menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelak (European Innovation Scoreboard –EIS 2020–) 0,502ko balioa lortu du Euskal AEn, 2019ko datuekin, EB-27ko batezbestekoaren ia berdina, 0,507ko balioarekin, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horren arabera, Euskal AE berrikuntza handiko herrialdeen taldean kokatzen da, EB-27k erregistratutakoaren % 95etik gorako batezbestekoa lortu baitu; zehazki, 2019an % 99,1ekoa izan da, eta 2012an % 91,9koa baino ez zen.

EIS etengabe berrikusten ari den adierazleen panel bat da, askotan hura osatzen duten adierazleena eta hura kalkulatzeko formularena, baina baita ere herrialde bakoitzeko urteko datu eguneratuenak gaineratzen direlako. Aldaketa horiek direla eta, ezin da konparaziorik egin aurreko urteetan argitaratutako EISekin. EIS 2020k zortzi urteko aldiari buruzko datuak ematen ditu, 2012 eta 2019 artekoak.

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela (EIS 2020) herrialdeetako ekonomiek berrikuntzajarduerak garatzeko duten gaitasuna neurtzen saiatzen da. EB-27ko herrialdeak, lortutako puntuazioaren eta Europako batezbestekoarekiko duten kokapenaren arabera, lau kategoriatan taldekatzen dira.

Lehenengoan, berrikuntzan liderrak diren herrialdeak, Europar Batasunean batezbestekoaren % 125etik gorako puntuazioa lortu duten herrialdeak daude: Suedia (0,71), Finlandia (0,71), Danimarka (0,68), Herbehereak (0,65) eta Luxenburgo (0,64). Europan, ordea, Suitza da abangoardia berritzailea duen herrialdea (0,83). Bigarren taldean, berrikuntza handiko herrialdeak, batezbestekoaren % 95 eta % 125 arteko puntuazioa lortu dutenak daude.

Kasu horretan, eta beheranzko ordenan, Belgika, Alemania, Austria, Irlanda, Frantzia, Estonia eta Portugal daude, 0,61 eta 0,49 arteko puntuazioekin. Euskal AE, 0,50eko puntuazioarekin, talde horretan kokatzen da Frantziaren eta Estoniaren artean, EB27ren batezbestekoaren % 99,1era iristen baita.

Gainera, Frantziaren eta Euskal AEren arteko aldea murriztu egin da azken zortzi urteetan. Horrela, Frantzia, tradizioz goragoko posizioan, Europako batezbestekoaren % 107,6tan zegoen 2012an, gure erkidegoko portzentajezko ia hamasei puntu gainetik (% 91,9); zazpi urte geroago, 2019an, aldea portzentajezko 5,4 puntura murriztu da, Frantziari % 104,5 zegokiolako, Euskal AEn aipatutako % 99,1en aldean. Ondoren, hirugarren taldean, berrikuntza ertaina duten herrialdeak (batezbestekoaren % 50 eta % 95 artean), Zipre, Espainia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Malta, Italia, Lituania, Grezia eta beste bost herrialde daude, eta balorazioak Zipreren 0,45 eta Poloniaren eta Kroaziaren 0,30 artekoak dira. Azkenik, laugarren taldean, berrikuntza txikiko herrialdeak (batezbestekoaren % 50 baino gutxiago), Bulgaria eta Errumania daude, 0,23 eta 0,16 puntu lortu baitituzte, hurrenez hurren.

eustat.eus

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak

oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

2021eko munduko ekonomiarik berritzaileena


Argitaratuko:2021-04-07

Aurreikusten
extra

Laguntza berriak - Berrikuntza, Inbertsio Aurreratua eta Ekintzailetza


Argitaratuko:2021-03-31

Aurreikusten
extra

Babestu: Jabetza Industrialari buruzko Azterlana 2020


Argitaratuko:2021-03-29

Aurreikusten
extra

Enpresa berritzaileak sortzeko laguntzak 2021


Argitaratuko:2021-03-25

Aurreikusten
oharra

Laguntza berriak - Industria Digitala eta Zibersegurtasuna


Argitaratuko:2021-03-18

Aurreikusten
boletina

MITek 2021eko 10 Teknologia Gorakorrak aurkeztu ditu


Argitaratuko:2021-03-11

Aurreikusten
boletina

Suedia, hiri adimendunen abangoardian


Argitaratuko:2021-03-04

Aurreikusten
boletina

Robotika industrialaren joerak 2021erako


Argitaratuko:2021-02-25

Aurreikusten
oharra

Patentek, Diseinu Industrial, Erabilgarrita-ereduak eta Markak Bizkaian - 20202


Argitaratuko:2021-02-10

Aurreikusten
boletina

Antolatzile Jabetza Industrialaren Diagnostiko Zerbitzua


Argitaratuko:2021-02-04

Aurreikusten
boletina

Adimen artifizialaren egoera


Argitaratuko:2021-01-28

Aurreikusten
boletina

Zibersegurtasunerako eta enpresetako I+Grako laguntzak


Argitaratuko:2021-01-21

Aurreikusten
oharra

Gabon Zoriontsuak ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2020-12-23

Aurreikusten
boletina

Negozio-eredu berritzaileen adibideak


Argitaratuko:2020-12-16

Aurreikusten
boletina

Nazioartekotzeko eta Ikertzeko laguntzak - 2020


Argitaratuko:2020-12-10

Aurreikusten