menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

IMB-ek bost berrikuntza teknologiko iragarri zituen Think Summit 2019 ekitaldian. Berrikuntza horiek inpaktu potentzial bat izango dute pertsonengan datozen bost urteetan, eta paper garrantzitsua jokatuko dute ingurumenaren hobekuntzan, adibidez nekazaritzarako biki digitalak, laborantzaren kluba, elikagaien detektibeak, elikagaien birziklapen eraginkorra...

Teknologiak asko eboluzionatu du, gizakiaren premia asko asetzeraino, baina horrekin batera, ingurumenaren kalitatea edo pertsonen osasuna hobetu dezaketen garapenak inplementatu ditu.

NEKAZARITZARAKO BIKI DIGITALAK

Gero eta ugariagoa den biztanleria elikatzeko baliabide gutxiagorekin eta baliabide horiek modu eraginkorragoan erabiliz, IMBeko ikertzaileak lanean ari dira laborantzako eredu birtual bat sortzeko, hau da, Digital Twin edo BIKI DIGITAL bat.

Datozen bost urteetan, adimen artifizialari esker, datu horiek erabili ahal izango ditugu laborantzaren errendimendua zehatz-mehatz iragartzeko.

BLOCKCHAIN

Espainian 20.4 tona janari inguru xahutzen dira urtean.

Bost urte barru, Blockchain teknologiak jarraipena egingo dio janariari sorotik supermerkaturaino, eta informazio hori erabiliko du aurreikusteko zein produktu eta noiz nahi dituen kontsumitzaileak, horrela ez da elikagairik alferrik galduko.

LABORANTZAREN KLUBA

IMBren arabera, bost urte barru elikadurako segurtasun ikuskatzaileek milaka mikrobio erabili ahal izango dituzte gure jakiak babesteko.

IMBko ikertzaileek Big Data eta mikrobiologia konbinatu zituzten genomen datu-base izugarri bat osatzeko.

Mikrobioak -batzuk osasuntsuak dira gizakientzat eta beste batzuk ez- maiz sartzen dira nekazaritzako establezimendu, fabrika eta supermerkatuetatik ateratzen diren elikagaietan.

Mikrobioen portaera monitorizatu ahal izatea hornikuntza-kate osoan zehar, etengabe eta prezio merkean, sekulako aurrerapausoa da elikagai bidez transmititzen diren gaixotasunak prebenitzeko.

ELIKAGAIEN DETEKTIBEAK

Mahaia ahulune bat izan liteke elikagaien osasungarritasunean. Zer gertatuko litzateke kontsumitzaileek beren kabuz ikuskatu ahal izango balute elikagaien osasungarritasuna?

IMBk dispositibo optiko batzuk garatu ditu smartphone-ak mikroskopio eramangarri bihurtzeko. Adimen Artifizialak gaitasun optikoa indartzen du eta elikagaietan dagoena interpretatzen du aditu batek bezala.

ELIKAGAIEN BIRZIKLAPEN ERAGINKORRA

Urtean 8 milioi tona plastiko botatzen ditugu itsasora. Horrela jarraituz gero, 2050erako arrainak baino plastiko gehiago egongo da itsasoan.

IMBko ikertzaileek VolCat izeneko prozesu bat garatu dute, plastikoak katalizatzaile bidez birziklatzeko mekanismo bat. Badirudi mekanismo horrek birziklapenaren kostua eta konplexutasuna murriztuko dituela.

Hala, laster ez ditugu plastikoak sailkatu eta garbitu beharko birziklatu eta kalitate bereko produktu berri bihurtzeko.

unocero.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako

boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten
oharra

Basque Industry 4.0 2019 Programa


Argitaratuko:2019-06-24

Aurreikusten
oharra

norabidea 2019: Bizkaiko enpresen %57,1ek berrikuntza-jardueraren bat egin dute 2018an


Argitaratuko:2019-06-20

Aurreikusten
boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten
oharra

Zibersegurtasun industriala laguntza 2019


Argitaratuko:2019-06-10

Aurreikusten
boletina

Garraio publikoa dohainik


Argitaratuko:2019-06-06

Aurreikusten
oharra

Patente eta erabilgarritasun-ereduen eskatzeko dirulaguntzak


Argitaratuko:2019-05-28

Aurreikusten
boletina

Behikirik gabeko behi-hanburgesa


Argitaratuko:2019-05-24

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak


Argitaratuko:2019-05-16

Aurreikusten
oharra

Industria Digitala eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko diru laguntza


Argitaratuko:2019-05-15

Aurreikusten
oharra

2019ko Innobideak programa


Argitaratuko:2019-05-06

Aurreikusten
oharra

Diru laguntzak oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresak


Argitaratuko:2019-05-03

Aurreikusten
boletina

Nazioarteratzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-05-02

Aurreikusten
oharra

Diru laguntza berriak


Argitaratuko:2019-04-26

Aurreikusten
oharra

2019ko Zabaldu Programa


Argitaratuko:2019-04-25

Aurreikusten