menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Adimen artifizialeko software bati esker, Wise Systems enpresak %85 gutxitu zituen entrega-atzerapenak eta %13 txikitu zituen flotak egindako distantziak. Gainera, emaitza harrigarri horiei esker, 6,2 milioi euro eskuratu ditu Google-ren AA funtsetik.

Industria logistikoak entrega-epeak murrizteko eginiko ahalegin asko ibilbideak optimizatzera bideratuta daude, baina gidariek ez dute hor ematen denbora gehien. Dirudienez, gidariek azken 100 metroetan igarotzen dute beren lan jardunaldiaren %75, eta ez “azken milian” (edo azken kilometroan). Zergatik? Batzuetan bezeroak paketea jaso zain egon behar dutelako, bestetan aparkaleku bila dabiltzalako, edo bezeroekin hizketan gelditu direlako. Halaxe dio Wise Systems enpresako zuzendari exekutibo Chazz Sims-ek. AEBetako startup horrek software autonomo bat garatu du ibilbide eta banaketetarako.

Duela gutxi, MIT Technology Review aldizkariak antolatutako EmTech Digital konferentzian emandako hitzaldi batean, Sims-ek datuen eta adimen artifizialaren (AA) bidez lortutako hainbat informazio eman zituen: horrelako zerbitzuak asko aldatzen dira eguneko orduaren, bezeroaren, produktu motaren eta entrega egiten duen pertsonaren arabera. Adibidez, zenbait dendak lan-fluxu handiagoa dute eguneko zenbait unetan (bezero gehiago edo hainbat banaketa-kamioren produktuak jasotzen dituzte ordu horietan). Patroi horiek detektatu ondoren, enpresak entrega-ordutegiak aldatu zituen eta horrela lortu zuen denbora eta kostuak murriztea.

Wise Systems enpresaren sistemek automatikoki antolatzen dituzte ibilbideak, gidariak eta ordutegiak, horretarako kontuan hartuz beste baldintza gehigarri batzuk: klima, trafikoa eta karga-deskargarako tokiak. Anheuser-Busch garagardo konpainiako (startup-aren bezero garrantzitsuenetako bat) flotaren datuak aztertu ondoren, Wise Systems-ek %85 gutxitu zituen entrega-atzerapenak eta %13 txikitu zituen flotak egindako distantziak.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan

boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten