menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Metabertsoak ingurune batzuk dira, non gizakiek elkarreragin sozial eta ekonomikoak izan baititzakete ikono bezala, ziberespazio bateko euskarri logiko baten bidez. Hau da, mundu errealaren metafora handitu moduko bat dira, baina ez dute muga fisiko edo ekonomikorik. Ziurgabetasuna da hirien plangintzan eta garapenean gainditu behar izaten denoztopogarrantzitsuenetako bat, ezin baita ziur jakin garapen bat funtzionala izango den praktikan, ongi egokituko den hiriaren ingurunera edo hiritarrek behar bezala bereganatuko duten.

Metabertsoek errotik konpontzen dute hiri-plangintzaren arazo hori. Interfaze grafiko konplexuen gainean egituratuta daudenez, diseinatzaileek edozein motatako konponbideak (mugikortasuna, argiztapena, segurtasuna, hondakinen kudeaketa, etab.) inplementatu ditzakete metabertsoetan eta ziur jakin dezaketeproiektua gauzatzeko modukoa den praktikan; hala, posible da edozein arazori aurrea hartzea eta diru kopuru handiak aurreztea, bai hiriei eta bai teknologia fabrikatzaileei.

Teknologia honek zientzia fikzioa dirudi, baina existitzen da eta dagoeneko erabiltzen da hirien plangintzan. Halaxe egin dute Shangain, planetako megapoli handienetako batean. Shangaik klon berdin-berdin bat du unibertso birtual paralelo batean, zeinak hiriaren xehetasun txikienak ere erreproduzitzen baititu.

Shangairen unibertso paralelo hori lainoan dago, hiriaren unibertso erreala gobernatzen duten arauak kalkulatzeko gai diren superkonputagailuetan, eta era guztietako egoerak simulatu ditzake: lurrikara bat, gaizkile arriskutsu baten jazarpena trafikoaren erdian… Hala, plangintzan eta prebentzioan oinarritutako gobernantza garatzeko tresna ezagunik ahaltsuena da gaur egun.

“Shangai birtuala” bat baino ez da 51world antolakundeak sortu dituen eta martxan dauden hiri digital ugarien artean; erakunde horrexek garatu zuen Singapurren biki birtual bat, zeinak kale eta eraikinen hiru dimentsiotako geometria birsortzeaz gain, funtzionamenduan eragiten duten hamarnaka mila parametro kontrolatzen eta simulatzen baititu.

Hortaz, metabertsoak edo meta-unibertsoak apustu handi bat dira, plataforma birtualetan garatu daitezkeen ingurune fisikoen simulazio ultraerrealistak, eta esperientzia berri askozmurgiltzaileagoak ekarriko dituzte hainbat arlotara, adibidez, hedabide sozialetara edo bideojokoetara.

Hirien plangintzan eskainiko ditu seguruenik gizateriarentzako onura gehien.51World erakundeak garatu dituenak bezalako teknologiei esker, edozein diseinu berri simulatu ahal izango da ingurune guztiz birtual eta ultraerrealista batean inplementazio prozesuko inpaktu negatiboak murriztuz, arriskuei aurrea hartuz eta milioika dolar aurreztuz, eta, ororen gainetik, hiritarren bizi-kalitatea nabarmen hobetuz.

tynmagazine.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2021-11-27


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-10-15


Kontsultatu
Inbertsio

Epea:2021-09-16


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2021-10-29


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-12-19


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko

oharra

Deialdi berria: 3i Programa: Berrikuntzari, Nazioartekotzeari eta Inbertsioari laguntza integrala emateko


Argitaratuko:2022-01-14

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala:5 joera 2022rako


Argitaratuko:2022-01-13

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren joerak 2022rako


Argitaratuko:2021-12-30

Aurreikusten
oharra

Hazitek eta Elkartek programak 2021: I+G proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2021-12-29

Aurreikusten
boletina

Eguberri On ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2021-12-24

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriaren etorkizuna definitzen duten joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-16

Aurreikusten
boletina

2022rako joera teknologikoak


Argitaratuko:2021-12-09

Aurreikusten
boletina

AA erabiltzen duten biki digitalak, Digital Twins, hornikuntza-kateko akatsei aurrea hartzeko


Argitaratuko:2021-12-02

Aurreikusten
boletina

Enpresa berritzaileen % 78,8k arrakastatzat jo du berritzeko erabakia


Argitaratuko:2021-11-04

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 30,2k berrikuntza-maila altua edo oso altua du


Argitaratuko:2021-10-26

Aurreikusten
oharra

norabidea 2021: Bizkaiko 10 enpresatik 4ek berritu zuten 2020an


Argitaratuko:2021-10-18

Aurreikusten
boletina

Sektore teknologikoetan berritzeko negozio-ideia berriak


Argitaratuko:2021-10-14

Aurreikusten
boletina

Nolakoa izango da etorkizuneko lana?


Argitaratuko:2021-09-30

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifiziala: zortzi joerak


Argitaratuko:2021-09-23

Aurreikusten
extra

Berrikuntzarako, Ekintzailetzarako eta Nazioartekotzerako Laguntzak


Argitaratuko:2021-09-16

Aurreikusten
boletina

Erabilgarritasun-ereduen eta marken eskaerak hazi egin dira Bizkaian


Argitaratuko:2021-08-05

Aurreikusten