menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Gaur egun, badira hainbat faktore ahaltsuberrikuntza bultzatzen dutenakjasangarritasun arloan:enpresen gaineko presio politikoa, klimaerrespetatzen duten produktuen eskaera eta errekorreko inbertsio-mailak klima arloko teknologian.

Artikulu honek hizpide hartzen ditu zazpi sektoretako (AMS-Manufaktura aurreratuko zerbitzuak, automobilgintza, txikizkako merkataritza, banka, energia, osasuna eta kontsumorako produktuak) jasangarritasunean inpaktu handia izan dezaketen hainbat berrikuntza.

3D inprimaketak AMS proiektu handi eta konplexuagoak aztertu eta azkartzen ditu

Material berrien (adibidez, zementua eta metalak) 3D inprimaketan eta objektu handiagoen inprimaketan eginiko azken aurrerapenei esker, posible da sektore honetako baliabide naturalen erabilpena eta hondakin sorkuntza murrizteaeta eraginkortasunahanditzea.Eraikuntza sektorerako 3D inprimaketaren bidez ere aukera dago artikulu konplexuak eta neurrira eginikoakazkarrago eta zehatzago eraikitzeko.

Alquist eraikuntza-enpresak 3D inprimaketa erabiltzen du mota guztietako etxebizitza jasangarriak (bizitza bakarrekoak, bizitza anitzekoak, erabilpen mistokoak eta pertsona nagusientzako etxebizitzak) eraikitzeko eta, bide horretatik, kostua murrizteko komunitate kaltetu eta txiroetan.3D bidez inprimatutako hormigoia erabiliz, Alquist enpresak % 15eraino murrizten duzurezko etxe bat eraikitzearen ohiko kostua.

Balio-katea gero eta aldakorragoa izaki, funtsezkoa datxikizkako merkataritzaeraginkor bihurtzea, eta AAk modu zehatzagoan kontrolatu eta murrizten ditu emisioak

Teknologiak -adimen artifiziala (AA) barne-, lagungarri izan litezke sistemaren karbono-aztarna gainbegiratzeko, emisioak prebenitu eta murrizteko, eta barneko operazioak eta kanpoko bazkideenak optimizatzeko.

Sweep enpresak plataforma bat eraiki dukarbono emisioak kudeatzeko, non txikizkariek posible duten 3. mailako isuriak kontrolatu, aurreikusi eta murriztea balio-kate osoan.

Inpaktuak bultzatuta, bankuek balio-modu jasangarri berriak sortzen jarraitzen dute, hala nola produktu eta zerbitzu ekologikoagoak.

Banku sendoekdeskarbonizazio-proiektuak babesten dituzte eta emisioak murrizteko zerbitzuak eskaintzen dituzte.Enpresa gorakorrak jasangarritasunean zentratutako produktu eta konponbide berriak bultzatzen ari dira, besteak beste: inbertsio berdeko estrategiak, transakzioetan oinarritutako karbono-konpentsazioa eta irabaziak konpentsazio-proiektuetara bideratzea.Horietako batek, Aspiration-ek, bere 6 milioitik gora kontsumitzaile eta bezerori laguntzen die neutralak izaten karbonoaren arloan.Kreditu eta debitu txartelek berekin dakartzate karbonoa murrizteko konponbideak, esaterako, automatikoki konpentsatzea erosketen karbono-aztarna.

Energia arloko enpresentzat momentu honetan funtsezkoa da eta ez da negoziagarria karbonoaz harago inbertitzea euren zorroa eraldatzeko.

Energiaren sektoreko erraldoien ikuspegiaren alderdietako bat da arrisku kapitaleko funtsak sortzea energia arloko teknologia berriak eskuratzeko.

Cambridge Unibertsitatetik ateratako H2GO Powerenpresak erreaktore bat garatu du, gai izango dena hidrogenoa egoera solidoan biltegiratu eta eskatu ahala askatzeko. Litiozko baterien alternatiba seguru eta emisio gabea izango litzateke.Erabiltzaileak edukiontzi baten tamainako eta energia berriztagarriz elikatutako unitateetara konektatzen dira, energia biltegiratzen dute hidrogeno forman, eta gero eskatu ahala askatzen dute.AA algoritmoei esker kudeaketa errentagarria bihurtzen da eta operazioak optimizatzen dira.

Gure osasun industria, oinarrizkoa bezain konplexuadena, ekonomia zirkularra sustatzeko premia lantzen ari da.

Erronka da hondakinak murriztea arreta kaltetu gabe.Ekonomia zirkularreranzko sistema-aldaketa batek berekin ekar lezake dispositibo mediko berriak erabiltzen hastea, bereziki diseinatuak berrerabiltzeko eta ahal den denbora gehienean zirkulazioan mantentzeko.Zaborretara doan guztiak biodegradagarria izan behar du.

Notpla enpresak ontzi biodegradagarriak fabrikatzen ditu astetan degradatzen diren alga eta landareekin.Enpresak askotariko makina eta materialak eskaintzen ditu bezeroen produktuak ahalik eta modu jasangarrienean ontziratzeko eta, jakinarazi dutenez, 12 milioi dolar baino gehiago bildu ditu jadanik.Duela gutxi, Morrama diseinu industrialeko agentziak kontzeptu bat sortu du guztiz birziklagarria eta biodegradagarria izan daitekeen munduko lehenengo Covid-19 proba egiteko.

Elikagaien kontsumo eta produkzio ohiturak ESG-ren (ingurumena errespetatzen duen gobernu sozial eta korporatiboa) hazkundearen erdigunean daude, nekazaritza bertikala eta laborategian hazitako okela buru direla

Nekazaritza eta elikadura arloetako ikuspegi berriak (adibidez, nekazaritza bertikala eta laborategian hazitako okela) lagungarri izan litezke elikagai kopuru bera edo handiagoa ekoizteko ur eta lur gutxiago erabiliz.

Air Protein enpresak animalia-proteinak fabrikatzen ditu aireko elementuakbere hazigaiekin konbinatuz eta, hartara,ordu gutxi batzuetanproteinak airetik sortuz.Irinari aplikatzen zaizkion sukaldaritza-teknikekin okelaren antzeko testura eta zaporeak lortzen dira.Eta nekazaritza bertikalari dagokionez, IGS-kplataforma batzuk eskaintzen ditu, klima aproposak sortzen dituztenak landare zein pertsonentzat.

Autoaren industria aireko mugikortasuna erabiltzen hasi da araudialdaketei eta gizartearen onarpenari esker.

BalitekeAireko Mugikortasun Urbanoak (MAU), pertsonak nahiz salgaiak garraiatzen dituenak eta dronetan oinarritua dagoenak, hirietako trafikoa arintzea, kutsadura akustikoa murriztea eta energia sektorea deskarbonizatzea. Gaur egun teknikoki posible da jadanik, baldin propultsio elektrikoa bezalako teknologia berriak eta baterien gaitasun handiagoa aplikatzen badiraaireratze eta lurreratze bertikaleko sistemetan.

energiahoy.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten