menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Vietnam arrakasta izaten ari da pandemiaren aurkako borrokan, nahiz eta ez daukan baliabide ekonomiko askorik. Asiako beste herrialde aberatsago batzuen aldean, Vietnamek ezin ditu proba-programa masiboak egin Hego Koreak bezala, non 338.000 pertsonari egin baitiete proba. Vietnamen, martxoaren 20ra arte, 15.637 pertsonari bakarrik egin dizkiete testak. Hala ere, bestelako neurriak jarri dira martxan, eta neurri horiek arrakasta izan dute agerraldiaren zabalkundea geldiarazteko.

Munduko Ekonomia Foroak dioenaren arabera, Vietnamek hainbat ekimen jarri zituen martxan otsailaren 1ean COVID-19aren hedapenari aurre egiteko: bertan behera utzi zituen Txinatik zetozen eta Txinara zihoazen hegaldi guztiak, eskolak ixtea erabaki zuen Ilargi Urte Berriaren ondoren, eta joan den hilaren erdialdean 21 eguneko berrogeialdia agindu zuen Vinh Phuc probintzian, Hanoi iparraldean, Txinako Wuhan hiritik (birusaren lehen gunetik) itzultzen ari ziren langile migratzaileen osasunak sortutako kezkagatik.

Vietnam ahalegin proaktibo hauek egiten ari da azken bi hamarkadetan bizi-kalitatea asko hobetu ondoren. 2002 eta 2018 arteko eraldaketa ekonomikoak pobreziatik atera zituen 45 milioitik gora vietnamdar. Herrialdearen per capita Barne Produktu Gordina (BPG) bikoiztu eta are gehiago hazi da, 2018an 2.500 baino gehiagokoa izateraino, herrialdearen benetako BPGak % 7,1eko hazkundea izan zuelarik. Osasuna izan da gorakada handiaren beste adierazle bat: bizi-itxaropena 71 urtekoa zen 1990ean, eta 2015ean 76 urteraino igo zen.

Orain, herrialdera iristen diren pertsona guztiek bi asteko derrigorrezko berrogeialdia igaro behar dute, bertan behera utzi dituzte atzerriko hegaldi guztiak, infektatuta dauden pertsona guztiak isolatu dituzte eta euren kontaktu guztien jarraipena egin da.

Vietnamek alderdi bakarra du, ongi antolatutako zerbitzu eta segurtasun zerbitzu handiak dituena, eta erabaki zentralizatu eta azkarrak hartu ditu. Halaber, oso barneratuta dute zaintzaren kultura, halako moldez non koronabirusari buruzko albiste faltsuak edo desinformazioa zabaltzen ari direnek poliziaren bisita jaso baitezakete: oraingoz, 800 pertsona inguru zigortu dira.

ticbeat.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2023-09-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-09-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak

boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-07-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten
extra

Digitalizaziorako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-05-13

Aurreikusten
boletina

Digitalizazioa Europan


Argitaratuko:2024-05-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 63,5ek eraldaketa digitaleko prozesuei ekin zien 2023an


Argitaratuko:2024-04-26

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 23,5 digitalizazio-fase aurreratuan dago


Argitaratuko:2024-04-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitalari Buruzko Txostena


Argitaratuko:2024-04-12

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako azken laguntzak kontsultatu


Argitaratuko:2024-04-04

Aurreikusten
oharra

Adimen Artifizialak presentzia handiagoa du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2024-03-20

Aurreikusten