menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Txinak tresna digitalak garatu ditu ospitaleetako paziente oldeak murrizteko. Retina aldizkaria bisitan izan da horrelako kontsultak egiten hasi den lehen erietxean.Xuhui-ko ospitalea da urruneko osasun arreta eta tratamenduak eskaintzeko baimena jaso duen Shangaiko lehen osasun zentro publikoa. Erietxe birtualak 20 probintziatako 1,82 milioi pertsona atenditu ditu dagoeneko. Eta pentsa litekeenaren kontrara, kontsultak egin dituzten gehienek (% 45,8) 40 eta 60 urte bitartean dituzte.

Suo Langcidan Tibeteko herrixka urrun batean bizi da, 4.000 metrotik gorako garaieran. Hainbat aste daramatza eztul handiarekin eta buruko-minarekin. Horregatik erabaki du mediku bati kontsulta egitea. Ez da etxetik aterako, baina handik 4.000 kilometrora, Shangain dagoen mediku batek atendituko du. Sakelakoa piztu eta Xuhui ospitaleko telemedikuntza aplikazioa ireki du, bere sintomak azaldu ditu hasierako inprimakian, eta medikuak atenditu zain dago.

Xu Rong da bere kasua ordenagailuko pantailan jaso duen doktorea. Eta hasi da bideokonferentzia: nahiz eta koronabirusa oraindik ez den iritsi Tibetera (oso gutxi dira garbi dauden Txinako eskualdeak), elkarrizketa labur baten ondoren, aplikazioak berak arnasketa aparatuko espezialista batengana bideratu du Suo, arreta hobea jaso dezan. “Probaren bat egin behar bazaio, etxean bertan egingo diote edo hurbilen daukan osasun zentrora joan daiteke. Gero, emaitzak aplikaziora igoko dira eta berehala aztertuko ditugu hemen”, dio.

Hurrengo kontsulta are urrunagotik iritsi da. 41 urteko Lei Ping Frantziatik ari da deika. Kezkatuta dago, uste duelako Europan ez direla hartu behar besteko neurriak epidemiari aurre egiteko, eta bizpahiru egun daramatza ondoezik eta eztularekin, baina sukarrik gabe. “Gune jendetsuetan egon zara edo Txinako norbaitekin harremanetan?” galdetu dio Xu doktoreak Lei-ren mediku-espedientea irakurtzen duen bitartean (programaren erlaitz bat klikatuta agertzen zaio).

Xuhui-ko ospitalea da urruneko osasun arreta eta tratamenduak eskaintzeko baimena jaso duen Shangaiko lehen osasun zentro publikoa. “Aplikazio hau 2015ean garatu genuen mediku-zerbitzuak estandarizatzeko, zerbitzuen kalitatea asko aldatzen baita leku batetik bestera” azaldu du Sun Mingming-ek, Shangaiko Osasun Batzordeko Administrazio Medikoko Sailaren zuzendari exekutiboak. “AAA erietxeetako -herrialdeko onenak- zerbitzua eskaini nahi dugu herrialde osoan. Eta adimen artifizialeko tresnak baliatzen ditugu diagnostikoa egiten laguntzeko eta kasu kronikoei jarraipena egiteko” gaineratu du.

Erietxe birtualak 20 probintziatako 1,82 milioi pertsona atenditu ditu dagoeneko. Eta pentsa litekeenaren kontrara, kontsultak egin dituzten gehienek (% 45,8) 40 eta 60 urte bitartean dituzte.

retina.elpais.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten