menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Agian Kanadak eta Frantziak ez daukate Estatu Batuek edo Txinak adinako indar finantzario edo komertzialik, baina munduko adimen artifizialeko ikertzaile onenetako batzuk eman dituzte eta baliteke lider bihurtzea teknologia horren alderdi etikoan. Kanada eta Frantzia lider bihurtzen ari dira teknologia honen inguruan piztu den eztabaida etikoan.

G7ko herrialdeek iaz Montrealen (Kanada) egin zuten gailurrean, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak eta Mounir Mahjoubi Frantziako sektore digitaleko estatu idazkariak iragarri zuten euren asmoa zela Adimen Artifizialeko Nazioarteko Panel bat sortzea adimen artifizialak izan ditzakeen ondorioak eztabaidatzeko.

Trudeau-ren bulegoak argitaratutako aginduaren arabera, nazioarteko koalizio horretan bilduko dira AAko ingeniariak eta beste adar batzuetako zientzialariak, teknologiak ekar ditzakeen arriskuak aztertzeko eta herrialde parte-hartzaile guztien artean neurri egokiak diseinatzeko.

Konferentziaren amaieran, agintariak hauxe esan zuen: “Kanada mundu mailako lider izango bada adimen artifizialaren arloan, paper garrantzitsua jokatu behar dugu arlo horrek berekin dakartzan kezka etiko batzuk jorratzeko”. Trudeau-k eta Frantziako presidente Emmanuel Macron-ek 2018aren hasieran iragarri zuten elkarlanean ariko direla gai honen inguruan, baina oraindik ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Mahjoubi-k azaldu zuenez, panelak AAren eta arma autonomoen etika jorratuko lituzke, nahiz eta azken hori dagoeneko baden nazioarteko eztabaidagai bat. Halaber, azpimarratu zuen koalizio horrek nazio guztiak gonbidatuko zituela, Txina barne, teknologia honen inguruko estandarrak eta arauak lantzeko. Txina askotan kritikatu izan da oso azkar ari delako AA inplementatzen zaintza- eta polizia-lanetarako. Arduradunak hauxe esan zuen: “Txinarekin hitz egin behar genuke honi buruz? Jakina. Gure ardura ere bada balore-multzo komun bat sortzea, balore horiek ozenki aldarrikatzea eta erakustea gure balore-sistemak oihartzun handiagoa duela”.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019

boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten
oharra

Basque Industry 4.0 2019 Programa


Argitaratuko:2019-06-24

Aurreikusten
oharra

norabidea 2019: Bizkaiko enpresen %57,1ek berrikuntza-jardueraren bat egin dute 2018an


Argitaratuko:2019-06-20

Aurreikusten
boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten
oharra

Zibersegurtasun industriala laguntza 2019


Argitaratuko:2019-06-10

Aurreikusten
boletina

Garraio publikoa dohainik


Argitaratuko:2019-06-06

Aurreikusten
oharra

Patente eta erabilgarritasun-ereduen eskatzeko dirulaguntzak


Argitaratuko:2019-05-28

Aurreikusten
boletina

Behikirik gabeko behi-hanburgesa


Argitaratuko:2019-05-24

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak


Argitaratuko:2019-05-16

Aurreikusten
oharra

Industria Digitala eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko diru laguntza


Argitaratuko:2019-05-15

Aurreikusten
oharra

2019ko Innobideak programa


Argitaratuko:2019-05-06

Aurreikusten
oharra

Diru laguntzak oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresak


Argitaratuko:2019-05-03

Aurreikusten
boletina

Nazioarteratzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-05-02

Aurreikusten
oharra

Diru laguntza berriak


Argitaratuko:2019-04-26

Aurreikusten