menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

5G, lo hobeto egiteko gailuak eta taxi hegalariak dira elektronikako munduko azoka handienean aurkeztu diren azken berrikuntzetako batzuk. Munduko kontsumoko teknologia azoka handi eta garrantzitsuenean -Las Vegasen egin da urtarrilaren 7tik 10era- aurkeztu dira datozen hilabeteetan nagusituko diren joera teknologikoak.

Gidaketa autonomoa, 5G teknologia, etxeko gailu konektatuak edo errealitate birtualeko aplikazioak. Aurreko edizioetan aurkeztutako gailuak tradizionalagoak izan badira ere (telefonoak, telebistak, ibilgailuak), aurtengo edizioan argi gelditu da edozein objektu egon daitekeela konektatuta.

Etxe adimenduna

Arropa tolesten duten armairuak, garbigarria erosten duten garbigailuak edo elikagaiak detektatu eta iraungitzeko zorian daudenean abisatzen duten hozkailuak.

Ibilgailu autonomo eta konektatuak

“2019an ezagutu genuen Bell enpresaren taxi hegalaria. Aurten ere hemen daude, eta ez dira bakarrak” dio Rohrbaugh-ek. Izan ere, Hyundai eta Uber bezalako beste konpainia batzuek taxi hegalariaren prototipo berriak aurkeztu dituzte, eta beren helburua da aireko garraio publikoa goitik behera aldatzea.

Entretenimendua

Aurtengo edizioko marken helburu nagusia izan da diseinu deigarriak dituzten 8K telebistak sortzea: adibidez, Samsung enpresak gazteen arreta bereganatzeko sortu duen modeloa, bertikal jarri arte jiratzen den pantaila bat duena, edota markorik gabeko telebistak.

Errealitate handitua eta birtuala

Errealitate birtualari eta handituari esker dagoeneko posible da kontzertu bat etxean entzutea zuzenean entzungo bazenu bezala, bihotzeko ebaketa bat egitea ebakuntza-gelan egon gabe, eta artelan bat sortzea oihal gainean margotu gabe.

Osasuna eta ongizate digitala

Loaren teknologiak sekulako arrakasta izan du aurtengo edizioan. Azokan bazeuden dozenaka gailu hobeto, luzaroago eta sakonago lo egiten laguntzeko.

5G teknologiaren promesak

Oraindik denbora behar da 5G teknologia masiboki ezartzeko. Baina 4G seinaleak baino 100 aldiz abiadura handiagoak ekarriko dituen teknologia horrek jada baditu hainbat erabilera.

elpais.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria

boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten