menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Tresna berriak funtsezkoak izango dira lan-etorkizun hurbilean nahiz urrunean. Lau urte igaro dira Covid19aren pandemiaren ondorioz planeta osoak erronka handiari aurre egin behar izan zionetik, egunez egunekoa ordura arte bezala eraman behar izan zuelako baina inolako ukipen fisikorik gabe, hau da, urrutiko harremanak suspertzeko moduko tresna digitalen bitartez. Arlo askotan, jokoan jarri zen gure bizitzaren jarraipena, baina, horien guztien artean,lan-mundua izan zen epe laburrenean aurrerakuntza gehien ekarri zituena.

Tresna digitalak erabat funtsezkoak izan ziren lanean. Harrezkero eta orain arte, den-denakazkar baino azkarrago bilakatzen jarraitu du, harik eta adimen artifizialera eta, horren eskutik, boom teknologiko berrira iritsi arte. Dena dela, eztabaidapean egon da, eta proiekzio handia dauka etorkizun hurbilenari begira.

Duela urtebete baino gutxiago, jende asko adimen artifizialaren beldur zen, bazirudielako ordura arte gizakiok egin behar genituenlanak kenduko zizkigula. Orain, ordea, apurka-apurka onartzen ari gara beharbada lagungarria izan daitekeela egunez eguneko zereginak hobeto, azkarrago eta, batez ere, eraginkortasun handiagoz egiteko.

Enpresen Estrategian eta Pertsonen Garapenean espezializatutako BTS aholkularitza-enpresaren esanetan, gure herrialdean, enpresa eta pertsona gehienek uneren batean erabili dute AA, jakin-minez bakarrik erabili badute ere.

Hori dela eta, giltzarria ez da erabili behar den ala ez, nola erabili behar den baizik, ahalik eta errendimendu handiena ateratzeko eta enpresa guztiek bilakatzen jarraitzeko. Horrela, euren langileen lan-baldintzak hobetuko dituzte, eta, hala ere, hazteko beharrezkoa den emankortasunari eutsiko diote.

Langileen inguruko estrategien ezarpenari buruz daukan jakintzaren arabera,BTS aholkularitza-enpresak dioenez, adimen artifiziala ezartzeko orduan beti-beti oso kontuan hartu behar diren lau giltzarri daude:

1.- Esparru estrategikoa egin baino lehen helburua zein den zehaztea. Hori dela eta, edozein enpresa-proiektutako zeregin nagusien garapenean adimen artifiziala ezarri baino askoz ere lehenago, funtsezkoa da den-dena aztertzen duen azterketa egitea: tresna digital berri hau zer lan-arlorentzat izan litekeen onuragarriagoa, nola hobetu lezakeen eraginkortasuna…

2.- Pertsonei laguntzeko tresna izatea eta ez haiek ordezkatzekoa. Erabat funtsezkoa da puntu hori argi-argi uztea eta, horren ondorioz, enpresa osatzen duten pertsona guztiak prestatzen hastea, tresna horiek ondo baino hobeto ezagutu ditzaten eta egunez eguneko lanean erabiltzen jakin dezaten.

3.- Argi eta garbi edukitzea zein diren behar ditugun adimen artifizialeko tresnak eta zein ez.

4.- Adimen artifizialak enpresaren arloan izan behar dituen mugak zehaztea. Horixe bera ere bada oso garrantzitsua, baina, batez ere, etikari, datuen pribatutasunari eta segurtasunari dagokienez.

Azken batean, adimen artifiziala geratzeko iritsi da. Beraz, ezin zaio bizkar eman, eta sakon-sakon ezagutzen hasi beharra dago, onena atera ahal izateko. Horretan espezializatutako pertsonen eskutik eta edozein enpresatako taldearen gaineratikoari emandako prestakuntza onaren bidez, aurrerapausoak ugariak izango dira oso.

cincodias.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean

boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten