menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Zergen arloan dauzkan eskumenez baliatuz, Aldundiak mugatu, eten edo atzeratu egin ditu martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean sortzen diren zerga-betebeharrak: zergen ordainketak eta autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztea. Epealdi hori luzatu egin daiteke larrialdiaren arabera.Langile autonomoen PFEZren zatikako ordainketak ere eten egingo dira. Luzapena Sozietateen gaineko Zergan, ETE eta mikroETEentzat.

Koronabirusaren hedapena gelditzeko ezarri diren murrizketek gizartean eta ekonomian nolako ondorioak edukiko dituzten oharturik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat neurri ezarri ditu zergen arloan bizkaitarren likidezia hobetzeko (batez ere mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena) eta kutsadurak ekonomiako sektore ahulenetan edukiko duen eragina are kaltegarriagoa izatea eragozteko.

Gaur, martxoaren 17an (asteartea), Aldundiko Gobernu Kontseiluak 1/2020 Foru Dekretu Arauemailea onetsi du; gero Batzar Nagusietara bidaliko da, berrets dezan. Honako neurri hauek ezartzen ditu zergen arloan :

  1. Prozedurak eten edo luzatu
    1. Ekainaren 1era arte atzeratu da 2020ko martxoaren 16tik aurrera ofizioz hasi beharreko zerga-prozeduren hasiera. Atzerapen honek ez du eraginik edukiko zehapen-prozeduretan, ofiziozko konpentsazioetan, enbargoetan eta pertsona fisikoen gaineko zergaren likidazio-proposamenetan.
    2. Ekainaren 1era arte luzatu da autolikidazioak eta aitorpenak norberaren borondatez aurkezteko epealdia. Nolanahi ere, luzapen hau eza zaie aplikatuko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan nahitaez izapidetu beharrekoei.
    3. Ekainaren 1era arte atzeratu da zergadunek eskatuta hasi beharreko zergen arloko jarduketak egiteko epealdiaren hasiera. Atzerapen hau ez zaie aplikatuko nahitaez baliabide telematikoen bitartez aurkeztu beharrekoei.
  2. Epealdiak luzatu
    1. Otsaileko autolikidazioak norberaren borondatez aurkezteko eta ordaintzeko epealdia 2020ko apirilaren 14era arte luzatu da.
    2. 2020ko martxoaren 16tik aurrera mugaeguneratzen diren likidazioen emaitzako kopuruak ordaintzeko epealdia egutegiko hamabost egun luzatu da.
  3. Zergen arloko prozeduren izapideak eten
    1. Zergen arloko prozedura guztiak eten egingo dira 2020ko martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean; halaber, zergen arloan eragina duten dokumentuak, aurrekariak edo informazioa jasotzeko banakako errekerimenduei erantzuteko epealdia ere eten egingo da aldi horretan.
  4. Zergen ordainketa geroratu
    1. Gerorapen berezia onetsi da langile autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txikien zergen arloko zorretarako. 2020ko martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean norberaren borondatez aurkeztu eta ordaindu beharreko zorrak bermerik jarri gabe eta berandutze-interesik sortu gabe geroratu ahal izango dira. Zor horien ordainketa hiru hilabetez etengo da borondatezko epealdia amaitu ondoren; gero, kopuru bereko hileko sei kuota ordaindu beharko dira.
    2. Langile autonomoek eta enpresa txikiek eta mikroenpresek honako zerga-zor hauen ordainketan ere aplikatu ahal izango dute gerorapen berezi hau: Administrazioak likidatu ondoren norberaren borondatez 2020ko martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean ordaindu beharreko zerga-zorrei. Zor hauek aurreko zenbakian azaldu den modu berean ordainduko dira.
  5. Indarreko gerorapenak
    1. Hilabete geroratu da ordaintzeko epealdia luzatuta duten zorren martxoko ordainketa. Beraz, martxoaren 25ean Ogasunak ez ditu kobratuko kopuru horiek, eta ondoko ordainketa guztiak ere hilabete atzeratuko dira. Neurri honek ez du sortuko berandutze-interesik.
  6. Langile autonomoen PFEZen ordainketa zatikatuen ordainketa eten
    1. Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek ez dute edukiko PFEZen 2020ko lehen eta bigarren hiruhilekotako autolikidazioak egin beharrik, ez eta horien emaitzako ordainketa zatikatuak ere. Neurri honek zuzeneko onura ekarriko die 35.000 zergadun ingururi; konturako bi ordainketa horien ondorioz Ogasunak 40 bat milioi euro jasoko lituzke.
  7. Aitorpenak aurkezteko zazpi aste gehiago autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzat: Lehenengo neurria ekonomia-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoentzat, mikroenpresentzat eta enpresa txikientzat da, eta ekainaren 1era arte luzatu zaie aitorpenak eta likidazioak aurkezteko epea. Neurri horren barruan sartzen dira nahitaez telematikoki aurkeztu behar direnak. Beraz, zazpi astez luzatzen da 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean ezarritako epea, hasiera batean apirilaren 14ra arte luzatu baitzen aurkezpen telematikorako epea kolektibo hauentzat.

Itzulketak, bermatuta

Neurri hauez gainera, eta helburu berarekin (enpresen eta langile autonomoen likidazioa bultzatzea), Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak datozen hiletan egin beharreko itzulketak bermatzen ditu eta, ahal duela, aurreratu egingo ditu.

Maiatzaren 31ra arte Foru Ogasunak 224 milioi euro emango dizkie Bizkaiko enpresei eta langile autonomoei BEZaren itzulketengatik.

PFEZi dagokionez, Errenta 2019 kanpainaren hasierarekin batera, Foru Ogasuna maiatzeko lehen astean zerga horren itzulketak egiten hasiko da; guztira, 431 milioi euro baino gehiago itzuliko ditu.

Luzapena Sozietateen gaineko Zergan, ETE eta mikroETEentzat

Sozietateen gaineko zergan, mikro-sozietateen gaineko zerga aurkezteko epea luzatu da. Eta enpresa txikiak. Era berean, epeak malgutzen dira 64.bis artikulua parte hartzea ikerketa eta garapena edo berrikuntza teknologikoa. Azkenik, zerga honen zergadunak denbora gehiago dute berrinbertsioa eta inbertsioak.

Zergadunaren arretarako telefonoa: 946 125 500, ordutegi jarraituan, 8: 30etik 19: 00etara, astelehenetik ostiralera

Argibide gehaigoa: beaz.bizkaia.eu

1/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, martxoaren 17koa, COVID-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoa.

Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 707/2020 FORU AGINDUA - BOB - zk.64 - 2020ko apirilaren 2an

Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 716/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa. Honen bidez, jakinarazpen telematikoaren arloko salbuespenezko arauak ezartzen dira, aplikatu ahal izateko martxoaren 17ko 1/2020 Foru Dekretu Arauemailean (COVID-19ren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoa) jasotako presazko neurriak. BOB - 65.zk.-2020ko apirilaren 3a

3/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, apirilaren 28koa, COVID-19 osasun-larrialdiaren ondoriozko ezohiko tributu-neurri osagarriei buruzkoa

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten