menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Norabidea 2019 txostenetik ateratako datuen arabera, esan liteke enpresa esportatzaileak berritzaileagoak direla, Bizkaiko enpresa esportatzaileen % 73,1ek adierazi baitu jarduera edo ekimen berritzaileren bat egin duela 2018an, eta portzentaje hori Bizkaiko enpresa guztiena baino dezente handiagoa da (% 57,1).

NORABIDEA berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari eta enpresek harekiko duten jarrerari buruzko ikerketa bat da. Informazioa eskuratzeko ad-hoc prestatutako merkatu azterketa bat egiten da, erakundean bertan eginiko galdetegi bat oinarri hartuta.

2019ko azterlanean 6 eta 100 langile bitarteko 1.915 enpresa inkestatu dira. Kontsultatutako enpresetatik 521ek esan dute enpresa esportatzaileak direla, eta haien datuak erabili dira txosten hau egiteko.

Bestalde, aldea dago azken hiru urteetan (2015, 2016 eta 2017) berritu duten enpresa berritzaileen eta guztizko enpresen portzentajeen artean: % 62,6koa eta % 45,9koa hurrenez hurren.

Inkestari erantzun dioten eta berrikuntza jardueraren bat egin duten enpresa esportatzaileen % 33,9k neurtu eta zehaztu egin dute fakturazioaren zein portzentaje datorren inplementatu dituzten berrikuntzetatik. Erdiak baino gehiagok (% 52,7) adierazi du igurikapenak “nahikoa” bete zaizkiela, finkatutako helburuetako asko bete direlako, eta % 12,4k uste du erabateko arrakasta izan dela. Enpresa guztiak kontuan hartuz gero, portzentajea askoz baxuagoa da: % 27,4.

Berrikuntzaren esperientziak balantze positiboa du inkestari erantzun dioten enpresa esportatzaile gehienentzat. Elkarrizketatutako enpresa esportatzaileen %65,1ek baieztatu dute inplementatutako berrikuntzek guztiz edo nabarmen bete dituztela finkatutako helburuak (portzentaje hori txikiagoa da enpresa guztiak kontuan hartuz gero: % 62,1).

Kontsultatutako enpresa esportatzaile gehienek etengabe berritzen dute, ekonomi eta finantza testuingurua gorabehera, eta etorkizunerako aurreikuspenei dagokionez, aipatu dute asmoa dela jarduera mantentzea eta zenbait kasutan helburu handiagoak finkatzea, batik bat produktu edo zerbitzuen, prozesuen eta marketin eta merkaturatzearen berrikuntza arloetan.

Txostenak beste alderdi batzuk ere aztertzen ditu:

  • Zein arlotan berritzen duten enpresek
  • Laguntza publikoak
  • Jarduera berritzailearen eraginak
  • Giza kapitala eta ezagutzaren kudeaketa
  • Berrikuntza babesteko metodoak
  • Lankidetza, berrikuntzarako sarbidea

Txostena: Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan

Txostena: norabidea 2019

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da

boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten