menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Itsasontzien diseinu eta arkitekturan espezializatuta dagoen eta egoitza Getxon duen Oliver Design enpresak duela gutxi bukatu ditu “Norwegian Gannet” itsasontzia egokitzeko lanak (izokina garraiatzeko eta prozesatzeko ontzi bat da, Zumaiako Astilleros Balenciaga S.A. ontziolan eraikia).

Konpainia horrek hasieratik hartu zuen bere gain itsasontzi honen barnealdea diseinatzeko proiektua. “Norwegian Gannet” erreferente bihurtuko da Europa Iparraldeko akuikultura sektorean, batik bat logistika eta energia arloetan dakartzan berrikuntzengatik, baina baita ere nazioarteko estandar berri bat markatuko duelako laneko itsasontzien esparruan, erosotasun-maila handia erdietsi baitu bere tripulazioarentzat.

Proiektu aitzindaria da, ezaugarri oso bereziak dituena eta helburutzat duena akuikultura kontzeptu berri bati erantzutea, diseinu hobeak eta eraginkorragoak bilatuz operazioen kostuak murrizteko eta ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko ingurumenean.

Premisa horiei jarraiki, itsasontzi hau gai da arrain-haztegietan hazitako izokina prozesatu, hoztu eta garraiatzeko Norvegia mendebaldeko itsasertzetik Hirtshals (Danimarka) hiriko porturaino, non sailkatu eta ontziratu egingo baita. Hala, nabarmen murrizten dira operazioaren kostua, merkaturatzeko behar den denbora eta operazioaren karbono-aztarna.

Itsasontziaren entrega bakoitzarekin 50 bat trailerren bidaiak saihesten dira, eta Finlandiako Wärtsilä konpainiaren propultsio-sistema hibridoa darabilenez (baterietan oinarritutako diesel motorra, mota honetako lehena mundu osoan), asko murrizten dira prozesu osoarekin lotutako isuriak.

youtube.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak

boletina

Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntza Berriak


Argitaratuko:2025-01-30

Aurreikusten
boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten