menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Suitza, Suedia, Amerikako Estatu Batuak, Herbehereak eta Erresuma Batua lider dira sailkapenean, Indiak aurrera egin duen bitartean. Protekzionismo komertziala arriskutsua da berrikuntzaren etorkizunerako. 2019ko Berrikuntzaren Munduko Indizeak informazio zehatza ematen du munduko 129 herrialde eta ekonomiatako berrikuntzaren emaitzei buruz. Indize horrek berrikuntza aztertzen du ikuspegi zabal batetik -80 adierazleren bitartez- eta bere baitan hartzen ditu ingurune politikoa, hezkuntza, azpiegitura eta enpresen garapena.

2019ko indizeak aztergai du datorren hamarkadako berrikuntza medikoaren panorama eta baita ere ikertzen du nola aldatuko den osasun-arreta emateko modua, berrikuntza mediko teknologikoak eta ez-teknologikoak direla medio. Orobat aztertzen da berrikuntza medikoak osasun arretaren etorkizunean izango duen papera eta dinamika, eta hazkunde ekonomikoan izan dezakeen eragina. Txosteneko kapituluetan barrena, gaia sakonago aztertzen da ikuspegi desberdinetatik: akademikoa, enpresena, herrialde bakoitzarena, espezialista garrantzitsuena eta erabakiak hartzen dituztenena.

Berrikuntzaren Munduko Indizearen 2019ko edizioaren arabera, Suitza da munduko herrialde berritzaileena; atzetik doazkio Suedia, Amerikako Estatu Batuak, Herbehereak eta Erresuma Batua; eskualde mailako liderrak dira India, Hegoafrika, Txile, Israel eta Singapur eta diru-sarreren araberako taldeetan, berriz, Txina, Vietnam eta Rwanda dira buru.

Aurten 12. edizioa beteko duen Berrikuntzaren Munduko Indizea mundu mailako erreferentzia bat da eta laguntasuna ematen die politikak diseinatzen dituzten arduradunei hobeto ulertu ditzaten berrikuntza-jarduera akuilatzeko eta neurtzeko moduak, berrikuntza baita ekonomiaren eta gizartearen garapenerako motor garrantzitsuenetako bat. 2019ko indizeak 129 ekonomia sailkatzen ditu 80 adierazle kontuan hartuz, hasi neurketa tradizionaletatik –ikerketan eta garapenean eginiko inbertsioak, nazioarteko patente eskaerak eta erregistratutako markak- eta adierazle berrienetara –sakelako telefonoetarako aplikazioen sorkuntza eta goi-mailako teknologiako esportazioak-.

2019ko Berrikuntzaren Munduko Indizeak testuinguru ekonomikoa ere aztertzen du: nahiz eta badauden zantzu batzuk ekonomiaren hazkundearen motelaldi bat iragartzen dutenak, berrikuntza hazten ari da, batik bat Asian. Hori bai, gorabehera komertzialek eta protekzionismoak garai zailak ekarriko dituzte. Txostenak dio arrakasta lortzeko beharrezkoa izango dela gobernuek berrikuntza-politika sendoak sortzea.

“Berrikuntzaren Munduko Indizeak argi erakusten du beren politiketan berrikuntzari lehentasuna ematen dioten herrialdeek asko hobetu dutela sailkapenean zuten postua” esan du WIPOko zuzendari nagusi Francis Gurry-k. “Txina eta India bezalako motor ekonomikoek, Indizeko postua hobetu dutenek, berrikuntzaren geografia eraldatu dute, eta horrek argi erakusten digu hainbat neurri hartu dituztela berrikuntza sustatzeko” gaineratu du.

Aurtengo Berrikuntzaren Munduko Indizetik hainbat ondorio erauzi daitezke, besteak beste hauek:

  • Zientzia, berrikuntza eta teknologiaren munduko panoramak aldaketa handiak jasan ditu azken hamarkadetan. Diru-sarrera ertainak dituzten ekonomiek –bereziki Asiakoek- gero eta ekarpen handiagoa egiten diote mundu mailako ikerketari eta garapenari (I+G) eta WIPOren nazioarteko patente sistemaren bidez aurkeztutako patente eskaerei;
  • 2019ko Berrikuntzaren Munduko Indizeak erakusten du I+G-n eginiko inbertsio publikoa –batez ere diru-sarrera altuak dituzten ekonomia batzuetakoa- oso motel hazten ari dela edo ez dela ari hazten batere, eta hori kezkagarria da, kontuan izanik sektore publikoak paper garrantzitsua betetzen duela oinarrizko I+G-ren finantzaketan eta oinarrizko ikerketan, biak hala biak funtsezkoak berrikuntzaren etorkizunerako;
  • Arriskutsua da protekzionismoa handitzea, eta joera hori geldiarazten ez bada, gerta liteke produktibitatea eta berrikuntza mundu osora zabaltzeko prozesua desazeleratzea;
  • Berrikuntza arloko ekarpenak eta emaitzak oso ekonomia gutxitan kontzentratzen dira. Bada ekonomien arteko halako desfase bat berrikuntzako inbertsiotik errendimendua lortzeko eraginkortasunari dagokionez. Zenbait ekonomiak emaitza hobeak lortzen dituzte ekarpen txikiagoarekin;
  • Zientzia eta teknologiako gune nagusiak dira Amerikako Estatu Batuak, Txina eta Alemania; horiekin batera, lehen 100 postuetan daude Brasil, India, Iran, Errusiar Federazioa eta Turkia ere. Hauek dira bost gune garrantzitsuenak: Tokio-Yokohama (Japonia); Shenzhen-Hong Kong (Txina); Seul (Korear Errepublika); Beijing (Txina); San Jose-San Frantzisko (Estatu Batuak).

wipo.int

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua

boletina

Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua


Argitaratuko:2020-07-09

Aurreikusten
boletina

Ekodiseinuko, Ekonomia Zirkularreko eta Ekoberrikuntza Estrategikoko proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2020-07-02

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard 2020


Argitaratuko:2020-06-26

Aurreikusten
boletina

Azterketa Teknologikoak Egiteko Laguntzak


Argitaratuko:2020-06-18

Aurreikusten
extra

Berrikuntza eta Covid 19


Argitaratuko:2020-06-11

Aurreikusten
extra

Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa


Argitaratuko:2020-05-29

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2020 Programa


Argitaratuko:2020-05-28

Aurreikusten
boletina

Sentsoredun iturriak eta heldulekurik gabeko ateak


Argitaratuko:2020-05-21

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako Laguntza-Programak: Epeak luzatzea


Argitaratuko:2020-05-14

Aurreikusten
extra

aurreTK 2020: Bizkaiko enpresen % 17,3k berrikuntzan inbertitu dute


Argitaratuko:2020-05-05

Aurreikusten
boletina

Bizkaia aurrera! Bizkaia Suspertzeko Premiazko Plana


Argitaratuko:2020-04-30

Aurreikusten
extra

Laguntza Programa: Zibersegurtasun Industriala, Telelanaren eta Digitalizazioa


Argitaratuko:2020-04-20

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Autonomoentzako eta ETEentzako laguntzei buruzko azken berriak


Argitaratuko:2020-04-15

Aurreikusten
boletina

Covid 19: Laguntzak, finantzaketa, zerga-neurriak eta berrikuntza


Argitaratuko:2020-04-08

Aurreikusten
extra

Autonomoentzako eta ETEentzako laguntza- eta finantzaketa-azken neurriak, COVID19aren eragina geldiarazteko


Argitaratuko:2020-04-01

Aurreikusten
extra

Covid 19: Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko zerga-laguntzak eta -neurriak - Laburpena


Argitaratuko:2020-03-25

Aurreikusten