menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Universal Robots enpresak 2025ean Automatizazio Industrialaren Egoerari buruz egindako Txostenean baieztatu denez, gaur egun automatizazio industriala ez da etorkizunerako agintza, errealitate sendotua eta Europako hazkuntza-sustatzaile nabaria baizik. Testuinguru horretan, elkarlanerako robotak (edo kobotak) eraldaketa horretako funtsezko protagonistak dira. Haien diseinua segurua denez, haien eragiketak malguak direnez eta erraz programatzen direnez, kobotak robotikaren ezarpena azkartzen ari dira enpresa txiki eta ertainetan, orain arte teknologia horietatik kanpo egon direla kontuan hartuta

Txostenean azpimarratu denez, kobotak automatizazioa ezartzeko aukera demokratizatzen ari dira, eta, aldi berean, pertsonen zein makinen arteko harremana berriro zehazten ari dira ekoizpen-inguruneetan. Bildutako datuen arabera, Europako lider industrialen %93k aurreikusi dutenez, hurrengo hamarkadan gutxienez haien langileen %10ek ukondoz ukondo lan egingo dute elkarlanerako robotekin. Gainera, %47ren zenbatespenaren arabera, proportzio hori langileen laurden batekoa izango da. Espainiaren kasuan, baikortasuna are handiagoa da, gainera: enpresen %91ren ustez, badute euren eragiketen %10 baino gehiago koboten bidez automatizatzerik, eta, %48ren esanetan, badute %25 ere gainditzerik.

Manufaktura-enpresa handietara mugatu beharrean, kobotek gero eta agerpen handiagoa dute zenbait sektoretan; esate baterako, elikadura, logistika edo elektronika. Hori dela eta, eguneroko tresna moduan integratu dira ekoizpen-prozesuetan. Hedatu egin dira, eraginkortasuna bilatzen delako eta, horrez gain, enpresak erresilienteak izan behar direlako ezegonkortasun geopolitikoa, inflazioa eta lanesku prestatu urria ezaugarri bereizgarri dituen ingurunean. Garestiagoak eta zurrunagoak diren sistema robotiko tradizionalen aldean, kobotek erakundeei ematen diete honako hauexetara arin-arin egokitzeko aukera: ekoizpen-ziklo laburrak, eskaera aldagarriak eta oso-oso pertsonalizatuta dauden prozesuak.

Txosteneko aurkikuntza adierazgarrienetakoaren arabera, automatizazioak lanean daukan eraginari buruzko iritzia aldatu da. Inkestatutakoen erdien baino gehiagoren ustetan, robotikak suntsituko dituen baino enplegu gehiago sortuko ditu hemendik 2030era. Espainian, esaterako, enpresen %61 daude ados ikuspegi baikor horrekin. Enplegua suntsituko ote duen ohiko beldurraren aldean, orain beste ikuspegi bat da nagusi, eta, bertan, automatizazioak langileak askatuko ditu errepikakorrak edo eskakizun fisiko handikoak diren zereginetatik. Hori dela eta, aukera berriak eskainiko ditu zenbait arlotan; esate baterako, programazioa, mantentze-lanak, ingeniaritza edo kalitatearen kontrola.

Azken batean, txostenean azaldutakoaren arabera, Europa erabakigarritasunez aurrera egiten ari da adimendunagoa, jasangarriagoa eta konektatuagoa den ekoizpen-eredurantz, eta, bertan, zenbait teknologia industriaren oinarriak zehazten ari dira berriro; esate baterako, kobotak, adimen artifiziala eta datuen analisi aurreratua. Egoera berri horretan, gainera, automatizazioak ez ditu langileak alboratzen, haien gaitasunak zabaltzen dituelako eta, horrela, ahaldundu egiten dituelako, eraldaketa teknologikoko eragile aktiboak izan daitezen.

industrytalks.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin

boletina

Hazinnova: Bultzatu zure negozioa adituen laguntzarekin


Argitaratuko:2025-10-22

Aurreikusten
boletina

Zer den eta zertarako balio duen IBMren ordenagailu kuantiko berriak


Argitaratuko:2025-10-15

Aurreikusten
boletina

ETEen Hazkundea: Berrikuntzarako eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2025-10-08

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialak iraultza globala bizkortuko du


Argitaratuko:2025-10-02

Aurreikusten
boletina

Egokitzen eta autokonpontzen diren onddoekin materialak garatzen dituzte


Argitaratuko:2025-09-25

Aurreikusten
boletina

Bizkaia: Enpresa gehiagok bat egin dute goi berrikuntzako taldearekin


Argitaratuko:2025-09-09

Aurreikusten
boletina

Norabidea 2025 dagoeneko eskuragarri: hazkunde berritzailearen erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2025-09-08

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard-ESI 2025


Argitaratuko:2025-09-04

Aurreikusten
boletina

Hazinnova: Bizkortu berrikuntza zure enpresan


Argitaratuko:2025-08-28

Aurreikusten
boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten