menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europako Batzordeak argitaratutako InnovationScoreboard 2021 txostenean agerian geratu da berrikuntza arloko emaitzek hobetzen jarraitzen dutela EB osoan. Rankinaren buru dira berrikuntzako liderrak, hots, herrialde nordikoak (Suedia, Finlandia eta Danimarka), eta azken postuetan daude berritzaile hasiberriak (Letonia, Bulgaria eta Errumania).

Berrikuntzako errendimendua % 12,5 hazi da 2014az geroztik.Ikusten da EB barruan etengabeko konbergentzia bat gertatzen ari dela, zeinaren arabera emaitza baxuenak dituzten herrialdeak emaitza onenak dituztenak baino azkarrago hazten ari baitira; hala, batzuen eta besteen arteko etena gero eta txikiagoa da.

Mundu mailan, EBk atzean utzi ditu, besteak beste, Txina, Brasil, Hegoafrika, Errusia eta India; aldiz, zerrendaren buru jarraitzen dute Hego Koreak, Kanadak, Australiak, Estatu Batuek eta Japoniak.

EBko herrialdeak lau multzotan banatzen dira: berrikuntzako liderrak, berritzaile handiak, berritzaile moderatuak eta berritzaile hasiberriak.Hona hemen txostenak jaso dituen emaitza batzuk:

  • Suediak berrikuntzako lider izaten jarraitzen du EBn; atzetik ditu Finlandia, Danimarka eta Belgika, eta guztiak daude EBko batez bestekoaren gainetik berrikuntza arloko errendimenduan.
  • Berrikuntzako liderrak eta berritzaile handi gehienak Europa iparraldean eta mendebaldean daude; berritzaile moderatu eta hasiberri gehienak, aldiz, Europa hegoaldean eta ekialdean.

InnovationScoreboard txostenak bere baitan hartu ditu digitalizazioari eta ingurumen jasangarritasunari buruzko adierazle berriak, eta adierazle horiek barne hartuz egokitu egin da EBren politiken lehentasunetara. Urtero egiten den European InnovationScoreboard (EIS) txostenak ebaluazio konparatibo bat egiten du EBko herrialdeetako ikerketa eta berrikuntza arloko emaitzen eta Europako beste herrialde batzuetako nahiz inguruko herrialdeetako emaitzen artean.Horrela, aukera ematen die arduradun politikoei ikerketa eta berrikuntzako sistema nazionalen indargune eta ahulune erlatiboak ebaluatzeko, aurrerapenen jarraipena egiteko eta berrikuntzaren errendimendua bultzatu ahal izateko lehentasunezkoak diren eremuak identifikatzeko.

EISekaztergai ditu EBko estatu kide guztiak, bai eta Islandia, Israel, Montenegro, Ipar Mazedonia, Norvegia, Serbia, Suitza, Turkia, Ukrainia eta Erresuma Batua.Halaber, EISekbeste alderaketa bat egiten du EBren eta Australia, Brasil, Kanada, Txina, India, Japonia, Errusiar Federazioa, Hegoafrika, Hego Korea eta Estatu Batuen artean, baina alderaketa horretan mundu mailako adierazle gutxiago barne hartzen ditu.

ec.europe.eu

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2022-09-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2022-05-07


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2022-05-07


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-28


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-09-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Industriaren digitalizazioa, gainditzeko dagoen ikasgaia

boletina

Industriaren digitalizazioa, gainditzeko dagoen ikasgaia


Argitaratuko:2022-10-06

Aurreikusten
boletina

Jabetza Intelektuala Europako ETEetan


Argitaratuko:2022-09-29

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren kritika eta aukerak


Argitaratuko:2022-09-22

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetzarako eta 4.0 Industriarako diru laguntzak


Argitaratuko:2022-09-08

Aurreikusten
boletina

Hiru berrikuntza hornidura-kateak garatzeko


Argitaratuko:2022-08-11

Aurreikusten
oharra

Jabetza industriala BIzkaian eta EAEn - 2022ko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2022-08-02

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Ekintzailetzarako Laguntzak


Argitaratuko:2022-07-28

Aurreikusten
boletina

Industria 4.0 euskal enpresetan


Argitaratuko:2022-07-21

Aurreikusten
boletina

Jarduera berritzailearen ondorioak enpresetan


Argitaratuko:2022-07-14

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren bigarren laguntza-deialdia 2022


Argitaratuko:2022-07-07

Aurreikusten
boletina

Industria 4.0 Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2022-06-23

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea: enpresen % 26,4k berrikuntza-maila oso altua edo altua du


Argitaratuko:2022-06-16

Aurreikusten
extra

norabidea 2022: Bizkaiko hamar enpresatik lauk berrikuntza egin zuten 2021ean


Argitaratuko:2022-06-07

Aurreikusten
boletina

Sei berrikuntza lanaren etorkizunerako


Argitaratuko:2022-05-26

Aurreikusten
boletina

4.0 Industria, funtsezkoa ETEen lehiakortasuna bermatzeko


Argitaratuko:2022-05-19

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetzarako, Kudeaketa Aurreraturako eta Nazioartekotzeko laguntzak


Argitaratuko:2022-05-12

Aurreikusten