menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Hiri adimendunek berekin dakartzaten berrikuntza teknologikoek askotan ez dute aintzat hartzen biztanleriaren zati garrantzitsu bat: ezgaitasunak dituzten pertsonak. Baina aktibista eta enpresa olde berri bat hasi da arazo hori konpontzeko alternatibak eskaintzen.

World Enabled aholkularitza taldeko presidente Victor Pineda munduan barrena ibiltzen da hitzaldiak eskainiz eta gobernuei hirien plangintzari eta garapenari buruzko aholkularitza emanaz. Baina ukimenezko pantailadun kiosko batekin topo egiten duenean blokeatuta gelditzen da. Pinedak eta bera bezala gurpildun aulkian dabiltzan pertsonek ezin dituzte nahi bezala erabili esku eta besoak, eta horrelako pantailak oztopo bihurtzen dira, gauzak erraztu beharrean.

Arazo hori okerragotzen ari da, hiriek gero eta gehiago baliatzen dituztelako horrelako sistemak, kutxazainak eta harreretako langileak ordezkatzeko. “Baldin eta kiosko bat bada nire aukera bakarra trenerako txartela erosteko, zerbitzu bat ordaintzeko edo informazioa eskuratzeko, baztertuta bukatuko dut” adierazi du Pinedak.

Mugikortasun, ikusmen, entzumen edo funtzio kognitiboaren ezgaitasunen bat duten pertsonak, askotan, hirietara joaten dira bizitzera hango garraio eta zerbitzu sistema integralak aprobetxatzeko. Baina Estatu Batuetako Legeak ez du zehazten nola diseinatu eta inplementatu behar dituzten udalerriek ezgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzu digitalak. Ondorioz, gerta liteke hirietako teknologia berri batzuk irisgarritasun arazoak sortzea, konponbideak eskaini beharrean.

Arazo hori inon baino nabarmenagoa da New Yorkeko LinkNYC kioskoetan (AEBak). Makina horiek 2016an instalatu ziren, audio formatuko jarraibiderik eta pantaila irakurtzeko funtziorik gabe (ikusi Kiosko adimendunak etorkizuneko hirien garuna bihurtzen ari dira). Instalatu eta handik gutxira, Itsuentzako Amerikako Federazioak auzitara eraman zuen NY hiria. Kasua 2017an ebatzi zen eta New Yorkek kioskoak eguneratu behar izan zituen, baina Pinedak dio, oro har, ukimenezko pantailak oraindik ez direla guztiz irisgarriak ezgaitasunak dituzten pertsonentzat.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak

boletina

2025eko asmakizun berritzaileenak


Argitaratuko:2025-01-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Dirulaguntzak


Argitaratuko:2025-01-09

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten