ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA - 2026
| ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA - 2026 | |
| Laguntzak: Berrikuntza | |
Programa hau bost jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
Epea: | |
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 2tik 27ra | |
| Jatorrizko: | BAO - 5. zk. 2026, urtarrilak 09. Ostirala |

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/promocion-economica
94 612 56 00 // 94 406 80 08
1. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN GARAPENA
Xedea
Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute
Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.
Onuradunak
Pertsona fisiko edo juridikoek baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntzaren onuradun izateko:
- Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
- Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2024ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
- Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 5 lanpostu dituztenak.
- Negozio-unitate berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 5 lanpostu dituztenak, beti ere barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den eragile zientifi_ ko-teknologikoak izan daitezke dirulaguntzen onuradunak: Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak, Zentro teknologiko multifokalizatuak, Zentro teknologiko sektoriala eta. Ikerketa kooperatiboko zentroak.
Diruz lagundu daitekeen egitatea
Honako hau joko da diruz laguntzeko egitatetzat: Enpresa berritzaile berrien sorrera.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak
Proiektua garatzeko kanpo-gastuak:
- Bideragarritasunari, merkatuari, komunikazioari eta marketinari buruzko azterlanak, bai eta txosten teknikoak ere.
- Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
- Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Bidaiak egitea eta ferietara joatea proiektua garatzeko.
- Enpresa berritzaile berrien kasuan, Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea
2. ARLOA: ENPRESA BERRITZAILE BERRIAK
Xedea
Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
Dirulaguntzaren onuradunak
- Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten enpresa berritzaile berriak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin
- EJZko altaren lehenengo data 2024ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa izatea
- Sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta ekoizpen-zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- Merkataritzako sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egotea.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak
Enpresa berria sortzeagatiko prima
Proiektua garatzeko kanpo-gastuak:
- Enpresa berria eratzea.
- Enpresa berria abiaraztea.
- Bidaiak egitea eta azoketara joatea.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea
Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa
3. ARLOA: EKINTZAILETZA EKOSISTEMA SUSTATZEA
Xedea
Bizkaian lider diren enpresen eta Bizkaiko ekintzailetza-sistemaren arteko interakzioa erraztea.
Dirulaguntzaren onuradunak
Bizkaiko produkzio-zentroari atxikita lanaldi oso baliokidean gutxienez enplegu 1 duten eta lana Bizkaian egiten duten enpresa liderrak izan daitezke dirulaguntzen onuradun
Diruz lagundu daitekeen egitatea
- Berrikuntzarako lankidetza-plan bat garatzea. Plan honen xedea da enpresa traktoreek berrikuntzaren arloan dituzten beharrak eta erronkak asetzea ahalbidetzea, Bizkaiko startupekin lankidetzaren eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren bidez
- Bizkaian startupak dinamizatzeko prozesu bat garatzea. Prozesu hori enpresa traktoreak bultzatuko du, eta bere ildo estrategikoen eta jardueraren lehentasunezko sektore-esparruetan zentratuko da.
Berrikuntzarako lankidetza-plana eta startupak dinamizatzeko programa kanpoko aholkularitza adituarekin eta Beaz, SAUren ikuskaritzapean egingo dira.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak
- Berrikuntzarako lankidetza-plana garatzeko kanpo-aholkularitza gastuak.
- Startupak dinamizatzeko programa bat diseinatu, garatu eta ezartzeko kanpo-aholkularitza gastuak.
4. ARLOA: AZELERAZIOA
Xedea
Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta
Dirulaguntzaren onuradunak
Pertsona juridikoek baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntzaren onuradun izateko:
- Gutxienez ere 30.000 euroko kapital soziala ordainduta dutenak
- Eskabidea aurkezten denean, lanaldi oso baliokidean gutxienez 4 lanpostu dutenak,
- 150.000 euroko edo gehiagoko fakturazioa 2024eko ekitaldian
Diruz lagundu daitekeen egitatea
- abian dagoen negozioaren eskalabilitatea merkatu berrietara,
- fakturazioa eta enplegua handitzea,
- lehiakortasuna areagotzea
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira azelerazio-proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza baten gastuak
5. ARLOA: STARTUPEN AZELERAZIO-PROGRAMAK AKTIBATZEA BIZKAIAN
Xedea
Diruz lagundu daitezkeen egitatetzat hartuko dira startupak azeleratzeko programak, baldin eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistema ezagutaraztea eta parte hartzen duten startupen eta hura osatzen duten eragileen arteko sinergiak sortzen laguntzea badute helburu, Bizkaiko enpresa-ehuna tartean sartuta.
Onuradunak
Enpresa azeleratzaile pribatuak izan daitezke diru-laguntzen onuradun.
Diruz lagundu daitekeen egitatea
Azelerazio-programak gutxienez honako alderdi hauek jaso beharko ditu:
- Bizkortu beharreko startupek berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak izan beharko dute, eratze- eskritura publikoaren bidez inskribatuta egon beharko dute Merkataritza Erregistroan edo jatorrizko herrialdeko sozietateen erregistro ofizialean, eta ez dira 10 urte baino gehiago igaro inskripzio-datatik.
- Azelerazio-programa aurrez aurre garatu beharko da BAT, B Accelerator Tower-en, BEAZ, SAU-k horretarako prestatutako guneetan.
- Azelerazio-programa garatzeko gutxieneko iraupena 4 astekoa izango da, aurrez aurreko formatuan.
- Azeleratu beharreko gutxieneko startup kopurua 5 izango da.
- Azeleratu beharreko startupetatik gutxienez % 60k EAEtik kanpokoak izan behar dute. f) Programako ordu guztien % 5, gutxienez, enpresa- hazkunderako funtsezkoak diren esparruetan gaitzeko izango dira, hala nola estrategia, berrikuntza, nazioartekotzea, finantzak, talentuaren kudeaketa, marketin digitala eta merkaturatzea.
- Programako ordu guztietatik, gutxienez 10 ordu erabili beharko dira estrategia, berrikuntza, nazioartekotzea, finantzak, talentuaren kudeaketa, marketin digitala eta merkaturatzea bezalako gaietan parte hartzen duen startup bakoitzaren mentorizazio indibidualerako.
- Programako ordu guztietatik, gutxienez 2 astean, programan parte hartzen duten startupek Bizkaiko Lurralde Historikoko beste startup, enpresa, bitarteko agente, zentro teknologiko, unibertsitate edo antzekoekin networkinga egiteko erabili beharko dira
GAUZATZEKO EPEA
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2025ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.
Txostenak
Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera
norabidea 20172017-06-23
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2022ko lehen seihilekoa2022-08-01
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko bigarren seihilekoa2022-03-01
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko lehen seihilekoa2021-07-28
Babestu: Jabetza Industrialari buruzko Azterlana 20202021-03-20
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 20202021-02-09
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2020ko lehen seihilekoa2020-07-30
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 20192020-01-28
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2019ko lehen seihilekoa2019-10-16
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2018ko bigarren seihilekoa2019-02-08
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2018ko lehen seihilekoa2018-12-13
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2017ko bigarren seihilekoa2018-01-25
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2017ko lehen seihilekoa2017-08-03
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2016ko bigarren seihilekoa2017-01-17
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2016ko lehen seihilekoa2016-07-28
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2015eko bigarren seihilekoa2016-01-19
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2015eko lehen seihilekoa2015-07-24
Joerak
2025-10-30
IkerketakAdimen ArtifizialaEUSKADI, ENPRESETAN ADOPZIO HANDIENA DUTEN ERKIDEGOEN ARTEAN
2025-10-22
AutomobilgintzaAUTO ELEKTRIKOAK: BOLANTEAN ZOAZENEAN ALDEA NABARMENDUKO DUTEN 10 TEKNOLOGIA
2025-10-14
Adimen ArtifizialaADIMEN ARTIFIZIALAREN ADOPZIOA EUSKADIN % 42 HAZI DA URTEBETEAN, BAICEN ARABERA
2025-10-01
Adimen ArtifizialaADITUEK 2035A BAINO LEHEN AAK BULTZATUTAKO IRAULTZA GERTATUKO DELA AURRERATU DUTE
2025-09-25
ErainkuntzaEgokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2025-10-30
IkerketakAdimen ArtifizialaEUSKADI, ENPRESETAN ADOPZIO HANDIENA DUTEN ERKIDEGOEN ARTEAN
2025-10-14
Adimen ArtifizialaADIMEN ARTIFIZIALAREN ADOPZIOA EUSKADIN % 42 HAZI DA URTEBETEAN, BAICEN ARABERA
2025-10-01
Adimen ArtifizialaADITUEK 2035A BAINO LEHEN AAK BULTZATUTAKO IRAULTZA GERTATUKO DELA AURRERATU DUTE
2025-08-05
Adimen ArtifizialaInteligentzia Artifizialaren Erregelamendu berria indarrean sartu da EBn
2025-07-11
Adimen ArtifizialaNolako eragina du AA sortzaileak gure ekonomian, gizartean eta politiketan?
2025-05-16
Adimen ArtifizialaAA eta digitalizazioa laneko segurtasuna eta osasuna eraldatzen ari dira
2025-02-21
Adimen ArtifizialaGooglek Adimen Artifizial berria kaleratu du zientzialarientzat
2025-02-17
Adimen ArtifizialaAdimen Artifizialari buruzko Europako erregelamendua indarrean sartzen da
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
Euskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 20242024-10-24
Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?2024-10-22
Adimen artifizialaren 5 alderdi lehiakortasuna hobetzeko2024-09-26
AAk enpresetan daukan eragina2024-06-20
EBk munduko adimen artifizialaren lehen legea onartu du2023-12-11
Robotikaren eta adimen artifizialaren arteko aldeak2023-11-17
Laguntzak
ZABALDU LAGUNTZAK PROGRAMA - 20252025-10-08
Bideratu Berria Programa - 20252025-08-28
Nazioarteko Gauzatu Laguntza Programa - 20252025-07-14
Indartu Programa - 20252025-07-04
Ekintzaile+ Programa - 20252025-06-26
BIND SME V2025-05-05
Hazinnova Laguntza Programa - 20252025-04-28
Bikaintek Programa 20252025-03-12
Aldaketarako Agenteak programa - 20232023-01-13
UNICO I+D Cloud programa2022-12-14
Merkataritza, Ostalaritza eta Artistak digitalizatzeko laguntzak2020-03-30
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du