menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

EB hazi egin da berrikuntza arloan, baina onartu du hazkuntza horrek uniformeagoa izan behar duela. Txostenak Euskal Autonomia Erkidegoa aipatzen du, eta berari buruz dioen gauza bakarra da Estatu kideetako berrikuntza-gune bat dela eta maila ?moderatua? duela asmakuntzan eta orijinaltasunean, Praga eta Bratislava bezalako hirien parean dagoelarik.

Europar Batasuneko (EB) berrikuntzaren emaitzek erakusten dute etengabe hazi dela 2016 osoan zehar, baina Europako Batzordeak (EB) azpimarratu du aurrerapen-maila desberdina dagoela Estatu kideen artean, gaur bertan argitaratu den azken adierazlearen arabera.

Suedia da berrikuntzako liderra EBn, baina Lituania, Malta, Holanda, Austria eta Erresuma Batua dira azkarren hazten ari diren estatuak, EBko exekutiboak argitaratutako datuaren arabera.

Ikuspegi globala kontuan hartuta, EB ia iritsi da Kanada eta Estatu Batuen mailara, baina urrun dago Hego Korea eta Japoniatik berrikuntzaren errendimenduari erreparatuz gero.

Elzbieta Bienkowska-k, Ekintzailetza eta ETEen komisarioak, adierazi du EBko industriak ?berritzen jarraitzen duela?, nahiz eta ?atzeratuta geratu garen? esparru horretako lider globalekin alderatuta.
?Globalizazioaren eta aldaketa teknologiko azkarren garai honetan, berrikuntza funtsezkoa da gure hiritarren eta Europako ekonomiaren oparotasuna bermatzeko? gaineratu du.
Bestalde, Carlos Moedasek, Ikerketa eta Berrikuntzako komisarioak, hauxe adierazi du emaitzak ikusi ondoren: ?oraindik gehiago egin daiteke? hobetzeko. Horregatik, dagoeneko hasiak dira prestatzen berritzailerik ?arrakastatsuenei? laguntzeko.
Suediaz gain, Danimarka eta Finlandia izan ziren EBko herrialde berritzaileenak; ilarako azken postuan kokatu ziren, berriz, Errumania eta Bulgaria, ?berritzaile apalak? izeneko taldearen barruan.

EBko exekutiboak adierazi du ?asko jaitsi? direla arrisku kapitaleko inbertsioak eta ETEek berrikuntzen aurkezpenetan izan duten parte-hartzea. Dena den, espero du berrikuntzaren errendimendua %2 haziko dela datozen bi urteetan.
EBko berrikuntzaren urteko adierazleari esker posible da konparaketa bat egitea Batasuneko herrialdeetako ikerketa eta berrikuntzako emaitzekin, bai eta beste herrialde batzuetako emaitzekin ere.

ec.europa.eu

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia

boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten
boletina

Euskadi, eskualde berritzaileenen artean, 2024ko Europako Berrikuntza Panelaren arabera


Argitaratuko:2025-11-06

Aurreikusten
boletina

2035: Robot Kolaboratzaileen Aroa


Argitaratuko:2025-10-30

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten