menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europako Batzordeak argitara atera ditu 2022ko Ekonomia eta Gizarte Digitalen Indizearen (DESI) emaitzak. Indize horren bidez jarraipen bat egiten zaie EBko Estatu kideek arlo digitalean eginiko aurrerapenei.

COVID-19aren pandemian Estatu kideek aurrera egin dute euren digitalizazio-ahaleginetan, baina oraindik zailtasunak dituzte gaitasun digitalen, ETEen eraldaketa digitalaren eta 5G sare aurreratuen hedapenaren arloko hutsuneak betetzeko.

Ondorioek erakusten dute Estatu kide gehienak aurrera doazela euren eraldaketa digitalean, baina teknologia digitalen -hala nola adimen artifiziala (AA) eta makrodatuak- txertatze-maila baxu samarra da oraindik enpresetan.Ahalegin handiagoa egin behar da bermatu ahal izateko erabat hedatuko dela zerbitzu eta aplikazio oso berritzaileek eskatzen duten konektibitate-azpiegitura (batez ere 5G).Eta ahalegin handiagoa egin behar da baita ere gaitasun digitaletan, hori ere beste arlo garrantzitsu bat baita.

Finlandia, Danimarka, Herbehereak eta Suedia dira oraindik ere EBko herrialde aurreratuenak arlo horretan.Halere, hainbat hutsune dituzte funtsezko gai hauetan: teknologia digitalen (hala nola AA eta makrodatuak) txertatze-maila baxua, %30etik behera baitago eta, beraz, 2030eko Hamarkada Digitaleko %75etik oso urrun; eta gaitasun digitalen eskasia, aurrerapen orokorra moteltzen ari dena eta bazterketa digitalera garamatzana.

Bada konbergentziarako joera positibo bat, EBk bere digitalizazio-maila hobetzen jarraitzen duelako, eta maila baxuagoekin hasi ziren Estatu kideak pixkanaka hobetzen doazelako azkarrago haziz.Zehazki, azken bost urteetan Italiak, Poloniak eta Greziak nabarmen hobetu dituzte DESI indizeko beren puntuazioak, konpromiso politiko handiagoko inbertsio sostengatuak eginez arlo digitalean,eta EBrenfinantzaketa ere baliatuz xede horretarako.

Ekonomia eta Gizarte Digitalen (DESI) 2022ko Indizean Espainia 7. postuan dago EBko 27 Estatu kideen artean.

2020an, EBko enpresen erdiak baino gehiagok (% 55) esan zuten zailtasunak dituztela IKTetan espezializatutako lanpostu hutsak betetzeko.Gabezia horiek oztopo garrantzitsuak dira EBko enpresen susperraldia eta lehiakortasuna bultzatzeko.Gaitasun espezializatu ezak ere oztopatu egiten ditu Itun Berdearen helburuak lortzeko EBren ahaleginak.Beraz, saiakera handiagoa egin behar da profesionalak birziklatzeko eta langileen gaitasunak hobetzeko.

Funtsezko teknologiak txertatzeari dagokionez, COVID-19aren pandemian enpresek konponbide digitalen erabilera bultzatu dute.Hala, lainoko konputazioaren erabilera %34ra iritsi da.Baina Adimen Artifizialaren eta makrodatuen erabilerari dagokionez, enpresek % 8 eta % 14ko portzentajeak baino ez dituzte lortu, nahiz eta helburua den % 75era iristea 2030erako. Funtsezko teknologia horiek izugarrizko potentziala dute berrikuntzarako eta eraginkortasuna hobetzeko, batez ere ETEen kasuan.Bestalde, EBko ETEen %55ak baino ez du oinarrizko digitalizazio-maila (helburua da % 90era iristea 2030erako), beraz, horrek esan nahi du enpresen ia erdiak ez dituela aprobetxatzen sektore digitalak eskaintzen dituen aukerak.Batzordeak gaur argitaratu du datuen ekonomiari buruz enpresen artean eginiko inkesta bat.

Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak, 127.000 milioi euro inguru bideratu dituenak arlo digitaleko erreforma eta inbertsioetarako, aukera paregabea eskaintzen du eraldaketa digitala azkartzeko, eta EBk eta Estatu kideek ezin dute galdu aukera hori.

cde.urg.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria

boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten