Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera – 2024
barrixek Kanpo-merkataritza aztertzen du produktuen maila teknologikoaren arabera, Eustaten datuetan oinarrituta.
Berrikuntzaren eta intentsitate teknologikoaren aldeko apustua guztion ahotan dagoen une honetan, kanpoko merkatuetarako portaera industriala ezagutzeko, esportatutako zein inportatutako produktuen osagai teknologikoari dagokiona da.
Txostenak | Ekintzak | ||
comercio exterior bizkaia 2024 |
Oro har, Euskal Autonomia Erkidego osoan nahiz Bizkaian, berriro ere errekorra lortu da maila teknologiko handiko produktuen esportazioetan. Bertan, gainera, berriro ere Bizkaiko Lurraldean eman da horrelako esportazioen kopuru handiena, EAE osoan egiten direnen %54,9, hain zuzen ere.
Produktuen maila teknologikoa edonolakoa dela ere, argi dago Bizkaia etengabe hazi dela esportazioetan zein inportazioetan eta inportazioen gehikuntza nabarmenagoa izan dela azken urteotan. COVID-19aren pandemiak eragina izan zuen 2020an, baina susperraldia azkarra izan zen 2021. urtetik aurrera. 2023an eta 2024an esportazioak zertxobait jaitsi diren arren, kanpoko merkataritza sendoa da oraindik, eta dibertsifikazioa zein lehiakortasuna ditu xede nagusi.
ESPORTAZIOAK
MAILA TEKNOLOGIKO HANDIKO PRODUKTUEN esportazioei dagokienez, 317,28 milioi euro hazi ziren 2018an; eta 582,97 milioi, 2024an (2023an baino %20 gehiago). Hori dela eta, gorakada nabaria izan da. Hala ere, esportazio guztietan duten pisua txiki-txikia da oraindik (%5,4, 2024an).
Horrelako produktuen taldean bertan, eraikuntza aeronautiko eta espazialaren sektorea izan da esportazioen arloan gehien hazi dena, maila teknologiko handiko produktuen esportazioen %66,1 lortu dituelako 2024an.
Bestetik, maila teknologiko ERTAIN-HANDIKO produktuek pisu handiagoa dute esportazioetan, sektore industrial aurreratuen bultzadaren adierazgarri, oraindik ere maila globalean lehiakorrak direla eta balio erantsi handiagoa daukatela kontuan hartuta.
Dena dela, oraindik ere, maila teknologiko ERTAIN-TXIKIKO produktuak dira Bizkaiko esportazioetan zeresan handiena dutenak, 2018an %59,8koak izan zirelako; eta, 2024an, %47,6koak. Oraindik ere sektore nagusia den arren, esan egin beharra dago esportazio guztietan duten partaidetza murriztu egin dela urteen joan-etorrian, sektore aurreratuenen aldean duten garrantziaren nolabaiteko murrizketaren erakusgarri.
INPORTAZIOAK
MAILA TEKNOLOGIKO HANDIKO PRODUKTUEN inportazioei dagokienez, hazi ere egin direnez, 494,41 milioi eurokoak izan dira 2024an, hau da, 2023an baino %30 handiagoak. Era berean, industria aeroespaziala ere bada inportazioetan partaidetza handiena daukan sektorea (%52,1, 2024an).
Hala eta guztiz ere, inportazioen eta esportazioen arteko aldea ere hazi egin denez, adierazi egin behar da oraindik ere inportatzen duen baino teknologia gehiago esportatzen duen eskualdea dela Bizkaia, bere lehiakortasunaren adierazgarri.
Maila teknologiko ERTAIN-HANDIKO produktuen inportazioen proportzioa zertxobait jaitsi da 2018ko %36,5etik 2024ko %34,1eraino. Beraz, baliteke konplexutasun handiagoko edo txikiagoko produktuetaranzko trantsiziotxoa egotea, nahiz eta oraindik ere Bizkaiak teknologia aurreratuko produktuak inportatzen dituen.
Bestetik, esportazioetan gertatzen den bezala, maila teknologiko ERTAIN-TXIKIKO produktuen inportazioak dira inportazioetan ehuneko handiena daukatenak, inportazioen %43,8-%50,8koak izan direlako epealdi horretan. Hori dela eta, urteen joan-etorrian, %47 edo %49 inguruko ehunekoari eustea izan da joera. Beraz, agerikoa da inportazioen egitura bitarteko produktuetan dagoela oinarrituta.
HELMUGA DIREN HERRIALDE NAGUSIAK
Bizkaiak esportatzen dituen maila teknologiko handiko produktuen helmuga diren herrialdeak zein diren aipatuz gero, esan daiteke Bizkaia bere posizioa sendotzen ari dela funtsezko zenbait merkatutan; esate baterako, Erresuma Batua eta AEB.
Nabarmendu egin beharra dago hazkuntza handiena Erresuma Batuarekin egindako esportazioetan gertatu dela. Izan ere, hazkuntzari begira, merkatu garrantzitsuena da Bizkaiarentzat, bere partaidetza ezin handiagoa delako esportazioetan. Beraz, baliteke Brexiten ostean suspertu izana eta zenbait sektore indartsu egotea; esate baterako, teknologia aurreratua eta automobilgintza.
Oraindik ere, Estatu Batuak funtsezko merkatua dira Bizkaiarentzat, hazkuntza sendoa izan zelako, nahiz eta Erresuma Batuan baino moderatuagoa izan den. Hori dela eta, badirudi merkataritzako lotuneak indartu direla eta garrantzi handiagoa eman zaiela goi-teknologiako sektoreei nahiz produktu industrial aurreratuei.
Herrialde europarrek, Frantziak, Alemaniak eta Italiak, esaterako, bere horretan diraute, haien hazkuntza moderatua izen delako. Beraz, esan daiteke oraindik ere Bizkaia lehiakorra dela merkatu helduetan, baina hazkuntza bera motelagoa izan dela helmuga dinamikoagoen aldean.
Txinaranzko eta Hong Kongeranzko esportazioek behera egin dutenez, baliteke Bizkaia bere xedea egokitzen egotea ahalmen eta lehiakortasun handiagoko merkatuetarantz.
JATORRIA DIREN HERRIALDE NAGUSIAK
Gainera, Bizkaiari maila teknologiko handiko produktu gehien inportatzen dizkioten herrialdeak zein diren aztertzean, ABE eta Erresuma Batua dira indar handiagoz hazten ari direnak. Herrialde horiek produktu teknologiko aurreratuen funtsezko hornitzaile moduan lekuratzen ari direnez, baliteke merkataritzako hitzarmenak sendoagoak izatea, herrialde horietako berrikuntza teknologikoa hazi izana eta produktuen eskaria gero eta handiagoa izatea zenbait sektoretan; esate baterako, elektronika, telekomunikazioak eta makina aurreratuak.
Txinaren partaidetzak behera egin duenez, agerikoa da merkataritzako dinamikak aldatu direla edo produktu teknologiko aurreratuetako beste hornitzaile batzuetarantz egokitu direla. Beraz, badirudi faktore geopolitikoak daudela tartean edo teknologiaren arloko autosufizientzia handitu dela beste herrialde batzuetan.
Europako beste herrialde batzuei dagokienez, oraindik ere Alemania, Italia eta Frantzia teknologia aurreratuaren hornitzaile handienak dira, eta hazkuntza egonkorra izan dute euren partaidetzetan. Merkatu horiek Europako industriak funtsezko zenbait sektoretan duen indarraren adierazgarri dira; esate baterako, automobilgintza, makina aurreratuak eta teknologia industriala.
Bizkaiak 2024an goi-teknologiako produktuen kanpoko merkataritzari buruz aurkeztu duen balantze komertziala aztertzen bada, esan daiteke Bizkaiak merkataritzako soberakin handiak dituela Erresuma Batuarekin, AEBrekin eta, neurri txikiagoan, Portugalekin zein Hong Kongekin, Bizkaiko esportazioen indarraren erakusgarri, baina, batez ere, teknologia aurreratuko produktuetan eta produktu industrialetan.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EGOERA
Euskal Autonomia Erkidegoan, MAILA TEKNOLOGIKO HANDIKO PRODUKTUEN ESPORTAZIOAK etengabe handitu dira, eta Bizkaia liderra izan da hazkuntza horretan.
EUSKADIN maila teknologiko handiko produktuen arloan egin diren inportazioei dagokienez, oro har, hazkuntza etengabea izan da 2018tik 2024ra. 2018an, inportazioak 723.513koak izan ziren guztira; eta, 2024an, 1.074.783koak. Hori dela eta, gehikuntza %48,4koa izan da epealdi horretan. 2020an, pandemiaren ondorioz, beherakada nabaria izan zen inportazioetan, baina, batez ere, Araban eta Gipuzkoan. Edonola ere, susperraldia agerikoa izan zen 2021ean nahiz hurrengo urteetan, eta, 2024an, pandemiaren aurretiko inportazioen maila gainditu da berriro.
BALANTZEA
Horren ondorioz, nahiz eta Bizkaiak kanpoko merkataritzan hazkuntzari eutsi dion eta maila teknologiko handiko sektoreetan nabarmendu den, oraindik ere inportazioen kudeaketaren erronkei aurre egin behar die, baina epe luzerako jasangarritasunari begira lehiakortasuna eta autosufizientzia funtsezkotzat jotzen dituzten sektoreetan, batez ere.
IKUSI TXOSTENA
Txostenak
Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko bigarren seihilekoa2022-03-01
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2021ko lehen seihilekoa2021-07-28
Babestu: Jabetza Industrialari buruzko Azterlana 20202021-03-20
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 20202021-02-09
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2020ko lehen seihilekoa2020-07-30
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 20192020-01-28
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2019ko lehen seihilekoa2019-10-16
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2018ko bigarren seihilekoa2019-02-08
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina – 2018ko lehen seihilekoa2018-12-13
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2017ko bigarren seihilekoa2018-01-25
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2017ko lehen seihilekoa2017-08-03
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2016ko bigarren seihilekoa2017-01-17
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2016ko lehen seihilekoa2016-07-28
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2015eko bigarren seihilekoa2016-01-19
Bizkaiko Patente eta Marken Buletina - 2015eko lehen seihilekoa2015-07-24
Joerak
2025-05-16
Adimen ArtifizialaAA eta digitalizazioa laneko segurtasuna eta osasuna eraldatzen ari dira
Nola erabiltzen da AIa fabrikazioan?2025-02-17
2025eko asmakizun berritzaileenak2025-01-08
Zer espero da 2025ean adimen artifizialetik?2024-12-30
2025erako bost joera teknologiko2024-12-27
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2025-05-16
Adimen ArtifizialaAA eta digitalizazioa laneko segurtasuna eta osasuna eraldatzen ari dira
2025-02-21
Adimen ArtifizialaGooglek Adimen Artifizial berria kaleratu du zientzialarientzat
2025-02-17
Adimen ArtifizialaAdimen Artifizialari buruzko Europako erregelamendua indarrean sartzen da
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
EBk munduko adimen artifizialaren lehen legea onartu du2023-12-11
Robotikaren eta adimen artifizialaren arteko aldeak2023-11-17
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Laguntzak
Hazinnova Laguntza Programa - 20252025-04-28
ETE digitala 2025 programa2025-04-10
Industria Digitala Laguntza Programa 20252025-03-17
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa - 1. deialdiak - 20252025-01-09
KSI Berritzaile+ Programa - 20242024-08-01
Ekintzailetzarako eta Gizarte Berrikuntzarako laguntza-programa 2024 - 2. Lehialdia2024-06-27
UNICO I+D Cloud programa2022-12-14
Merkataritza, Ostalaritza eta Artistak digitalizatzeko laguntzak2020-03-30
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: Zer den adimen artifizial azalgarria