menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europako Batzordeak AAren garapena eta erabilpena bultzatzeko agenda aurkeztu du. Adimen artifizialaren garapena gainditu gabeko ikasgaia da Europan. “Munduko beste toki batzuekin alderatuta (Estatu Batuekin edo Txinarekin adibidez), Europar Batasunak adimen artifizialean egiten duen inbertsioa eskasa eta zatikatua da” onartu dute Europar Batasuneko ordezkariek.

Apirilean adimen artifizialari buruzko estrategia bat taxutu zen atzerapen hori gainditzeko, eta orain Estatu kide guztiekin koordinatutako plan bihurtu da. “Modu koordinatuan jardun beharko dugu gure helburua lortzeko: hemendik eta 2020aren amaierara bitartean gutxienez 20.000 milioi euroko inbertsio publiko eta pribatuak egitea, funtsezkoa baita hazteko eta enplegua sortzeko. Adimen artifiziala ez da apeta bat, gure etorkizuna da”, azaldu zuen Andrus Ansip-ek, Merkatu Digital Bakarreko presidenteordeak, agenda honen aurkezpenean.

Estatuek eginiko inbertsioen osagarri gisa, Europako Batzordeak 1.500 milioi euro inbertituko ditu hemendik eta 2020ra, hots, 2014-2017. urteen artean baino %70 gehiago. Gainera, EBk gutxienez 7.000 milioi euro eskaini nahi dizkio arlo honi epe luzeko bere hurrengo aurrekontuan (2021-2027).

Onartu den planaren arabera, Estatu kide guztiek estrategia propio bat eta inbertsio arloko konpromisoak izan beharko dituzte askoz jota 2019aren erdialderako. Gainera, adimen artifizialari buruzko ikerketa eta berrikuntzarako elkarte berri bat sortuko da unibertsitateen eta industriaren arteko lankidetza sustatzeko. Era berean, Batzordeak konpromisoa hartu du funts berri bat sortzeko eta, bide horretatik, laguntza emateko adimen artifizialaren arloko enpresa gorakorrei, arlo horretan diharduten Europako bikaintasun zentroak ere garatu eta konektatuko direlarik.

Planak bere baitan hartzen du, orobat, Europako datu-espazio komunak sortzea. Adibidez, osasun arloko datu-base komun bat egingo da pazienteek emandako eskaner anonimotuekin, adimen artifiziala aplikatu ahal izateko minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan.

expansion.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019

boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten
oharra

Basque Industry 4.0 2019 Programa


Argitaratuko:2019-06-24

Aurreikusten
oharra

norabidea 2019: Bizkaiko enpresen %57,1ek berrikuntza-jardueraren bat egin dute 2018an


Argitaratuko:2019-06-20

Aurreikusten
boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten
oharra

Zibersegurtasun industriala laguntza 2019


Argitaratuko:2019-06-10

Aurreikusten
boletina

Garraio publikoa dohainik


Argitaratuko:2019-06-06

Aurreikusten
oharra

Patente eta erabilgarritasun-ereduen eskatzeko dirulaguntzak


Argitaratuko:2019-05-28

Aurreikusten
boletina

Behikirik gabeko behi-hanburgesa


Argitaratuko:2019-05-24

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak


Argitaratuko:2019-05-16

Aurreikusten
oharra

Industria Digitala eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko diru laguntza


Argitaratuko:2019-05-15

Aurreikusten
oharra

2019ko Innobideak programa


Argitaratuko:2019-05-06

Aurreikusten
oharra

Diru laguntzak oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresak


Argitaratuko:2019-05-03

Aurreikusten
boletina

Nazioarteratzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-05-02

Aurreikusten
oharra

Diru laguntza berriak


Argitaratuko:2019-04-26

Aurreikusten