menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Eskualdeetako Berrikuntza Adierazleen Koadroaren 8. edizioak ebaluaketa konparatibo bat egiten du 22 estatu kidetako 220 eskualdetako berrikuntza-sistemen errendimenduari buruz. Berrikuntza Adierazleen Europako koadroarekin alderatuta, Eskualdeetako koadroa gehiago zentratzen da enpresa txiki eta ertainen (ETE) emaitzetan.

Europako eskualdeak honela sailkatzen dira: berrikuntzako liderrak (53 eskualde), berritzaile indartsuak (60 eskualde), berritzaile ertainak (85 eskualde) eta berritzaile apalak (22 eskualde).
2017ko Berrikuntza Adierazleen Europako koadroak eta Eskualdeetako Berrikuntza Adierazleen koadroak ondorio hauek atera dituzte:

  • Beste behin ere, Suedia da Europar Batasuneko berrikuntzako liderra, eta atzetik ditu Danimarka, Finlandia, Herbehereak, Erresuma Batua ?berrikuntzako liderra lehen aldiz- eta Alemania.
  • Berrikuntzako eremu zehatzetan, hauek dira EBko liderrak: Danimarka: giza baliabideak eta berrikuntzarako ingurune lagungarriak; Luxenburgo: ikerketa sistema erakargarriak eta aktibo intelektualak; Finlandia: finantzaketa eta laguntzak; Alemania: enpresen inbertsioak; Irlanda: berrikuntza ETEetan eta ingurumeneko inpaktua; Belgika: berrikuntzako eta lankidetzako loturak; Erresuma Batua: salmenten efektuak.
  • Berritzaile ertain diren herrialdeetan ere badaude eskualde mailako berrikuntza nukleoak, Eskualdeetako Berrikuntza Adierazleen koadroak erakusten duen bezala: Praga Txekian; Bratislava Eslovakian; eta Euskadi Espainian.
  • Esparru hauetan hobetu da gehien berrikuntzaren errendimendua: nazioarteko argitalpen bateratuak, banda zabalaren sarpena, unibertsitateko titulatu eta doktore kopurua eta IKTetako prestakuntza.
  • Nabarmen egin dute beherantz arrisku kapitalean eginiko inbertsioek eta berrikuntzak egiten dituzten ETEen portzentajeak.
  • Aurreikuspenen arabera, datozen bi urteetan berrikuntzaren errendimendua %2 haziko da.
  • Eskualderik berritzaileenak herrialde berritzaileenetan egoten dira normalean.

Berrikuntzako liderrek errendimendu onena dute adierazle guztietan, batik bat ikerketa sistemaren errendimendua (argitalpen zientifikoak) eta enpresetako berrikuntza (enpresa berritzaileen ekintzak) neurtzen dituzten adierazleetan. Eskualde mailako berrikuntzako lider gehienak daude Europako Berrikuntza Adierazleen koadroan berrikuntzako lider gisa sailkatutako herrialdeetan, eta lider ertain eta apal gehienak, berriz, berritzaile ertain eta apal gisa sailkatutako herrialdeetan. Hala ere, badaude eskualde mailako ?bikaintasun poltsak?, hau da, berritzaile apaletan kokatutako berrikuntzako liderrak [adibidez, Praha (Praga) Txekiar Errepublikan, Bratislavska kraj (Bratislava) Eslovakian eta Euskadi Espainian]; eta badaude baita ere berrikuntzako lider eta berritzaile indartsu diren herrialdeetako hainbat eskualde atzean gelditu direnak.

Berrikuntzaren errendimendua hobetu egin da eskualde gehienetan, halaxe gertatu da aztertutako 216 eskualdetatik 128tan (eskualdeen ia %60). Eskualdeko berrikuntzako liderren kasuan, portzentaje hori %75etik gorakoa da, berritzaile indartsu eta berritzaile ertainen kasuan, ia %55ekoa, baina berritzaile apal gisa sailkatutakoen kasuan, %30 ingurukoa baino ez.
Errendimenduak behera egin du Errumaniako eskualde guztietan, eta Alemania, Danimarka, Espainia, Finlandia, Hungaria, Portugal eta Txekiar Errepublikako eskualdeen %50 baino gehiagotan.

europa-nu.nl

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten