AAren arrisku handiko aplikazioei bakarrik ezarri beharko litzaieke araudi zorrotz bat.

EBri dagokio AA arloko gaitasunak barneratzen laguntzea, pertsonek bizitzarako eta lanerako behar dituzten gaitasunak izan ditzaten.Txostenak dioenez, hori lagungarri izango da orobat teknologiarekiko konfiantza sortzeko, berrikuntza sustatzeko eta, EBko bikaintasun zentroak eta adituak babestuz, garunen ihesa saihesteko.

Orobatheldu behar zaie AAri lotutako alderdi militarrei eta segurtasun kontuei.Txostenaren arabera, EBk bere bazkideekin kooperatu behar du nazioartean, pertsonengan eta EBko baloreetan oinarritutako ikuspegi bat sustatzeko.

europarl.europa.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Iraunkortasun

Epea:2025-06-30


Kontsultatu
Berrikuntza
Terminalean

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Ekintzailetza

Epea:2025-05-16


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2025-06-06


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak

boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten
boletina

Enpresentzako Laguntzak Digitalizatzeko


Argitaratuko:2025-04-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak 130 patente europar eskatu zituen 2024an, Euskaditik egindakoen % 39,9


Argitaratuko:2025-03-27

Aurreikusten
oharra

INNOBIDEAK - KUDEABIDE: Kudeaketa aurreraturako laguntzak


Argitaratuko:2025-03-24

Aurreikusten
boletina

Teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten enpresen kopuruak gora egin du


Argitaratuko:2025-03-19

Aurreikusten
boletina

Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an


Argitaratuko:2025-03-13

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren erabilerak gora egin du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2025-03-06

Aurreikusten