menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Aurreikuspenen arabera, adimen artifiziala (AA) gizateria sakon-sakon aldatuko duen indarra izango da. Hain zuzen ere, ondorio hori atera da Elongo Unibertsitateko Imagining the Digital Future Centerek egindako txostenean, eta, bertan, mundu zabaleko 301 adituren iritziak azaltzen dira. Aditu gehienen ustez, hemendik 2035era, AAk dimentsio anitzeko eragin zabala izango du giza gaitasun eta jokabideetan.

Azterlana 2025eko apirilean argitaratu zen, eta, bertan ohartarazten denez, etorkizunean eraldaketa “sakonak” bezain “iraultzaileak” gertatuko dira pentsatzeko, jarduteko eta harremanak ezartzeko dugun moduan. Adituek aukerak eta arriskuak egongo direla aitortu duten arren, bat datoz aldaketa handi-handia izango dela eta oso kontuan hartu beharko dela esatean.

Hain zuzen ere, inkestatutakoen %61en aurreikuspenen arabera, AAko sistema ugari ezartzen direnean, aldaketa adierazgarri edo disruptiboak gertatuko dira gizakientzat. %8ren ustez baino ez, eragin hori txikia edo hutsaren hurrengo izango da. Ikuspegi partekatu horrekin batera, honako ohartarazpen argi hau ere egin da: AAren ondorioak ez dira onak edo txarrak bakarrik izango, bien arteko nahasketa konplexua izango dira-eta.

Inkesta hori 2024ko abendutik 2025eko otsailera egin zen, eta hainbat diziplinatako (teknologia, etika, soziologia, ekonomia eta hezkuntza, besteak beste) eta munduko zenbait eskualdetako (Amerika, Europa eta Asia barne) ahotsek parte hartu zuten bertan. Era berean, 200 inguru parte-hartzailek saiakera sakonak eskaini zituztenez, begirada kualitatibo eta globalaren bidez aberastu zen azterketa.

Besteak beste, adituentzat oso kezkagarria ere bada gizartean bizitzeko eta norbera garatzeko funtsezkoak diren trebetasunak narriatu ahal izatea. Zentroaren datuen arabera, askoren iritziz, ondorioak kaltegarriak izango dira honako arlo hauetan: enpatia, adimen emozional eta soziala, pentsamendu kritikoa, autonomia pertsonala, ongizate mentala, nortasuna, banakako agentzia eta judizio morala.

imaginingthedigitalfuture.org

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du

boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten