menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Koronabirusaren aurka erreakzionatu zuen AEBetako lehen hirietako bat izan zen. Hona hemen San Frantziskok hartu zituen neurri batzuk: elkarrizketa sakonak egin zizkien kutsatuei, itxialdi-neurriak agindu zituen, kontaktuen jarraipena egiteko borondatezko aplikazio anonimoak erabili zituen eta diagnostikoko testak nahiz test serologikoak egiteko gaitasuna indartu zuen.

Orain badakigu kontaktu sozialak arakatzea urrats estrategikoa dela koronabirusari (COVID-19) aurre egiteko, eta agintariak hasi dira hainbat neurri inplementatzen azterketa horiek egiteko. Baina smartphone bidezko monitorizazioa ez da hori lortzeko bide bakarra. San Frantzisko (AEBak) hiriak lantalde bat sortu du COVID-19an positibo eman duten pertsona guztiak elkarrizketatzeko eta haien elkarreraginei jarraipena egiteko. Jakin nahi da nork kutsatu zituen eta nortzuk kutsatu dituzten eurek, asmoa baita infektatutako pazienteak isolatzea, arriskuan egon direnak ohartaraztea eta, azkenik, transmisioa geldiaraztea.

Hiriko Osasun Publikoko Sailak dozenaka ikertzaile, medikuntzako ikasle eta Kaliforniako Unibertsitateko (San Frantzisko) beste hainbat kide kontratatu ditu, eta baliteke bestelako langile publiko gehiago ere hartzea. Udaleko osasun-langileak maila mugatuan hasi ziren kontaktuak arakatzen, baina pixkanaka, asteek aurrera egin ahala, maila hori zabaltzen ari dira. 40 pertsonako lantalde bezala sortu zena, 150 langilera iritsi daiteke.

Elkarrizketez gain, lantaldeak beharrezko laguntza eskaintzen du kutsatuak guztiz isolatuta daudela bermatzeko, eta aterpea bilatzen ere lagunduko die, beharrezko bada. Halaber, saiatzen dira gaixoarekin aurreko egunetan harremanetan egon diren 3-5 lagun lokalizatzen, infektatuta egon litezkeela ohartarazteko. Hala, pertsona horiei eskatzen diete mugatu ditzatela euren jarduera sozialak eta egin dezatela diagnostikoko proba bat. Eta prozesua berriro hasiko litzateke test horietan positibo eman dutenekin (elkarrizketak eta euren kontaktuen jarraipena).

Diagnostikoko proba gehiago egitea ere funtsezkoa izango da kontaktuak eraginkortasunez monitorizatzeko, izan ere, ikertzaileek probak egin beharko dizkiete sintomak dituzten pertsona guztiei, bai eta pertsona horiekin kontaktuan egon direnei, eta emaitzak lehenbailehen eskuratu. Rutherford-en arabera, ahalegin hori babesteko eta gaitzaren agerraldiari eusteko (maila lokalean), San Frantzisko hiriak gai izan behar luke hilean 130.000 proba egiteko.

Lantalde "Dimagik" garatutako aplikazio bat darabil, zeinak kontaktuen jarraipena egiten baitu telefonoz eta online, kasuak kudeatzeko eta etengabeko arreta emateko. Besteak beste, sistema honek testuzko mezuak bidaliko dizkie egunero arriskuan egon daitezkeen pertsonei, sintomarik garatu duten galdetuz. Erantzuna baiezkoa bada, langileek jarraipena egingo diete eta aholku gehigarriak eskainiko dizkiete.

Halaber, lantaldeak baimena eskatuko die pazienteei euren telefonoko kokapen-datuak ikusteko, informazio hori baliagarri izango baita hobeto jakiteko non egon diren gaixoak eta noiz egon diren jende asko zegoen tokietan. Baina biztanleria osoaren telefono datuak eskuratu ezik, lantaldeak ezingo du jakin noiz gurutzatu ziren beste kutsatu batzuekin, ez eta nortzuk diren pertsona horiek.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Biki Digitalak eta 4.0 industria

boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten