menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
FAST TRACK INNOBIDEAK PROGRAMA 2026
Laguntzak: Berrikuntza

Ayudas orientadas a fomentar la innovación de producto y/o proceso en las pymes industriales y de servicios conexos al producto-proceso industrial, mediante dos líneas:

  • Línea 1: realización de proyectos de innovación en los ámbitos de especialización enmarcados en el Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación Euskadi 2030: Secotres
  • Línea 2: realización de acciones complementarias clave para el impulso de la innovación-Kudeabide

Eskabideak aurkezteko epea

 

2026ko martxoaren 3tik apirilaren 30era

Jatorrizko:EHAA - 41. zk., 2026ko martxoaren 2a, astelehena
Antolatzaile

SPRI

Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Alda. Urquijo, 36
48011 Bilbao Bizkaia
http://www.spri.eus/
+34 902 70 214 2 // +34 944 03 70 00

Entitate onuradunak

Industria-jarduera bat edo produktuari lotutako zerbitzu-jarduera bat duten ETEak, industria-prozesuari lotuak

2. ildoan, Kudeaketa Aurreratua – Kudeabideren bitartez berrikuntza sustatzeko ekintza osagarri gakoen kasuan, 50 enpleguko plantilla izan beharko dute gutxienez dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

a) 1. ildoa:Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2030 barruan dauden espezializazio arloetan mota hauetako proiekturen bat egitea

  • Irabazi sektorea (automobilgintza, energia, fabrikazio aurreratua, metalurgia eta mugikortasun jasangarria),
  • Hazi sektorea (aeroespaziala, biosanitarioa, soluzio digital aurreratuak, sare adimendunak eta biltegiratzea, eta erregai berriztagarriak)
  • JAUZI sektorea (merkatuan lidergo-ahalmena duten beste sektore batzuetako enpresak), barne hartuta, izaera mugatzailerik gabe, izaera eraldatzaileko proiektuetan txertatzen direnak.

I.– Produkturako eta produkzio-prozesurako TRL altuak (TRL 7-9) garatzea. Proiektu horietan, besteak beste, jarduera hauek sartzen dira: erakusteko jarduerak, proiektu pilotuak egitea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea, funtzionamenduaren baldintza errealak adierazten dituzten inguruneetan, eta sistema oso eta ingurune errealeko ziurtagiri baterako probak eta erakustaldiak.

II.– Produkturako eta produkzio-prozesurako teknologiak gehitzea. Produktu eta/edo prozesu berriak/nabarmen hobetuak sortzen lagunduko duten soluzio teknologiko bat edo batzuk onartzeko, integratzeko eta erabiltzeko proiektuak.

III.– Negozio-prozesuetarako metodologiak txertatzea. Metodo berriak edo lehendik dauden metodoen erabilera edo konbinazio berriak onartu, integratu eta erabiltzeko proiektuak, prozesu berriak/nabarmen hobetuak ezartzeko.

IV.– Negozio-ereduetan. Negozio-eredu berriak diseinatu eta abian jartzeko proiektuak, enpresak gaur egun edo etorkizunean saltzen dituen produktu eta zerbitzu nagusiak sortu eta hobetzeko, bere xede eta helburu estrategikoak lortzeko.

b) 2. ildoa: berrikuntza sustatzeko kudeaketa aurreratuko jarduerak egitea – Kudeabide

I.– BDIHko agenteek eskaintzen dituzten laguntza teknikoko jarduerak, teknologia digital eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna handitzeko ekintza-plan bat egiteko eta teknologia horietara bideratutako kontzeptu-proba bat egiteko aukera ematen dutenak:

  • Robotika malgua eta kolaboratiboa.
  • Fabrikazio aditiboa.
  • Material aurreratuak.
  • Zibersegurtasuna.
  • Adimen artifiziala.
  • Makina adimendunak eta konektatuak.
  • Gailu medikoak eta osasun digitala.
  • Sare elektriko digitalak.

BDIHko agenteetako batek ere ezin badie erantzun enpresa txiki eta ertain eskatzailearen premiei, European Digital Innovation Hubs (EDIH) sareko beste EDIH batzuekin lankidetzan aritzea kontuan hartu ahal izango da, baldin eta erabaki hori behar bezala justifikatuta badago eta berrikuntza digital espezializatuko zerbitzuetarako sarbidea eta proiektua behar bezala gauzatzea bermatzen badu.

II.– Kudeaketa aurreratuko ekintzak, berrikuntza sustatzeko (Kudeabide), kudeaketa-ereduaren arabera enpresaren aurrerapena erraztuko duten kudeaketa-metodologiak eta -tresnak aplikatu eta ezartzera bideratuak, gutxienez arlo hauetako batean:

  • Estrategia
  • Bezeroak
  • Pertsonak: ezagutza, gaitasunak eta lidergo-ahalmena hautatzeko, ordaintzeko eta garatzeko prozesuak hobetzera bideratutako proiektuak, enpresa-estrategiarekin bat etorriz.
  • Gizartea: lan soziala haren gaitasunekin bat etorrita gauzatzera bideratutako proiektuak, eta era berean, ingurumen-jasangarritasunari ekarpena egiten dioten neurriak sustatzen dituztenak.
  • Berrikuntza: berritzeko helburuak eta estrategia zehaztera bideratutako proiektuak, pertsonek arriskuak hartzea, ekintzailetzan aritzea eta berrikuntzak egitea sustatuko duen barneko testuingurua sortzera zuzendutako proiektuak; baita ingurunearen gaitasun berritzailea aprobetxatuko dutenak ere, berrikuntzaren ideiak eta proiektuak eraginkortasunez kudeatuz.
  • Emaitzak: bezeroetan, pertsonetan, gizartean eta berrikuntzan emaitza estrategikoak neurtzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko aukera ematen duten proiektuak.

Proiektuen aurrekontuak

1. ildoaren kasuan, proiektu batek dirulaguntza jasotzeko, gutxienez 50.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu beharko du.

2. ildoaren kasuan, proiektu batek dirulaguntza jasotzeko, gutxienez 10.000 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu beharko du.

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak

boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten
oharra

Bizkaian Ekintzailetza eta Berrikuntza sustatzeko laguntzak


Argitaratuko:2026-01-12

Aurreikusten
boletina

2026 Adimen Artifizialeko inflexio-puntua markatuko du


Argitaratuko:2026-01-08

Aurreikusten
boletina

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2025-12-19

Aurreikusten
boletina

3i Programa: Berritzeko, nazioartekotzeko eta inbertitzeko laguntzak


Argitaratuko:2025-12-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eta Euskadiko Patenteen Erradiografia


Argitaratuko:2025-12-11

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak bultzada hartzen jarraitzen du Europako patenteetan


Argitaratuko:2025-12-04

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialari buruzko azterlana 2024an


Argitaratuko:2025-11-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiak Euskadiko I+G gastuaren ia erdia kontzentratzen du 2024an


Argitaratuko:2025-11-20

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2025: Gakoak eta Joerak


Argitaratuko:2025-11-12

Aurreikusten