menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Orketrak “Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Digitalak. 2024ko DESI” txostena argitaratu du, eta, bertan, lurraldearen digitalizazio-maila aztertzen da EBkoaren aldean. Enpresen eraldaketa digitalean oinarritutako dimentsioan, euskal enpresen garapena ona da, eta oinarrizko teknologien ezarpen handia dute. Teknologia aurreratuen erabilera, ordea, nahiz eta Europako batezbestekoarekin bat datorren, oraindik ez da enpresa-sarearen %50era iristen.

2024. urteari buruzko edizioan, baieztatu egiten da Euskadiren posizioa sendoa dela digitalizazioaren arloan: aztertutako adierazleen %74 Europako sailkapeneko lehenengo hamar postuetan daude kokatuta; eta haietako hamar, lehenengo bosten artean. Horrez gain, adierazleen %83k hobera egin dute aurreko urtearen aldean, eta %71k bere horretan jarraitzen dute edo gora egin dute EBko estatu kideen aldean.

Euskal enpresek eraldaketa digitalean aurrera egiten jarraitzen dute, nahiz eta indartu beharreko funtsezko arloak dauden. Adierazle guztiak (unikornioekin zerikusia dutenak izan ezik) hazi egin dira, eta gehienek hobera egin dute edo bere posizioari eutsi diote. Edonola ere, aldea argia da ezarritako teknologia-motetan: oinarrizkoak (informazioaren truke elektronikoa edo sare sozialen erabilera, esaterako) oso-oso hedatuta daude, baina oraindik teknologia aurreratuenen ezarpena (datuen analitika, hodeiko konputazioa edo adimen artifiziala, esaterako) ez da %50etik gorakoa.

Oraindik ere, ETE-etako merkataritza elektronikoa Europako batezbestekoaren azpitik dago, azken urtean haien negozio-kopuruak hobera egin badu ere.

Txostenean azaldutako gomendioen artean, teknologia aurreratuen ezarpena bultzatzeko premia nabarmentzen da. Orketrak azpimarratzen duenez, oinarrizko tresnak ondo erabiltzen direla kontuan hartuta, funtsezkoa da enpresei irtenbide sofistikatuagoetarantz (AA, clouda, zibersegurtasuna edo analitika, esaterako) jauzia ematen laguntzea, euskal industriaren nazioarteko lehiakortasunari eusteko.

*DESI, orduz geroztik adierazleen taulatzat hartutakoa, digitalizaziorako prozesuan funtsezkoak diren lau dimentsioen inguruan dago egituratuta: (i) trebetasun digitalak, (ii) azpiegitura digitalak, (iii) enpresen eraldaketa digitala eta (iv) zerbitzu publikoen digitalizazioa.

orkestra.deusto.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Berrikuntza

Epea:2025-12-19


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an

boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten