menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Bere entrega-robotak abiarazi ondoren, Amazon-ek iragarri du inbertsio gehiago egingo duela ibilgailuen autonomia-proiektuetan, argi utziz horrela zein den etorkizunerako hartua duen bidea. Amazon munduko konpainia handienetako bat da jadanik, baina lan gehiago egin behar du Jeff Bezos-ek lortu asmo duen bikaintasuna lortzeko. Onlineko merkataritzaren mundu mailako lidergotza izatea aski ez eta, txikizkako salmenta-atariak plan anbiziotsu bat taxutu du: erosketa-prozesu osoa kontrolatu nahi du, salerosketa bat -txikiak izanik ere- abiarazten duen kliketik hasi eta paketea etxean entregatu arte.

Automatizazioa ezinbestekoa izango da horretarako. Eta, era berean, erabateko automatizazioa lortzeko ezinbestekoa izango da eztabaida publiko bat gainditzea. Horregatik Amazon -ek isilpean gorde zuen azken unera arte bazuela esku artean entrega-robot autonomoen lehen flota. Scout, Amazon -en robota, proba bezala abiarazi zen munduak existitzen zela ezagutu orduko.

Hain izan zen harrigarria ibilgailu autonomo txiki hori gure hirietako kale eta espaloietan ikustea, ezen Washingtoneko legegileek eztabaida bat hasi behar izan baitzuten hirietako entrega-robotak nola arautu aztertzeko. Momentuz, Amazon Scout robota kaleetan dabil bere arau propioak betez, oraindik ez dagoelako berari buruzko araudirik.

Baina Scout robota planaren zati bat baino ez da. Txikizkako salerosketa-prozesu guztia automatizatu nahi izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: KPMGk esan du auto autonomoei esker bidalketak azkarragoak eta merkeagoak izango direla, eta McKinsey-k kalkulatu du teknologia horrekin posible izango dela kostuen %40 aurreztea, modu tradizionalean egiten diren entregekin alderatuta.

economiadigital.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Industria 4.0 eta Zibersegurtasunerako laguntzak

boletina

Industria 4.0 eta Zibersegurtasunerako laguntzak


Argitaratuko:2020-11-26

Aurreikusten
boletina

Exoeskeleto bat gai da langileen lanerako gaitasuna eta indarra handitzeko


Argitaratuko:2020-11-18

Aurreikusten
boletina

Arroz-azalez eginiko auto-piezak probatzen ari da


Argitaratuko:2020-11-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 38,5ek proiektu komunak garatzeko ezagutza partekatzen du


Argitaratuko:2020-11-05

Aurreikusten
boletina

Lantegi adimenduna, industria-iraultza berria


Argitaratuko:2020-10-22

Aurreikusten
boletina

Industria berrabiarazteko robotak


Argitaratuko:2020-10-15

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan – 2020


Argitaratuko:2020-10-08

Aurreikusten
boletina

Hidrogenozko kaleak: etorkizuneko erregaia sortzeko hiri bat


Argitaratuko:2020-10-01

Aurreikusten
oharra

Industriarako Laguntza-Programak


Argitaratuko:2020-09-24

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2020ko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2020-08-11

Aurreikusten
oharra

norabidea 2020: Bizkaiko 10 enpresatik 5ek berritu zuten 2019an


Argitaratuko:2020-07-31

Aurreikusten
boletina

Elektrizitatea sortuko duten leihoak


Argitaratuko:2020-07-23

Aurreikusten
boletina

Musukoak ondo jarrita dauden detektatzen duen aplikazioa


Argitaratuko:2020-07-16

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2020


Argitaratuko:2020-07-13

Aurreikusten
boletina

Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua


Argitaratuko:2020-07-09

Aurreikusten
boletina

Ekodiseinuko, Ekonomia Zirkularreko eta Ekoberrikuntza Estrategikoko proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2020-07-02

Aurreikusten